Euskal Herriko industrializazioa eta gizarte ondorioak (1875-1923)
Resumen
Gai honek Euskal Herriko industrializazio modernoa aztertzen du, Bizkaian eta Gipuzkoan hasi zena eta industria astunen garapena, bankuen eta inbertsioen papera nabarmenduz. Gizarte ondorioak ere ikusiko ditu: migrazioa, langileen lan baldintza kaskarrak, osasun arazoak eta kapitalismoaren aurreko erantzun sozialista, anarkista eta abertzalea.
Puntos clave
- Errestaurazio garaian industria indartzeko lau faktore zeuden: burgesia komertziala eta finantzarioa, eskulangile trebatuak, burdin meatzeak eta kokaleku geografiko egokia.
- Industrializazio modernoa Bizkaian hasi zen industria astunekin eta gero Gipuzkoara hedatu zen; Araba eta Nafarroa 1960tik aurrera industrializatu ziren.
- Bessemer bihurgailuaren aurrean, fosforo gabeko burdin mineral ugaria Bizkaian zegoen, eta horrek esportazioa eta atzerriko inbertsioa erakarri zituen.
- Errestaurazioan mineral esportazioetatik irabazitako dirutzarekin Labe Garaiak enpresa siderurgiko nagusia sortu zen; arantzelen babesak sektorea bultzatu zuen.
- Industriaren hazkundeak bankuak bultzatu zituen, eta euskal bankuek Espainiako banka merkatuaren %50 kontrolatu zuten.
- Gizarte ondorioen artean migrazio handiak, lan baldintza txarrak (lanaldi luzeak, umeen lana, barrakoiak, dendak), osasun arazoak eta heriotza tasa altua daude.
- Langileen erantzunak sozialismoa, anarkismoa eta lehen langile elkarteak (PSOE, UGT) izan ziren; abertzaletasuna ere sortu zen, Sabino Arana eta EAJrekin.
5.GAIA: Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte- Ondorioak (1875-1923)
Industrializazio faktoreak ----
Errestaurazio garaian, baziren Euskal Herrian industria indartsua sortzeko lau faktore: lehenengoa, kapitalismo komertzial eta finantzarioen arauak ikasita zeuzkan merkatarien eta enpresaburuen burgesia. Bigarrena, oso eskulangile trebatu eta kualifikatuak zeuden burdinoletan eta itsas jardueretan. Hirugarrena burdin meatzeak. Eta azkena, E.H.Aren kokaleku geografiko egokia Espainia eta Europara begira.
Bizkoiko eta Gipuzkoako industrializazioa ----
Euskal Herriko industrializazio modernoa Bizkaian hasi zen industria astunekin, eta gero Gipuzkoara hedatu zen (Araba eta Nafarroa 1960tik aurrera industrializatu ziren).
-Burdinari dagokionez, Bessemer bihurgailua asmatuta, beharrezkoa zen fosfororik gabeko burdin minerala eta mineral mota hori oso ugaria zen Bizkaian. Gainera, agerian egoteak eta itsaso zein lbaizabalekiko hurbiltasunak merkatu egin zuen ustiaketa eta garraioa. Horrek guztiak mozkin arinak segurtatu eta atzerriko eta Euskal Herriko inbertsioa erakarri zuen.
Horregatik, lbaizabalgo haranean kapital askotariko enpresak kokatu ziren: britainiarrak, frantsesak, euskaldunak, eta abar. Burdingaia ateratzeko diru asko inbertitu zuten. Batez ere II. Gerra karlista ondoren, ekoizpena eta esportazioak izugarri hazi ziren, baita etekinak ere (%235). Horregatik itsasontziak berritu behar izan ziren merkataritza errazteko. Labe garaiak instalatzeko Britainia Handiko ikatza ezinbestekoa zen, eta hura izan zen joan-etorriko merkataritzaren sorburua Britainia Handiaren eta Euskal Herriaren artean.
Hortaz, altzairugintzaren kasuan, Errestaurazioan mineral-esportazioetatik irabazitakoekin enpresa siderurgiko handiak eratu ziren. Hauetako batzuk fusionatzean sortu zen espainiar eta euskal siderurgien enpresa nagusia -Labe Garaiak-. Sektorearen garapenaren arrazoi garrantzitsuenetakoa izan zen arantzelen babesa: konpetentziatik zaintzen zuten (eta horregatik produktua garestitu zen).
Industriaren abiada handi horrek beste sektore industrial batzuk sustatu zituen: ontziolak, siderurgia, elektrizitatea, finantzak... Hain zuzen ere, industrializazioak oso harreman handia izan zuen bankarekin eta bankuek bultzada handia eman zioten. Bestalde, apurka-apurka euskal bankuek Espainiako bankaren merkatuan garrantzi handia hartu zuten %50 kontrolatzeraino.
