Platon errepublika VII liburua

Filosofía y ética7,04 KB

2. EPIGRAFEA

Sokrates: antierlatibismo morala, Definizio unibertsalak, maieutika eta intelektualismomorala

Sokratesek ez zuen ezer idatzi, eta hari buruz Dakigun guztia hurrengo filosofoengan izan zuen eraginagatik da. Arazo izaten Da jakitea zer den Sokratesek berak esan zuzena eta zer haren jarraitzaileek Adierazitakoa. Egungo ikertzaile gehienen ustez, Platon eta Aristoteles Dira iturri fidagarrienak haren pentsamendua ikasteko. Aristotelesen arabera, Bi izan ziren Sokratesen ekarpenak: elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa Eta definizio unibertsala.

Definizio hori Izango da Sokratesek bere bizitzan zehar defendatuko duen ideietako bat. Teoria Honek bestalde, sofisten erlatibismoaren aurkako antierlatibismo moralean du Jatorria. Antierlatibismo moralak dionez, nahiz eta errealitateari buruz Hainbat ikuspuntu egon, badago komuna den zerbait, guztien objektiboa berdina Da. Komuna dena definitzea izango litzateke definizio unibertsalaren lana. Sokratesek Sofisten erlatibismoari uko egin zion, bere aburuz, ikuspuntu guztien gainetik Ongia bilatu behar delako. Sokratesen azken kontzeptu hau lehen moral Arrazionala dela esan daiteke. Hemendik Sokratesen intelektualismo etikoa Sortuko da. Kontzeptu honen oinarria hurrengo hau da: ongia ezagutu behar da, Ongia ezagutzen duenak ezinbestean ongia egiten duelako. Bizibide bakoitzean Aritzeko hari dagozkion xehetasunak ondo ezagutu behar diren bezala, bertutean Aritzeko ere arlo horretako berezko jakingarrien jabe izan behar da.

Sokratesek, Elkarrizketan oinarritutako metodo bat garatu zuen definizio unibertsalen Bilaketarako. Metodo hau bi ataletan banatuta dago. Lehenengoa ironia da, non Sokrates ezjakinaren itxura emanez, solaskideari bere ezjakintasuna Ohartarazten dion.
Bigarren atalean, maieutika dago, non galderen bidez, Solaskidea egiarantz bideratzen duen, beti ere bere kabuz. Filosofia jarduera Gisa ulertzeko joera zabaldu zuen. Filosofia ez da pentsamendu amaitua, argia Bere azken ondorioetan, baizik eta bizialdian ardura diguten usantzaz, Elkarlanean, solasaldien bidez, ozta-ozta mamitzen den gogoeta.

Zoritxarrez, Nahiz eta filosofo bertutetsuenetako izan, Sokratesi heriotza zigorra ezarri Zioten bi salaketagatik: jainkoei uko egitea eta gazterian eragin txarrak Sortzea. Hala ere, heriotza zigorretik alde egiteko aukera izan zuen, Baina uko egin zuen esanez legeak betetzeko daudela, haiek baitziren Zuzentasunaren adierazle.


3. EPIGRAFEA

Platon. Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

K.A. 427. Urtean, Atenasen, Platon (Aristokles Podros) jaio zen. Denek Platon deitzen Zioten, “sorbalda zabalekoa” esan nahi duen goitizenez. Amak Periktione zen, Solon legegilearen familiakoa zen. Aita Ariston zen, Kodro erregearen Ondorengoa omen zen. Bi anai zituen: Glauko eta Adimanto, eta “Errepublika” Liburuan aipatzen ditu. Bere bi osabak, Karmides eta Kritias, oligarka handiki Ospetsuak izan zituen. Platonen familia, entzute handikoa zen, eta politikarako Zaletasuna leinutik zetorkion.

Platon jaio Eta Perikles hil zen. Bertan hasi zen Atenas hiriaren gainbehera. Platon Goi-mailako familia greko bati zegokion heziera izan zuen, eta Perikles agintariaren Aroaren hezkuntza-tradizioan murgilduta, arteak eta letrak ikasi zituen. Dramak Eta olerkiak idatzi zituen txikitan, urte batzuk geroago erreko bazituen ere: Sokrates ezagutu ondoren, maisu izango zuenarekin ikasi omen zuen benetako Jakinduria.

