Ozono geruza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,87 KB

BIOSFERA (7. ULERTZE-JARDUERA)



Gure planeta inguratzen duen gasezko geruza da atmosfera. Loditasunhandikoa da. Bertan, bizidun guztiek (salbuespen moduan, badira bakterio batzuk eurek ekoitzitako oxigenoa kontsumitzen dutenak) arnasten dugun oxigenoaaurkitzen da, eta era berean erradiazio kosmiko arriskutsuetatik babestengaitu.
Atmosferageruzatan banatzen da, eta, batez ere, gasbidez eta, neurri txikiago batean, partikulezosatzen da. Airea, nagusiki nitrogenozeta oxigenozosatua dago. Airea, lurrazalean pilatzen da grabitateariesker. Atmosferaren dentsitateaaltueraren arabera gutxitzenda.
Presioaltuena lurrazalean gertatzen da. Tenperatura altuerarenarabera aldakorra izaten da. Aldiz, lurrazaleko tenperatura berotegi-efektunaturalakerregulatzen du.


ATMOSFERAREN GERUZAK (8. APLIKAZIO-JARDUERA)



Troposfera: lurrazalarekin kontaktuan dagoen geruza da eta, batez beste, 12 km-ko altuerara iristen da. Geruza horretan daude bizidunak (biosfera) eta bertan erabakitzen da eguraldia.

Estratosfera: atmosferaren bigarren geruza da eta 12. Km-tik 50. Km-ra hedatzen da; estratosferan dago izpi ultramoreak iragazten dituen ozono-geruza.

Mesosfera: 50. Km-tik 80 km arteko altuerara iristen den geruza da; espaziotik datozen meteoritoak geruza horretan desegiten dira eta izar iheskorrak sortzen.

Termosfera edo ionosfera: 80. Km-tik 500. Km-ra hedatzen den geruza da. Termosferan Eguzkitik datozen gamma eta X izpiek ioi bihurtzen dituzte atmosferako atomoak. Irrati-uhinak geruza horretan islatzen dira eta komunikazio-sateliteak ere bertan mugitzen dira.

Exosfera: Atmosferako azken geruza da, 500. Km-tik gora hedatzen da eta bertako gasen konposizioa oso bestelakoa da troposferakoaren aldean: osagai nagusia atomo arinak dira; nagusiki, hidrogenoa.

UR-EKOSISTEMAK (17. ULERTZE-JARDUERA)



Ur-ekosistemak bi multzotan sailkatzen dira:
ur gezako ekosistemak eta itsasoko ekosistemak
. Bertako bizidunen populazioa faktore abiotikoekahalbidetzen dute. Faktore horien artean hauek aipa daitezke: tenperatura, argitasunaeta uraren konposizio kimikoa
. Ur gezako ekosistemen artean hauek aipa daitezke:
ibaiak, hezeguneak, aintziraketa lurpeko urak
. Aintzira edo lakua lurrez inguratutadagoen ur-eremua da. Ibaietako bizidunen artean algek eta ornogabeek osatzen duten bentosariesker bizi dira animaliaugari.


UR ARAZTEGIA (16. MIATZE-JARDUERA)



Ura erabili ahal izateko, bi motatako trataerak ematen zaizkio: batetik, naturatik hartutako ura edangarri bihurtu eta kontsumo-sareetara bideratzeko egiten dena; eta bestetik, etxeetan zein enpresetan erabilitako urak garbitu, eta ura naturari ahal den egoerarik onenean itzultzeko egiten dena.

Ur zikinak tratatzeko araztegietan egiten den prozesua:

  • Aurre-tratamendua: araztegian sartu aurretik, ura burdin-sare batetik iragazten da, garraiatzen dituen solido handienak kentzeko.

  • Lehen tratamendua: hainbat dekantazio-ontzi erabiliz, urari itsatsi zaizkion osagaiak kentzen zaizkio; hau da, ura ontzi handietan geldirik utziz gero, osagai astunak hondora joaten dira eta kendu egin litezke handik. Arinak, berriz, ur azaletik kentzen dira.

  • Bigarren tratamendua: ura hainbat bakterio bizi den ontzi edo putzu handietara bidaltzen da, bakterioek uretan den materia organikoa hartziduraz edo oxidazioz deskonposa dezaten. Ondoren, dekantatu egiten da berriro, sortu diren materia-hondarrak hondotik kentzeko.

  • Hirugarren tratamendua: prozesu berezi batzuen bidez, urek disolbatuta dakarten fosfato eta nitratoak kentzen dira.

Prozesu horren amaieran, ura naturari itzultzeko eran dago.Giza kontsumorako erabili nahi bada, berriz, klorazioa, ozonizazioa edo antzeko beste prozesu batzuk egin behar zaizkio.


22. APLIKAZIO-JARDUERA (KONTZEPTUAK/AZALPENA)


  1. Lurzoruaren kutsadura: Hondakinen isurketak, zabor-pilaketak, nekazaritzan erabiltzen diren ongarri kimikoek eta pestizidek lurzorua pozoitzen dute.

  2. Lurzora ez kutsatzea eta kutsatutakoa garbitzea: Lurzoruaren jabe diren pertsona fisikoen zein juridikoen oinarrizko betebeharra da lurzorua babestea, eta eginbehar horretan sartzen da lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzea; baita babesteko, berreskuratzeko, berrerabiltzeko, birziklatzeko, lehengoratzeko eta jarraipenerako neurriak hartzea ere.

  3. Lurzoruaren desertizazioa: Klimaren bidez biosferaren toki lehorretan prezipitazioaren ezak sortzen duen ondorioa da.

  4. Biodibertsitatearen galera: Ekosistemetako lurzorua suntsitzean bizidunen erreinuetako espezie asko desagertzen dira, ekosistemaren hondamendua ekarriz.

  5. Lurzoruaren galera: Lurzoruaren galera dakarten ekintza ugari egiten dira, lan-jarduera eta politika ekonomikoa dela medio (azpiegiturak, etxegintza…).

  6. Lurzoruaren desertifikazioa: Nekazaritzan, abeltzaintzan eta baso-ustiapenean erabiltzen diren teknika askok landaretza suntsitu eta lurzorua galtzea eta degradatzea eragiten dure.

  7. Lurzoruaren higadura: Lurzorua osatzen duen materiaren galera da. Murrizketa hori areagotu egiten da lurzoruak ez duenean babesteko landarerik; kasu horretan, urak eta haizeak erraz eramaten baitituzte materia organikoa, nahiz, ez-organikoa.

Entradas relacionadas: