Pneumatika: Oinarriak, Prentsa eta Abiadura-kaxa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
con un tamaño de 2,77 KB
Pneumatika: Oinarriak eta Aplikazioak
Zer da pneumatika?
Pneumatika airea erabiltzen duen teknologia bat da lana egiteko. Normalean, airea konprimitu egiten da, hau da, presio handiarekin sartzen da makina edo sistema baten barruan. Aire horrek indarra sortzen du, eta indar hori piezak mugitzeko erabil daiteke, bultzatzeko edo tiratzeko. Pneumatikaren helburua airearen energia mugimendu mekaniko bihurtzea da. Sistema hauek oso ohikoak dira industrietan, sinpleak eta seguruak direlako.
Pneumatika-sistema baten atalak
Pneumatika-sistema batek hainbat atal ditu:
- Lehenik, konpresorea dago, aire normala hartu eta presio handiagoan bihurtzen duena.
- Ondoren, aire hori hodi batzuetatik doa, eta balbulek airearen norabidea eta kantitatea kontrolatzen dute.
- Azkenik, airea aktuatzaile batera iristen da, adibidez pistoi batera.
Pistoia mugitzen denean, lana egiten du, objektu bat mugitu edo sakatu adibidez. Sistema hau oso azkarra da eta mantentzea erraza da.
Prentsa pneumatikoa
Prentsa pneumatikoa aire konprimatua erabiliz presioa egiteko erabiltzen den makina da. Makina honek zilindro pneumatiko bat du barruan. Aire konprimatua zilindrora sartzen denean, pistoiak behera egiten du eta presioa sortzen da.
Makinaren funtzionamendua
Guk aukeratu dugun makinaren funtzionamendua nahiko erraza da. Tresna honek aire konprimatua erabiltzen du presioa sortzeko. Lehenengo, konpresore batek airea hartzen du ingurunetik eta presioan jartzen du. Aire hori hodien bidez prentsara eramaten da. Guk botoi bat sakatzen dugunean, aire konprimatua zilindro pneumatikoaren barrura sartzen da. Airea zilindrora sartzean, pistoia behera mugitzen da, eta horrek presioa egiten du lanerako piezaren gainean. Presio horrekin piezak elkartu, doitu, markatu edo pixka bat tolestu daitezke. Lana amaitzen denean, airea kanpora ateratzen da, eta pistoia bere hasierako posiziora itzultzen da.
Abiadura-kaxa eta sistema elektropneumatikoa
Gure abiadura-kaxak 4 engranaje ditu barruan. Engranaje horiek bi posiziotan jarri daitezke, eta posizioa aldatzean abiadura ere aldatzen da. Hau da, engranajeen kokapenaren arabera makina motelago edo azkarrago ibiliko da. Abiadura aldatzeko eskema elektropneumatiko bat erabiltzen dugu. Gure kasuan, bi zilindro pneumatiko daude. Zilindro batek engranajeak alde batera mugitzen ditu, eta beste zilindroak beste aldera. Zilindro bakoitza pultsadore baten bidez aktibatzen da. Pultsadorea sakatzean, balbula elektropneumatikoak airea zilindrora bidaltzen du, eta airearen presioak pistoiari bultzada ematen dio. Horrela, engranajeak posizioz aldatzen dira.