Populazio dentsitate
Zentsu-
Errolda
Zentsu: Populazio estatistiko bat osatzen duten elementu edo banako guztien zerrendaren osaketa eta zenbaketa da. 10 urteetan behin egiten da eta pribatua da.
Errolda: Udalerri batean bizi diren herritarren zerrenda edo erregistro bat da, horretan izena eman ondoren toki edo eremu horretan botoa eman, eskolaratu, osasun-zerbitzuak jaso eta beste hainbat eskubide dutenak zehaztu eta ziurtatzeko erabiltzen dena. Urtero egiten da eta publikoa da
Populazio dentsitate: Lurralde baten kilometro karratuko biztanle kopurua da (dentsitate= biztanleria/zabalera).
Espainiako dentsitatea
82,6 biztanle km2 da. EAE-ko dentsitatea 291,44 bizt./km2 da. 100 biz/km2-tik aurrera konsideratzen da populazio dentsitate altua.
Biztanleriaren benetako hazkunde: Jaio
Trantsizio demografiko
Demografiaren bilakaeraren bigarren etapa da, demografia eredu zaharra eta demografia erregimen moderno bitartean.
Bizi-itxaropen: Edozein tokitako herritarrak batez-beste biziko diren urteak dira. Herrialde azpigaratuetan bizi itxaropena baxuagoa izaten da eta herrialde garatuetan altuagoa.
Biztanleriaren zahartze: Lurralde batetan, adinduak biztanleriaren %12 baino gehiago osatzen dutenean ematen den egoera demografikoa.
Migrazio-saldo: immigrazio eta emmigrazioaren arteko aldea da; positiboa bada, inmigrante gehiago etorri dira emigarante baino, eta negatiboa bada, alderantziz.
Nekazaritza-exodo: XIX. Mendean hasi zen mugimendua, industriarekin lotutakoa; horrela, jendea landa eremuetatik hirietara mugituz.
Biztanleria aktibo: Ekonomian, biztanleria aktiboa lan-merkatuan dauden pertsonen kopurua da, lanean daudenak eta lan bila ari direnak (langabezian daudenak) osatzen dutenak.
Hiria: 10.000 biztanle baino gehiago dituen eta bertako biztanleak bai industria bai zerbitzuetan aritzen diren gune eraikia da. Espainia zein Euskadiko hiriek daukaten egitura Europako hiri zaharrek duten araberakoa: Alde zaharra, zabalgunea eta periferia.