Prokariotoak eta Onddoak: Egitura, Funtzioak eta Sailkapena

Biología10,17 KB

Prokariotoak: bakterioak eta arkeoak

Prokariotoak bakterioak eta arkeoak dira. Tamaina 1-10 μm ingurukoa da. Ez dute nukleo eta organulu bereiziturik, zelula bakarrekoak dira (batzutan taldetan elkartuta, 1 bezala funtzionatuz). Dute ssDNA zirkularra eta zelula horma beti. Elikagaien barneraketa erraza dute, eta horregatik ingurunearekin harreman estuagoa; hazkuntza oso azkarra da.

Forma

  • Kokoa: borobila.
  • Bazilo: estiratua.
  • Espiroketa: espiralduna.
  • Espirilo: bazilo antzekoa baina biratua.
  • Haritsua: filamentua.
  • Pleomorfikoak: forma oso bitxiak.

Batzuek zurtoina betetzen dute eta hifak dituzte.

Antolamendua

Ugaltzean lotuta gera daitezke; batzutan ez dira gero banatzen. Koloniak mikrobio bakar batetik sortzen dira, eta usaina edo itxura makroskopikoaren bidez bereiz daitezke.

Egitura

Mintz zitoplasmatikoa: fosfolipidoak dira osagai garrantzitsuena. Proteinek mintza zeharkatzen dute. Bigeruza da, alde hidrofiloa eta hidrofoboarekin. Arkeoek lipido-geruza bikoitza (gantz-azidoekin) edo bakarra (isoprenoekin) izan dezakete. Bakterioek beti bikoitza dute (gantz-azidoa eta glizerola ester loturen bidez lotuta; diester loturak). Arkeoetan, esterra ordez eter lotura dago: geruza bakarra fitanil-isoprenoz x4, geruza bikoitza difitanil-isoprenoz x8, eta diester loturaren ordez dieter lotura.

Bakterioen konposizioa: fosfolipidoak (pisu lehorraren %20-30), proteinak (%50 baino gehiago) eta hopanoideak (molekula hidrofobiko zurrunak, mintzari zurruntasuna ematen diotenak). Eukariotoetan esterolak daude; arkeoek berezko zurruntasuna dute, lipido-geruza bakarrak eman baitio.

Mintzaren funtzioak

  • Hautakorra: zer sartu eta zer atera erabakitzen du, osagai egokiak barruan utziz eta elikagaien (soilik) sarrera baimenduz.
  • Aktibitate metabolikoaren gune garrantzitsua.
  • Energiaren kontserbazioa: ATP lortzeko indar protoi-motorra sortzen da mintzean.
  • Proteinen ainguralekua: garraioa, bioenergia eta kimiotaxia (konposatu kimikoei erantzutea) funtzioetarako.

Zelula horma

Bi mota nagusi: Gram positiboa (zurruna) eta Gram negatiboa (ez hain konpaktoa).

Gram positiboa: hormaren %90 peptidoglikanoz osatuta dago (mureina), eta %10 azido teikoikoz (ribitol eta glizerolen polimeroak; azaleko antigenikoak dira).

Gram negatiboa: %10 peptidoglikanoa da, periplasma kanpo eta barne mintzen artean dago. Kanpo mintza fosfolipidoz, proteinaz, lipoproteinaz eta lipopolisakaridoz osatuta dago.

Peptidoglikanoaren egitura

N-azetil glukosamina (G) eta N-azetil muraminikoa (M) daude, bien artean β1-4 lotura. Lotura hori lisozimak apurtu dezake (listuaren eta malkoen bidez). Muraminikoari (M) 4 aminoazido lotzen zaizkio: 1. L-alanina, 2. D-azido glutamikoa, 3. azido diaminopimelikoa, 4. D-alanina. Peptidoglikanoa lotzeko 3. eta 4. aminoazidoak erabiltzen dira (Gram positiboan 3. aminoazidoa lisina da; Gram negatiboan azido diaminopimelikoa).

