Foruak eta liberalismoa: Karlistaldiak eta foruen amaiera (1833-1876)

HistoriaActualizado el 7,43 KB

Resumen

Testuak foru sistemaren esanahia eta ezaugarriak azaltzen ditu, baita foruen erakundeak ere. Ondoren, liberalismoak eta borboitarren zentralismoak foruen aurka egin zuten eragina aztertzen du, eta Lehen Karlistaldia (1833-1839) eta gerraren ondorioak deskribatzen ditu. Azkenik, 1876ko legearen ondoren sortutako Kontzertu Ekonomikoaren funtzionamendua laburtzen da.

Puntos clave

  • Foru hitzak bi esanahi ditu: ohiturazko zuzenbidea eta agintariek emandako pribilegioak.
  • Foruek ez zuten derrigorrezko soldadutza egin behar, eta Bizkaian eta Gipuzkoan kaparetasun unibertsala zegoen.
  • Batzar Nagusia probintzia edo jaurerri osoaren goi mailako erakundea zen, eta legeak proposatu, zergak onartu eta defentsa antolatzen zituen.
  • Karlismoak erlijioa, monarkia absolutista eta foralismoa defendatzen zituen; haien leloa 'Jainkoa, Aberria eta Erregea' zen.
  • Bergarako Hitzarmenak liberalen konpromisoa ekarri zuen foruak errespetatzeko eta karlistek Isabel II.a onartzeko.
  • 1876ko legeak euskal probintziei Espainiako Ogasunari ekarpenak egiteko betebeharra ezarri zion, eta Kontzertu Ekonomikoa sortu zen.

Ponte a prueba

Foruak eta Liberalismoa: Karlistaldiak eta Foruak Indargabetzeko Prozesua (1833-1876)

Foru hitzak bi esanahi desberdin ditu:

  • Alde batetik, ahozko eta ohiturazko legedian oinarritutako legea da, ohiturazko zuzenbidea.
  • Beste alde batetik, agintariek ematen zituzten arau, eskubide edo pribilegioak zerbaiten truke.

Lurralde bakoitzak bere foruak zituen, bakoitzaren berezitasun politikoak hartzen zituztenak, eta horren eraginez, erakunde eta lege ezberdinak zituzten. Hala ere, lurralde bakoitzeko foruek hainbat ezaugarri komun zituzten:

  • Ez zuten derrigorrezko soldadutza egin beharrik.
  • Ez zituzten zergak ordaindu behar (bakarrik atzerriko produktuak Gaztelara eramateko zergak).
  • Bizkaian eta Gipuzkoan kaparetasun unibertsala zegoen (biztanle guztiak legearen aurrean berdinak ziren eta zenbait pribilegio zituzten).
  • Maiorazkoaren ezarpenari esker, herentzia guztia seme zaharrenari uzten zitzaion.
  • Foru-baimenerako eskubidea zutenez, lurralde guztiek gorenekoen erabakiak egokiak ziren ala ez erabaki zezaketen.
  • Autonomia zeukaten merkataritzarako eta ekonomiarako.

Foru-sistemaren Erakundeak

Foru-sistemek indarrean zituzten erakundeak hauek izan ziren:

  • Tokiko erakundeak.
  • Eskualde mailako erakundeak.
  • Batzar Nagusia: Goi mailako erakundea zen, ez zegoen estamentuka ordenaturik. Probintzia edo jaurerri osoaren batzarra zen eta eginkizun garrantzitsuak zituen:
    • Erregeari legeak proposatu eta erregeak proposaturiko legeak onartu.
    • Diru eskari edo zergak onartu ala ez erabaki.
    • Probintzietako aurrekontua egin eta zerga bilketa antolatu.
    • Lurraldearen defentsa antolatu.

Gainera, Batzar Nagusietan ordezkariak zeuden. Foru-erakunde hauetan korrejidorea zegoen, erregearen interesak defendatzen zituena.

Liberalismoaren eta Borboitarren Eragina Foruetan

XIX. mendean, borboitarren zentralismoak eta liberalismoak ez zituzten onartzen foru sistemak. Foruen kontrako lehenengo neurriak XVII. mendean hartu ziren, Felipe V.aren erregealdian.

Geroago, Baionako Estatutuan foru sistema berriro aztertzea beharrezkoa zela aldarrikatu zen (foru sistema ez zen deuseztatu). Hala ere, gerra zela-eta Estatutu horretan adostutakoa ez zen ezarri. Geroago, 1810eko Otsaileko Dekretua ezarri zen. Dekretu honen bidez, Ebroren iparraldean zeuden lurrak Espainiatik banatu egin ziren, eta Foru Aldundiak eta Batzar Nagusia desegin ziren; haien ordez Probintzi Kontseiluak antolatu ziren.

Hirurteko Liberalean, foruak eta foru aldundiak deuseztatu zituzten eta foruek ematen zituzten pribilegioak bertan behera utzi zituzten. Horren eraginez, matxinadak sortu ziren. Baina 1823an, Fernando VII.a tronura itzultzean foruak berrezarri zituen. Geroago, 1833an erregea hiltzean eztabaidak berriro hasi ziren, baina foruen aldekoak karlismoarekin bat egitean liberalei aurre egitea lortu zuten.

Karlismoa eta Lehen Karlistaldia

Karlismoa mugimendu politiko bat da, Fernando VII.a hiltzean eta ondorengotza arazoak sortzean hedatu zena, nahiz eta aurretik existitzen zen. Mugimendu honen programa ideologikoa hau zen:

  • Erlijioa.
  • Monarkia absolutista.
  • Foralismoa eta antzinako erregimeneko pribilegioak defendatzea.

