Zergatik sortu zen AEB

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,52 KB

-Fronte errusiarren gainbehera. 1917ko iraultzetan boltxebikeak boterera iritsi ziren eta arministizioa sinatu zuten Alemaniarrekin eta 1918an Brest-Litovseko bake hitzarmena. 

-AEB gerran sartu zen. Alemaniak itsasoko gerra totala deklaratua zuen. Erasoetako batean amerikar herritar batzuk hilak suertatu ziren eta orduan AEBk gerra deklaratu zioten Alemaniari.

Gerraren amaiera (1918)Bi bandoak lur jota zeuden ekonomikoki eta militarki, baina egoera bereziki larrian zeuden aliantzako kideak.

Ententea, ordea, indartsuago zegoen Amerikarren iritsierarekin eta eraso hura geratzea lortu zuten.
Azaroaren 8an Berlinen Gillen II.A enperadoreak abdikatu egin behar izan zuen. Lehen lana azaroaren 11n bertan armistizioa sinatzea izan zen.

Austria Hungaria ere azaroaren erdialdean errenditu zen, Bulgaria eta Turkiak irailean egina zuten moduan.

2.4. BAKEAREN ANTOLAKUNTZA

Lehen Mundu Gerrak eta honen amaierako bake hitzarmenek garai berri bati eman zioten hasiera.
2.4.1 Bake itunak
Bake negoziazioetara 30 herrialdetik gora gonbidatu baziren ere, garrantzi handiena potentzia irabazle nagusiak izan zuten: Frantzia (Clemenceau), AEB (Wilson), Britainia Handia (Lloyd George) eta Italiak (Orlando).

- AEBko presidenteak nazionaltasunaren printzipioa ezartzea, eta potentzien arteko bakea ziurtatuko zuen nazioz gaindiko erakundea sortzea (Nazioen Elkarte).

- Frantziak: Austrohungariar Inperioa deuseztatu nahi zuen eta beste ezer baino lehen Alemania ahuldu. 

- Britainia Handiak: Otomandar Inperioaren etorkizuna argitu eta britainiarren presentzia bermatu Ekialde Ertainean.

- Italiak Adriatikoko kostako lurrak anexionatzeko nahia adierazi zuen, baina ez zuen lortu bere helbururik.

1919. Urtearen hasieran Parisko Biltzarra egin zen, eta bertan Nazioen Elkartea sortu zen. Nazioarteko erakunde honen egin behar nagusia bakea ziurtatu eta herrialdeen arteko gatazkak konpontzea zen.
Herrialde galtzaileekin sinatutako itunak bestelakoak izan ziren. Garrantzitsuena Versallesko Ituna izan zen. Bertan Alemaniari ezarriko zitzaizkion zigorrak erabaki ziren:

- Lurrak kendu zitzaizkion, Alsazioa eta Lorena Frantziak bereganatu zituen eta koloniak galdu zituen. 

- Armada murriztera behartu zuten. Baita Renania desmilitarizatzera ere. 

- Aliatuek gerran jasandako kalteak ordaintzera behartu zuten.

Gerrako gainontzeko galtzaileekin ere antzeko itunak egin zituzten. Itunetan erabakitakoa ez zen izan ez irabazleen ez galtzaileen gustukoa eta denborarekin gatazka berriak ekarri zituen.

Austria-Hungaria zatituta geratu zen. Austria, Hungaria eta Txekoslovakia sortu ziren.

Otomandar Inperio Anatoliako penintsulara mugatu zen.

Polonia eta Jugoslavia bezalako herrialdeak sortu ziren. Lurralde banaketak, ordea, ez ziren beti ondo egin eta denborarekin gutxiengo nazionalen arazoak sortu ziren.



Entradas relacionadas: