Sabino Aranaren testuaren analisia eta testuingurua
Resumen
Dokumentuak Sabino Aranak 1894an Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako testu politikoa aztertzen du, jeltzaleei zuzenduta. Artikuluz artikulu egiten du analisia, eta foruen, lege zaharraren, Jaungoikoaren eta euskal nazionalismoaren ideiak nola ordenatzen diren azaltzen du. Testuingurua ere ematen du: 1876ko foru abolizioa, industrializazioa eta kanpotarren etorrera Bizkaian.
Puntos clave
- Testua 1894an Bilbon argitaratu zen Bizkaitarra aldizkari abertzalean.
- Testua jeltzaileei zuzenduta dago eta Sabino Aranak idatzi zuen.
- 1876an euskal foruak guztiz abolitu ziren.
- XIX. mendearen amaieran industrializazioak kanpotar asko ekarri zituen Bizkaira.
- Abertzaletasuna Bizkaian sortu zen, atzerritar kopuru handiena zegoen tokian.
- Testuaren ondorioz, 1895eko uztailean EAJ-PNV alderdia sortuko da.
- Sabino Arana 1903an hil zen.
Sailkapena
Testu honek izaera politikoa du. Idazlan hau lehen mailakoa da; horrela da, gertakariekin garaikidea delako. Honi egilea Sabino Arana da eta jeltzaileei zuzenduta dago. 1894ean Bilbon argitaratu zen Bizkaitarra aldizkari abertzalean.
Analisia
1-Art: Lehenengo artikulu honetan aipatzen da batzokia Bilbon sortutako zentro bat dela, bertan jeltzaleak batzeko helburuarekin.
2-Art: Artikulu honek dio elkartearen estatutuak Sabino Aranak egindakoak izango direla.
3-Art: Hirugarren honetan, berriz, aipatzen dena da Jaungoikoak baldintzatuko dituela harremanak, bai bertakoekin bai kanpotarrekin.
4-Art: Hemengo artikuluan foruak berreskuratzearen alde egiten da; baita kanpoko jendearen aurka ere. Azkenik, esaten du euskara hizkuntza ofizialtzat ezarri nahi dela Euskal Herrian.
5-Art: Artikulu honen arabera Bizkaia bi pilare nagusitan oinarritzen da: alde batetik Jaungoikoa eta bestetik lege zaharra.
6-Art: Seigarren artikuluaren arabera Jaungoikoa eta lege zaharra bereiztu egin behar dira; politika eta erlijioa bereiziz, hau da, batak ezin du bestean eragin.
7-Art: Artikulu honek aurrekoari kontra egiten dio; izan ere, esaten du Jaungoikoaren gainekoa dela, baita lege zaharraren aurretik ere.
8-Art: Azken artikulu honetan aldarrikatzen da Euskal Herria sortu beharra dagoela; baina baita esaten da probintzia bakoitzak bere autonomia izan behar duela.
Testuingurua
1876an Euskal foruak guztiz abolitu ziren; honek bi erreakzio mota ezberdin sortu zituen biztanleen artean. Batetik egoera onartu eta aurrera begiratzen jakin zuten euskaldunak zeuden, eta bestetik pentsamendu tradizionalagoa zutenak zeuden; hauek foruak berreskuratzea zuten buruan.
Gainera, XIX. mendearen amaieran industrializazioa martxan zegoen, eta haren gune garrantzitsuenetako bat Euskal Herria zen. Espainiako beste zonaldeetan lan falta zegoenez, kanpotar asko etorri ziren, eta batez ere Bizkaiara. Euskaldun tradizionalek kanpotar hauek etsaitzat hartu zituzten; izan ere, haiek ohitura, hizkuntza eta erlijio ezberdinak zituzten.
Azken faktore honek abertzaletasunaren sorrera ekarri zuen. Abertzaleek pentsatzen zuten Euskal Herria Espainiatik kanpo garatu behar zela, eta euskarari bultzada bat eman behar zitzaiola, euskarak euskaldunen ikur edo adierazle nagusiena zelako. Abertzaletasun hau Bizkaian hasi zen garatzen; izan ere, bertan zegoen atzerritar kopuru gehien. Hala ere, ez zen denbora asko pasako Euskal Herri guztira zabaldu arte. Garai honetan bi elkarte nagusi bereizten dira: “Asociación Euskara de Navarra” eta “Euskal-Erria” elkartea.
Hala ere, nazionalismoaren bultzatzaile nagusia Sabino Arana izan zen 90eko hamarkadan. Sabino Aranak jada garai hartako ideiak moldatu eta ordenatu zituen; horrela sortu zuen analisatutako testua.
Ondorioak
Testu honen ondorioz, 1895eko uztailan Sabino Aranak EAJ-PNV alderdia sortuko du. Horen bidez, Sabinok Espainiari kontra egiten dio eta bere ideiak aldarrikatzen ditu. Sabino Arana izango zen alderdi hau zuzentzen zuen pertsona; hau 1903an hil zen arte izango zen. Sabino hil ondoren alderdiak hainbat etapa zeharkatu zituen, gora-behera askorekin.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz argitaratu zen Sabino Aranaren testua?
1894an argitaratu zen Bilbon, Bizkaitarra aldizkari abertzalean.
Zer gertatu zen 1876an euskal foruekin?
1876an euskal foruak guztiz abolitu ziren, eta horrek bi erreakzio ezberdin sortu zituen biztanleen artean.
Zein alderdi sortu zuen Sabino Aranak testu honen ondorioz?
Testu honen ondorioz, 1895eko uztailean Sabino Aranak EAJ-PNV alderdia sortuko du, dokumentuaren arabera.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.