Gram positiboan peptidoglikano kateen arteko lotura ez da zuzenean ematen, proteina baten bidez (pentapeptidoa) baizik, zurruntasuna lortuz. Azido teikoikoak mintzeko lipidoei lotzen zaizkie, peptidoglikano oso handia osatuz. Gram negatiboan, berriz, hormak peptidoglikano mehea du eta kanpo mintza ezaugarri nagusia da; peptidoglikanoa eta kanpo mintza lipoproteina batzuen bidez lotuta daude.

Peptidoglikanoaren funtzioak: zelulari forma eman eta egitura mantendu, mugimendua utziz; turgentzia-presioari aurre egin.

Kanpo mintzaren funtzioak (Gram negatiboan): hautakortasun muga (porinek molekulak hautatzen dituzte) eta endotoxinak (lipopolisakaridoak).

Protoplastoak: horma zelular gabeko zelulak dira, Gram positibotik eratorriak. Ingurunea isotonikoa denez, presioak ez die eragiten.

Beste zelula hormak: arkeoetan pseudopeptidoglikanoa dago, N-azetil glukosaminarekin eta N-azetil talosaminuranikoarekin; tripeptidoak dituzte eta lisozimarekiko erresistenteak dira.

Zitoplasma eta nukleoidea

Zitoplasma: %80 ura. Azido nukleikoak, proteinak, karbohidratoak, lipidoak, ioi organikoak, pisu molekular baxuko osagaiak eta partikulak ditu.

Nukleoidea: zelularen erdian dagoen ssDNA zirkularra. Mesosomei lotuta egon daiteke, bakterioa azkarrago zatitzeko. Prokariotoek ez dute nukleorik; genoma zitoplasman dago.

Plasmidoa: kromosomarekiko independentea den erreplikoi bat da. Genoma luzea denez biribilduta dago. Erreplikazioa DNA-ren bikoizketa da eta erdikontserbakorra da.

Erribosomak eta inklusioak

Erribosomak: %60 RNA eta %40 proteinak. Eukariotoenak baino txikiagoak dira (prokariotoak 70S, eukariotoak 80S). Bi zati dituzte: txikia (30S) eta handia (50S)... proteinen sintesia burutzen dute.

Gas-xixkuak (zianobakterio eta arkeoetan): flotarazi egiten dute mikrobioa. Urpeko organismoek fotosintesia egin behar badute, xixkuen bidez gainazalera igotzen dira. Proteinazko mintz barruan gasa dute, ura eta gatza ez dute barnera sartzen.

Klorosomak: prokariotoetan eukarioten kloroplastoen homologoak dira. Pigmentu fotosintetikoen gordailuak dira (antena-pigmentuak). Mintza lipidoz eta proteinaz osatua dago. Argia hartu eta ATP sortzen dute.

Karboxisomak: entzima multzo bat (RubisCO); prokariota autotrofoetan CO2 finkatzeko Calvin zikloan. Bakterio fototrofo eta kimiotrofo batzuetan ere aurkitzen dira.

Magnetosomak: Fe3O4 partikulak, ur gezako espirilo mikroaerobioek dituzte. Uretan murgiltzea ahalbidetzen dute, mugimendu magnetikoari esker. Mintz-osagaiak: proteina, glikoproteina eta fosfolipidoak.

Erreserba-gaiak: elikagaien metaketa. Karbonoa: glukogenoa (C eta ATP lortzeko) eta polihidroxibutiratoa (PHB; 4C-tik 18C-ra). Nitrogenoa: zianofizina (zianobakterioek ATP behar dutenean apurtzen dute). Fosfatoa: fosfato inorganikoa hartu eta polimeroak sortzen dira (polifosfato bikoitzak). Sufrea: sufre elementala pikorrak sortzen dira; sulfuro edo tiosulfatoa oxidatuz ATP lortzen dute.

Gainazaleko luzakinak

  • Flageloak: proteinazko filamentu luzeak; bakterioa mugitzeko. Kopuru murriztua dute.
  • Finbriak: iletxoak; motzak eta ugariak.
  • Piliak edo ileak: beste zelulekin kontaktuan jartzeko.

