Salbamendua: Atoian Eramatea, Ateratzea eta Politraumak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,92 KB
GAIA: Atoian eramateko sistemak
Atoian eramateko metodo ez-zuzenak
Metodo hauetan erabiliko den materiala faktore hauen arabera aukeratuko da:
- Eskuragarritasuna
- Flotagarritasuna
- Neurria
- Erresistentzia
- Garraioa erraztea
Atoian eramateko metodo zuzenak (gorputza gorputzarekin)
Kasu hauetan erabiltzen dira:
- Kaltetuak konortea galdu duenean.
- Material seguruagorik ez dagoenean.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Beti kontaktua mantendu.
- Ez egin aldaketa bortitzik.
- Kaltetua kontziente badago, aldaketaren berri eman.
GAIA: Kaltetua uretatik ateratzeko sistemak
Faktore garrantzitsuak
- Atera nahi dugun pertsona zein egoeratan aurkitzen den.
- Kanpotik jasotzen den laguntza.
- Lekua.
Igerilekutik ateratzea
Soroslea bakarrik
- Igerileku ertzetik: Klasean egiten dugun moduan.
- Eskaileratik: Kaltetua sabelaldea soroslearen sorbalda gainean duela eseri ertzean, burua eutsiz.
- Koilaran: Buruz gora atera eta ertzean etzanda utzi.
Bi sorosle
- Lehen metodoa: Sorosle bakoitzak esku batetik tiratu, kaltetua ertzera errazago igotzeko.
- Koilaran: Bi sorosleen artean egindako teknika.
- Pareta eta kaltetu artean: Sorosle bat uretan geratzen da, pareta eta kaltetuaren artean; kanpoan dagoenak eskumuturretatik tiratu behar du.
Bi sorosle txalupan
Sorosleetako bat uretan sartuko da, txalupa eta kaltetuaren artean kokatuz. Beste soroslea txalupan geratuko da eta kaltetuari bira eman ondoren, eskumuturretatik tira eginez aterako du.
GAIA: Salbamendu sekuentzia politrauman
Sekuentziaren urratsak
- Pertzepzioa eta identifikazioa.
- Laguntza eskatzea.
- Sorospena.
- Atoian eramatea.
- Uretatik ateratzea.
Lau sorosleko taldean bete beharreko funtzioak
- 1. soroslea: Ikustea, aztertzea eta abisatzea; hurbiltzea; immobilizatzea; lepokoa jartzea; taldea gidatzea (berak erabakitzen du dena ongi ote dagoen).
- 2. soroslea: Soroslearengana hurbiltzea; aldakei eta hankei eustea; taularen gainean eustea; enborreko uhalak lotzea.
- 3. soroslea: Materiala hartu eta hurbiltzea; politrauma-taula sartzea; lepoaren hiperestentsioa (egonkortzea) egitea; buruko uhalak lotzea.
- 4. soroslea: Materiala hurbiltzen laguntzea; 3. soroslearekin batera taula sartzea.
- Lanbide ekimena: Kaltetuaren gorputzari eta taulari eustea; hanketako uhalak lotzea.