Bere gizarte-klasea honako hau zen: kleroa, nekazari behartsuak, nobleziaren sektore handi bat eta foruen alde zeuden erdi mailako klaseetako zenbait talde. Haien leloa hau zen: “Jainkoa, Aberria eta Erregea”.

Lehen Karlistaldia (1833-1839)

Espainian, Lehen Karlistaldia Fernando VII.a hil eta gutxira hasi zen, Zumalakarregi buru zela. Euskadin eta Katalunian gerra hasia zegoen.

1834an, Zumalakarregi jeneralak berrantolaketa-prozesua bultzatu zuen eta Karlos Maria Isidro Euskadira iritsi zen estatu karlista martxan jarriz. Maria Kristina kanpoko laguntza jaso zuen eta orduan, Espainiak, Portugalek, Britainia Handiak eta Frantziak aliantza sortu zuten karlisten aurka aritzeko.

Gerraren Fasetako Gertaerak

Arlo militarrean:

  • Zumalakarregi jeneralak tropa liberalak behin eta berriz garaitu zituen eta 1835ean ia Euskadi osoa konkistatzea lortu zuen.
  • Bilbo konkistatzeko saiakera porrot egin zuen eta setio horretan Zumalakarregi hil egin zen (1835).

Gerraren bigarren etapan (1835-37): Gerra Espainia osora zabaldu zen. Operazio militar desberdinak egin ziren:

  • Gómez jeneralaren espedizioa: Penintsula osoa zeharkatu zuten baina karlistentzako laguntza gehiagorik lortu gabe.
  • Errege-espedizioa: Karlos Maria Isidro buru zela, itun bat proposatu zion Maria Kristinari, La Granjako matxinadaren eraginez oso ahul zegoelako.

Hirugarren etapan (1837-39): Karlistak bi taldeetan banatu ziren: kontserbadoreak (apostolikoak) eta hain erradikalak ez zirenak (Maroto jenerala). Geroago, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten Espartero eta Maroto jeneral karlistak. Hitzarmen horretan liberalek foruak errespetatzeko konpromisoa hartu zuten eta karlistek Isabel II.a erreginatzat onartu zuten.

Lehen Gerra Karlistaren Ondorioak Foru Sisteman

Lehenengo gerra karlistak zenbait ondorio eragin zituen euskal foru-sisteman:

  • 1839ko urriaren 25eko Legea: Nafarroako eta euskal probintzietako foruak onartu zituzten, foru sistema errealitate konstituzional berrira egokituz, foru instituzioak eta instituzio konstituzionalak mantenduz eta herri-mailan udal tradizionalak onartuz.
  • Esparteroren Erregentzia: Gerra amaitu ondoren Esparterok ospe handia lortu zuen (1840an areagotu zena). Maria Kristina Frantziara joan zen gobernatzeari utzita, eta haren ordez Erregentzi Ministerioa eratu zen Espartero buru zela (1841 arte iraun), eta geroago 1841ean Gorteek Espartero erregeorde izendatu zuten.
  • Hitzarturiko Legea (1841): 1841eko abuztuko Nafarroako Foruen Aldaketarako Legea. Lege honen emaitza Nafarroarako foru berria izan zen, zeinaren bidez Nafarroak Estatuaren barruan berezitasun legala mantentzen zuen, baina foru berriarekin hainbat gaitan gainontzeko probintziekin parekatzen zen.

1876ko legeak Espainiako Ogasunari ekarpenak egiteko betebeharra ezarri zien Euskal Probintziei. Horretarako, gobernuak eta diputazioek Kontzertu Ekonomikoaren sistema sortu zuten (1878ko otsailaren 28tik aurrera indarrean egon zena).

Kontzertu Ekonomikoa

Kontzertu Ekonomikoaren bidez, kupo bat ezarri zen; hau da, estatuari urtero eman beharreko diru kopuru jakin bat. Diputazioek biltzen zuten kupoa, zergen bidez, eta horrez gain, autonomia administratiboa eta fiskala zuten. Soberan geratzen zen dirua erabiltzen zuten inbertsioak egiteko, ordena publikoari eusteko, neurriak hartzeko, etab. Kontzertu ekonomikoak arrakasta izan zuenez, sistema hori behin eta berriz berritu da, gaur egun arte.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer esan nahi du foru hitzak?

Foru hitzak bi esanahi ditu: alde batetik, ahozko eta ohiturazko legedian oinarritutako ohiturazko zuzenbidea, eta bestetik, agintariek zerbaiten truke ematen zituzten arau, eskubide edo pribilegioak.

Zein ziren karlismoaren programa ideologikoko puntu nagusiak?

Erlijioa, monarkia absolutista eta foralismoa eta antzinako erregimeneko pribilegioen defentsa. Haien leloa 'Jainkoa, Aberria eta Erregea' zen.

Zer izan zen Kontzertu Ekonomikoa?

Estatuari urtero eman beharreko diru kopuru jakin bat (kupoa) ezartzen zuen sistema zen, diputazioek zergen bidez biltzen zutena eta autonomia administratiboa eta fiskala ematen zuena. 1878ko otsailaren 28tik aurrera indarrean egon zen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan hasi zen Lehen Karlistaldia?
2. Zein izan zen karlismoaren leloa?
3. Zein hitzarmenek ekarri zuen karlisten eta liberalen arteko amaiera?
4. Zer ezaugarri komun zituzten foruek?
5. Noiz ezarri zen Kontzertu Ekonomikoa indarrean?
6. Zer izan zen Batzar Nagusiaren eginkizun bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.