Glikokaliza

Kanpo zatia, proteina edo polisakaridoz osatua. Malgua (muki-geruza) edo zurruna (kapsula) izan daiteke. Funtzioak: patogenitate eta birulentzia faktorea, atxikipena, lehorteetako erresistentzia (kapsulak) eta fagozitosia.

Ensodapora

Bakterioen erresistentzia-forma da. Ura edo elikagaiak falta direnean sortzen da; tamaina txikitzen da eta metabolismoa jaisten da. Bideragarri ez eta kultibagarri ez izan daiteke.

Taxonomia eta espeziea

Taxonomia: organismoen identifikazioaz, sailkapenaz eta izendapenaz arduratzen den zientzia da.

Espeziea: ezaugarri nagusi guztiak berdinak dituzten ale multzoa. DNA molekularraren %70eko afinitatea dute.

Andui (klonea): espezie baten barruan, zelula bakar batetik datorren zelula-populazio osoa. Guztiek genoma berdina dute, kolonia bateko aitzindari berera eratorriak.

Irizpide genotipikoak: mikroorganismoaren DNA hartu, sekuentziatu eta ezberdintasunak aztertzen dira.

Onddoak (eukariotoak)

Espezie kopurua: 90.000-1.500.000 inguru. Guztiak heterotrofoak dira; karbono iturri gisa materia organikoa erabiltzen dute. Elikagai gutxiekin bizi daitezke. Bakterioak baino sentikorragoak dira tenperaturarekiko. Eukariotoak dira (nukleo bereiztua, organulu bereizturik zitoplasman), eta ugalketa konplexuagoa dute; zatiketa epe luzeagoa behar dute. Gehienak aerobioak dira, baina legami batzuk anaerobio fakultatiboak dira. Metabolito asko ekoizteko gai dira, eta gutxi batzuk gaixotasunak (mikosiak) sor ditzakete.

Sinbiosiak

  • Saprofitismoa: detritusen gainean bizi dira.
  • Mutualismoa: biek irabazten dute.
  • Komentsalismoa: batek onura du, besteari berdin zaio.
  • Parasitismoa: batek onura du, besteak kalte.

Habitata eta ugalketa

Lurtarrak dira gehienak, baina badaude urtarrak (gehienbat gazi-uretan, gutxiago ur gezan). Kitinazko edo zelulosazko zelula horma dute. Esporak sortzen dituzte ugaltzeko, asexualak edo sexualak. Onddo motak: Eumycota (legamiak, haritsuak), lizunak eta urtarrak.

Eumycota

Legamiak (zelulabakarrak) eta haritsuak (pluri-zelularrak: lizunak eta perretxikoak). Sinbiosi egoera saprofitoa eta parasitoa.

Egitura: mintz plasmatikoak ergosterola dauka, zurruntasuna emanez. Zelula horma multiestratifikatua da; osagaiak: kitina (oinarria), glikanoak, manoproteinak, beste polisakarido batzuk eta polipeptidoak. Batzuetan kapsula ere agertzen da.

Legamiak: zelulabakarrak dira. Ugalketa asexuala gemazioz egiten dute (zatiketa asimetrikoa). Batzuek ugalketa sexuala ere egin dezakete. Azukre-asko dituzten lekuetan bizi dira, eta azukreen fermentazioa egiten dute.

Haritsuak: zelula anitzekoak dira. Egiturak hifak dira: zelula baten muturretik sortutako luzapenak, ugalketa bidez. Bi mota: zenozitikoa (nukleo ugari, banaketarik gabe) eta septatua (zelulak elkarren artean komunikatuta). Mizelioa hifen multzoa da, eta bi zati ditu: aereoa (bertan esporak sortzen dira: asexualak komidioak; sexualak gametangioak, eta hauen esporak askosporak, basidiosporak edo zigosporak) eta begetatiboa (euskarria).

Descargar

PDF Word HTML