Planetesimalen Teoria eta Plaken Tektonika: Lurraren Dinamika
Planetesimalen Teoria
- Eguzkia eta planetak norabide berean mugitzen dira.
- Planetek plano berean dauden orbita ia borobilak dituzte.
- Planeta gehienen errotazio-higidura translazio-higiduraren noranzko berekoa da.
- Eguzkitik hurbil dauden planetak txikiak eta trinkoak dira; urrun daudenak, aldiz, handiak eta arinak.
- Planeta guztietan ikusten dira inpaktu handien arrastoak.
Plaken Tektonika
Lurra plaka litosferiko izeneko zati zurrunetan banaturik dago. Plaka hauek ez dira estatikoak; tamaina, forma eta lekua aldatzen dituzte etengabe. Plaken arteko marruskadurak barne-jatorriko prozesu geologikoak sortzen ditu eta kanpoko prozesuei eragiten die.
Plaken Ertzak
- Ertz konbergenteak (konpresiboak/suntsitzaileak): Plaka bat bestearen azpian ezkutatzen da. Mendizerrak sortzen dituzte, baita lurrikara eta sumendi gehienak ere.
- Ertz dibergenteak (distentzioa/eraikitzaileak): Material berria azaltzen da. Bulkanismo handiko eskualdeak dira (adibidez, Hawaii edo Yellowstone). Ozeanoaren sorreran, rift-ak sortzen dira; sakonune horiek urez betetzean itsasoak sortzen dira, dortsal eta bulkanismo biziarekin.
- Ertz neutroak (sahieska irristatzen direnak): Alboetako mugimenduak dira; ez dira suntsitzen ez eraikitzen. Mugimenduaren energia lurrikara moduan askatzen da.
Plaken Tektonikaren Frogak
- Kontinente ezberdinetako kosta-lerroen bat-etortzea.
- Urrun dauden kontinenteetako haitz-egituren antzekotasuna.
- Mendizerren jarraitasuna (Alpetarrak, Apalatxeak eta Kaledoniarrak).
- Froga paleoklimatikoak.
- Paleomagnetismoa: Lurraren eremu magnetikoaren aldaketak laba-mineraletan erregistratuta geratzen dira.
- Sumendien eta lurrikaren banaketa globala bandetan.
- Kontinenteen higiduraren neurketa satelite bidez.
Metodo Geofisikoa
- Neurketak: Propietate fisikoen azterketan oinarrituta.
- Laborategiko probak: Lurraren barneko baldintzak erreproduzitzeko.
- Uhin sismikoen azterketa: P, S eta azaleko uhinak.
vasco con un tamaño de 2,25 KB