Poesia soziala

Otras materias31,21 KB

XIX. ETA XX. MENDEETAKO POESIAGINTZA

ERROMANTIZISMOA

(34, 35)


SINBOLISMOA

(36,37,38,39,40)


POESIA SOZIALA

(43, 45)


ABANGOARDIA

(47, 50,

SURREALISMOA

(51, 52,53,54,55)


EZAUGARRIAK

  • Gizabanakoa,“ni”a bihurtu zen ardatz.

  • Sentimenduak lantzen zituzten, eta gai (dramatiko eta negar-eragileak) zabaldu ziren.

  • Izadiak garrantzi handia hartu zuen, idazlearen sentimenduen ispilutzat harturik.

  • Bertsolaritzaren mugan mugitzen ziren poetak.

  • Foruen eta autonomiaren aldeko joera handitu egin zen literaturan. Autoreek Euskal Herriaren historia, kultura eta hizkuntza zaindu beharra sentitu

zuten. Abertzaletasunaren, kristautasunaren eta Erdi Aroaren zaletasuna agertu zuten.Iragana miresten zuten.

  • Herri bakoitzak bere nortasuna zuela sinesten zuten. Herri-literaturari garrantzia ematen zioten.


EGILEAK

Bilintx, “Kontzezirentzat”

J.B. ELizanburu, “ Nere etxea”

J.M. Iparragirre, “Gazte gaztetatikan”


EZAUGARRIAK

  • Mugimendu honetako olerkariek sinboloak edo metaforak erabiltzen zituzten; hitzek eguneroko bizitzan duten esanahiari beste esanahi bat eman nahi zieten.

  • Hizkuntza jasoan egiten zen garai horretako olerkigintza, eduki landuekin lotuta ( maileguak saihestu, neologismoak erabili)

  • Heriotzaren inguruko larridura zuten. Sinbolistek bizitza bazihoala sentitzen zuten, eta denboraren joana beren gai nagusi bihurtu zuten, betiere metaforen bidez azaldua.

  • Musikaltasuna oroz gainetik. Sinbolistek lotura konplexuak sortu zituzten poesiaren eta musikaren artean, eta bertsoaren alde musikala euren ardura nagusia bihurtu zen. Musikaltasuna eman nahi zieten olerkiei. Bertso-lerroen neurria eta errima zaintzen zituzten oro har, baina erromantikoek baino askatasun handiagoz. Gainera, aliterazioaren eta beste baliabide batzuen bidez, musikaren eta literaturaren arteko jokoa lortu nahi zuten.

  • Erromantikoek bezala, oraindik ere abertzaletasuna presente zuten garai horretako idazleek, baita euskararen aldeko kezka ere.


EGILEAK

-Lizardi, “Urte-giroak ene begietan” eta “Bultzi leihotik”

- Lauaxeta, “Mendigoxaliarena”


EZAUGARRIAK

  • Frankoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin.

  • Aldarrikapen politiko zein soziala egin:

    • Aberastasunaren banaketa desorekatuak sorturiko egoera bidegabekoen salaketa.

    • Bizitzako eta laneko egoera gogorren agerpena.

    • Marjinazio soziala eta egoera horretatik irteteko ezintasuna

    • Gudaren oroimena

    • Bakardadea

    • Etsipena

  • Mezuak du garrantzia eta formak ez ( errima eta neurriak zaindu ez).Kaleko jendearengana iristea dute helburu eta ez soilik jende eskolatuarengana.


  • Hizkera sinplea eta ulergarria ( maileguen erabilera)


EGILEAK

G. Aresti, “ Nire aitaren etxea”, “ Egia bat esateagatik”

EZAUGARRIAK

  • Artea jolastzat hartzen zuten, eta jokoa nagusitu zen artea egiteko orduan: poetak ez zuen errealitatea deskribatu nahi.

  • Gizartearen molde estetikoak aldatu nahi dituzte, betiko moldeetatik ihes eginez.

  • Mundu berriak sortu nahi zituen hitzarekin eta poemen itxura tipografikoarekin jolastuz.

  • Poesia sentimentalari ere uko egin zitzaion; nitasunaren agerpenak barregarriak suertatzen zitzaizkien.

EGILEAK

J.A. Artze, “Isturitzetik Tolosan barru”

EZAUGARRIAK


  • Abangoardiak poesiaren deshumanizazioa zekarren haien ustetan, eta gizakiaren kezka existentzialak berreskuratu behar ziren poesia gaitzat hartuz.

  • Bi aldiz pentsatu gabe sortu eta idatzi behar zuen idazleak (idazkera automatikoa).

  • Irudiak eta metaforak pilatuz osatzen zituzten poemak, lotura logikoei ihes eginez.

  • Gizakiaren askatasunaren gaia izan zen surrealistek gehien landu zutena. Poetak ez zien gizartearen arazoei zuzenean erreparatuko, poeta sozialek egin moduan, baina, abangoardismoaren artezaletasunaz bestera, ez zuen gizakia alde batera utziko. Gizakia bere barne-kateetatik askatzen ahaleginduko zen.

  • Surrealismo kontrolatua egin dute euskal poetek.

EGILEAK


Bernardo Atxaga, Etiopia

J. Sarrionandia,  Pott banda


Descargar

PDF Word HTML