K.A. 407. Urtean,  Platon 20 urte zituela, Sokrates Ezagutu zuen, eta haren taldekide egin zen. Sokratesek ezin hobetu erabiltzen Zituen erretorika eta elkarrizketa, baina garai hartako iritzi nagusien aurka, Zuzentasun etikoa bilatu nahi zuen eta horixe zen haren jardunbidearen araua. K.A. 399. Urtean, Sokratesi heriotza-zigorra ezarri zioten. Hori erabateko Eragina izan zuen Platonen pentsamendu politiko eta filosofikoan. Politikarako Hasierako joera galdu zuen, eta arazo politiko eta moralak bihurtu ziren haren Gogoeta-gaiak (Nola zen posible Sokrates bezalako pertsona zuzen bati Heriotza-zigorra ezartzea?). Une horretatik, Atenasko filosofoak gaitz iritziko Dio politikan jarduteari, eta gizarte-antolakuntza asmatzera egingo du, Demokrazia-sistema ustela garbitzekoren teoriaren ikuspegitik.


Platonek Atenasetik alde egin zuen, eta Megarara joan zen, Euklidesekin matematika Ikastera. Ondoren, Egipto aldera abiatu zen, bertako geometria-jakintzak Ezagutzera. Azkenean, 40 urtekin, Siziliara iritsi zen, eskola pitagorikoaren Ekarpenez jabetzera. Zenbakiekiko grina piztu zuen. Sirakusan zebilela, Dionisio Ia erregearen koinatua, Dion, Platonekin adiskidetu zen. Platon Gizartea antolatzeko eta gobernatzeko zuen sistema erakarrita, Sirakusan bertan Jartzeko proposamena egin zion Dionek, Dionisio Iaren agintaldian. Platon eta Dionisio Ia haserretu egin ziren, eta Platon handik abiatu, eta haren Itsasontzia Egina uharteraino heldu zela. Nola Egina eta Atenas etsaiak Zirenez, esklabo hartu zuten Platon. Baina Zireneko Anikeris, merkatari bat, Ordaindu zuen erreskatea.

Atenasen, K.A. 387an, Platonek Akademia izeneko bere eskola sortu zuen, izen bereko basoan. Unibertsitate-mailako ikasketak eskaini zituen, eta matematika, astronomia eta Zientzia fisikoen inguruko ikerketak egiten zituen. Akademian, politikariak eta Gobernariak izango zirenak hezten zituzten askatasun osoz.

K.A.369an, Dionisio I.A hil zenean, Dionek berriro ere gonbidatu Platon Sirakusara, Erregearen oinorde zen Dionisio II.Aren hezieraz arduratzeko. Hala ere, Dion Eta Dioniso II.A etsaitu egin ziren, eta Dionek Siziliatik alde egin behar izan Zuen. Platon Atenasera itzuli zen, dizipuluak jaramon gutxi baino gutxiago Egiten ziolako.

K.A. 361ean, Dion Sirakusara itzuli zen, eta Platoni deitu zion uhartera joateko, Greziarrentzako konstituzio berria egiten lagun ziezaion. Gauzak ez ziren ondo Irten. Dion erail zuten K.A. 353an. Proiektu politiko-praktikoa hondatuta, Platon, lur jota eta zapuztuta, etxera itzuli zen, eta ez zen Atenasetik gehiago Irten.

Platonen Bizitza luzea oparoa izan zen idazkietan, eta argitaratu zituen idazlanak haren Pentsaeraren bilakaeraren isla dira. Gogoetak plazaratzeko, literatura-generoa Elkarrizketa erabili zuen:

Lehenengo, Aro sokratikoko idazlanak. Sokratesen eraginpean Sortutako idazkiak dira, Siziliara eginiko bidaia baino lehenago (K.A. 388-387 Aurretik). Esaera sokratiko ospetsu bat: “ezer ez dakidala besterik ez dakit”. -Apologia, Kriton-. Bigarren, Igaroaldiko idazlanak. Platon Sokratesen Gerizpetik askatuz doa, eta bere doktrina ezagutarazten hasten da. -Gorgias, Menon-. Hirugarren, Helduaroko idazlanak. Siziliarako lehenengo eta bigarren Bidaien artean idatzi zituen. Platonen doktrina bereizgarrienak aurkitzen Ditugu. -Oturuntza, Fedon-. Azkenik, Zahartzaroko idazlanak. Siziliarako Bigarren eta hirugarren bidaien artean idatzi zituen; gainerakoak hirugarren Bidaiaren ondoren. Platonen doktrina korapilatuz doa, eta abstrakzio-maila Handiagora doa. -Teeteto, Parmenides-.


Descargar

PDF Word HTML