-Gipuzkoako industriak garatzeko faktoreak hauek izan ziren: kokaera eta komunikabide egokiak, manufaktura-tradizioa, merkatu ondo finkatuak, beharretara egokituriko langileak eta inbertitzeko kapital ugari.
Modu uniformean kokatu ziren enpresa txiki eta ertainak Gipuzkoan zehar sortuz. Askotarikotasuna izan zuten ezaugarri nagusi: besteak beste, ehungintza, armagintza, papergintza.
5.Gaia
Gizarte ondorioak
Industrializazio modernoak zenbait gizarte-ondorio ekarri zituen: Lehenik, euskal lurraldeetako landa-guneetatik eta Espainiatik, batez ere Bizkaira, migrazio olde handiak etorri ziren. Orokorrean Espainia aldean industria gutxi garatuta egoteak, nekazal erernuetako bizimodu gogorrak, eta hemengo industriaren garapenak behar zuen eskulan eskariak eragin zuen hainbeste jenderen etorrera.
Bigarrenik, lan araudi faltak eta enpresa-jabeen diru-gose asegaitzak langileen lan-baldintza oso kaskarrak izatea eragin zuten: lanaldi luzeak, soldata lotsagarriak, umeen lana, emakumeen morrontza (1)1, alkoholismo tasa handia, lan istripu asko, elikadura eskasa, etxebizitza kondizio txarrak (bizitoki azkar eta gaizki eraikiak: urbanizazio, saneamendu, ur eta argindarrik gabe). Izan ere, jabeen gehiegikerien isla ziren derrigorrezko barrakoiak eta denda edo kantinak zeuden. Jabeak kontratistak edo langilezainak beraiek ziren, eta meatzariak derrigortuta zeuden leku horietan bizitzera eta erostera, lana Iortu nahi izatekotan. Ohikoa zen haiek, langileen menpekotasun egoeraz baliatu eta produktuen prezioak izugarri garestitzea.
Horren guztiaren ondorioz, higiene eta osasun arazo latz eta ugariak zeuden, eta ondorioz heriotza-tasa oso altua zen.
Labur bilduz, langileen bizimodua oso gogorra zen.
Kapitalismo industrialari emandako erantzunak.
Aldaketa eta egoera berriaren aurrean hainbat joera sortu eta eratu ziren.
• Langileen erantzuna, borrokarako antolatzea izan zen: ideia sozialistak zabaldu ziren, eta neurri txikiagoan, anarkistak. Lehen langile-elkarteak agertu ziren (PSOE eta UGT nagusi) eta publikazioak ere (adib, "La lucha de clases").
Gipuzkoan ere, XX. Mende hasieran sortu ziren lehen langile-elkarteak, Bizkaian baino geroago, nahiz eta Bizkaian beste industria ez izan. Industria batez ere Tolosaldean, Deba ibarrean eta Errenteria aldean ezarri zen, eta beraz, baita sozialismoa ere.
Aurrekoak berehala egin zuen talka bertako kultura tradizional, jainkozale eta elizkoiarekin (funtsean karlismoa eta EAJ barruan bizi-bizirik baitzegoen).
• Industrializazio modernoak eta migrazio prozesuak eragindako kultura, ohiturak, pentsamendu eta hizkuntza ezberdina masiboki agertu eta zabaltzen joateak, bertako kultura eta nortasun ahultze prozesu eta Foruen galerarekin batera, euskal abertzaletasunaren sorrera eta garapena eragin zituen: Sabino Arana eta EAJ, eta gerora, 1911n, baita lehen sindikatu abertzalea ere, SOV izenekoa.
• Azkenik, esan daiteke, batez ere Bizkaian, burges handiak asko aberastuta eta industria handien zein bankuen kontrola edukita, oligarkia politiko eta ekonomikoa osatu zutela Euskal Herrian ez ezik, espainiar estatuan ere.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein faktorek eragin zuten industrializazioa Euskal Herrian?
Lau faktore nabarmentzen dira: burgesia komertzial eta finantzarioa, eskulangile trebatuak, burdin meatzeak eta kokaleku geografiko egokia Espainia eta Europara begira.
Zergatik hasi zen industrializazioa Bizkaian?
Bizkaian fosforo gabeko burdin mineral ugaria zegoen, Bessemer bihurgailuarentzat beharrezkoa, eta mineral hori agerian zegoen eta itsasora hurbil zegoen, ustiaketa eta garraioa merkatuz.
Zein ziren industrializazioaren gizarte ondorio nagusiak?
Migrazio handiak Bizkaira, lan baldintza kaskarrak (lanaldi luzeak, soldata txikiak, umeen lana), etxebizitza txarrak, higiene eta osasun arazoak eta heriotza tasa altua.
Nola erantzun zuten langileek kapitalismo industrialari?
Borrokarako antolatu ziren: ideia sozialistak eta, neurri txikiagoan, anarkistak zabaldu ziren, eta lehen langile elkarteak sortu ziren, PSOE eta UGT nagusi.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.