Ibaien modelatua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,25 KB

MODELATU PERIGLAZIARRA:dominio klimatiko bat dago,periglaziarra.zuzenean erlazionatuta prozesu batez:izozte urtzea.Zona honen modelatua aztertuko dugu.Izotzak mekanismo-mota bat bi sor ditzake zoruetan:gelifrakzioa eta krioturbazioa.Gelifrakzioa harri zurrunetan gertatzen den harrien apurketa da.harrien pitzaduretan ura sartu eta izozten denean honen bolumena handitu eta ziri bat bezala eragiten du paretetan.Krioturbazioa zurrunak ez diren materialetan azaltzen da.material Hajek lurzoruak,trinkoak ez diren harriak,edo gelifrakziotik datozen materialak izan daitezke.uraren agertzeak materialean gertatzen diren mugimenduak zehazten ditu.hauen bidez materiala berantolatu,deformatu eta mugitzen delarik.Modelatu periglaziarra ondorengoez baldintzatuta dago:-landaretzaren azaltzeaz edo honen ausentziaz.-zonak aldapa aurkerteaz edo ez aurkezteaz.-Lurzoruak beti izozturik egoteaz edo ez egoteaz beti izozturik.Harrietan sortutako modelatua:gelifrakzioak harri puska kopurua handia sortzen du.zona laua da baada harri-eremuak eratzen dira eta zonak malda aurkezten badu harritzak eratzen dira.Lurzoruetan sortutako modelatua:1-lurzorua belarrez estalirik badago,zona lauetan kuxin formako soropila eratzen da.hau gertatzen da leku ezberdinek ur-kopuru ezberdinak aurkezten dituztelako.Aldapa dagoen zonetan terrasettes eta behien bidezka eratzen dira.2-lurzoruak harri beterik badaude lurzoru poligonalak edo tundrako poligonoak eraten dira.3-mollisueloan lokatz-koladak,solifluxioaz,eratzen dira urez aseturiz dauden materialak irristatzen direnean izozturik dagoen geruzaren gainean.4-baita ere narratze prozesuak eta izotzezko zirien eraketa agertzen dira,izotzak jasaten duen erretrakzioa dela eta tenperatura aldatzen denean.UR BASATIEK SORTUTAKO MODELATUA:ur basatiak euritik edo elurra urtzetik eratzen dira.ur basatiak sortzeko eurietatik eta elurra urtzetik biltzen den ur kantitateak lurzoruak zurgatzen duena baino handiagoa izan behar du.ur basatien abiadura ur emariak,aldapak ta landaretzak baldintzatzen dute.ekintza hidraulikoaren bidez higatzen dute aske dauden materialak eramaten dituztelako.urradura sortu ahal da materialek egin dezaketen higaduragatik.
sortzen diren modelatuaren formak:Karkabak:V itxurako ildoak dira zenbat eta beherago higatuago.Trokarteak:karkabak baina handiagoak diren V itxurako ildoak.Arranblak:karkaba eta trokartetatik behera jeisten den ura eureka edo ibairen batera joaten da zuzenean.Bad-land:klima erdi ildorretan prezipitazioak oso urriak baina bortitzak izanik eta beraz landaretza oso urria izakin,ur basatiek modelatutako hedadura handiko eremual azaltzen dira.Lurrezko piramideak:batzutan ur basatiek beste egitura batzuk modelatzen dituzte harri motaren arabera.Lapiaz azala:solugarriak diren arietan edo solugaitzak direnetak,baina hauen meteorizazio produktuak solugarriak izanik eratzen diren ildaska multzoa.



UHARREK SORTUTAKO MODELATUA:uharreak ibilgu finkoa duten sasoiko ur korronteak dira.Arro hartzailea:uharrea eratuko duen ura biltzen den zona da.uharrearen goiko aldean kokatzen da.honen itxura inbutu erdi batena da.Husterretena:zuzena den erretena da arro hartzailean metatutako ura irtetzen delarik.alde honetan garraioa da nagusi.Higazkin-konoa:uharrearen behekaldean agertzen da ,sedimentazioa nagusi delari.alde honek kono baten itxura hartzen du.
IBAIEK SORTUTAKO MODELATUA:uren jatorria izotzaren urtzea,ur basatiak, lurpeko urak,ibaiak.aldapaz behera joaten dira ibaietan parte hartzen dutelarik.
IBAIEN GARRAIOA:garraioarekin erlazionaturik dauden kontzeptu bi aipatu behar ditugu:konpetentzia:ibaiak materialak garraiatzeko duen gutxi gorabeherako gaitasuna handia da.Karga:ibaiak honen bokaleraino garraiatzen duen materialen kopurua da.
IBAIEN METAKETAK:ibaia batek energia galtzen karga guztia zati bat metatzen da.metaketa hauei alubio deritze haranetako hondoetan kokatzen dira.honen ondorioz lautadak agertzen dira.horrela hondo lauak duten aranak eratzen dira.lautada alubial deritzelarik gainetik ibaia mugitzen da.ibaiek gainezka egiten duenean,ibilgu nagusitik irteten da eta lautadan zehar mugitzen da,energia galtzen duelarik.horrela limoak eta buztinak metatzen ditu.zona Hajek ibarrak oso emankorrak dira.
IBAIEK FORMAK:forma hauen ibilbidean zehar aldatzen da.uholdeak lautadatik joaten denean,malda leuna izaten delarik,bihurguneak osa ditzake meandro itxurako ibaia agertuz,banatu eta batu ahal da behin eta berriro ibai kordatua agertu.ibai kordatuak malda handia duen lekuetatik hurbil dauden tokietan aurkitzen dira.leku haietatik material asko jeisten da hauen artean material Kodiak ugariak izanik.
aldiz meandro itxurako ibaiak urrun dauden zonetan aurkitzen dira eta karga gutxiago,hau finagoa izanik garraiatzen dute.meandro batean gehinezko kanpoaldeko ertzetan kokatzen da.ertz hauen forma malkartsua da.barnealdeko ertzetan uraren abiadura txikiagoagatik materialak metatzen dira.gehienezko ligadura bihurgunen irteeretan gertatzen da.meandroak behekaldera mugitzen dira.
IBAIEN TERRAZAK:oinarrizko mailaren ibaiak bere ohea indulten du,lerro higaduraren ondorioz ohean hondeatzen duelarik.ibaiaren alde bieta ohe zahrra goian geratzen da,lauak diren bi zonak ezponda batez banandurik azaltzen direlarik.hauen terrazak dira,kasu batzuetan ibaia bere sedimentuetan artekatzen da terraza alubialak sortuz.beste batzuetan harriak azaltzen dira sedimenturik gabe eta orduan terraza arroskatsuak sortzen dira.harri higatuz alubioi zaharraren lodiera guztia terraza mailakatuak eratzen dira.lodiera guztia ebakitzen ez badu terraza artekatuak eratuko dira
IBAIEN BOKALAK:ibaia itsasora heltzen denean energia galtzen du eta honek garraiatzen dituen materiala metatzen dira.materialak diren zonan itsasoan energiak ibaiarena konpentsatu behar du.Beraz leku hau zona horretako itsasoaren energiaren menpe eta ibaiak daraman kargaren menpe dago.ibai batek daraman karga,itsasoak ez badu energia bahikorik hau sakabanatzeko karga bokalean metatuko da delta bat sortuz.aldiz itsasoak materialak sakabanatzeko beste energia aurkezten badu,material Hauek bakarrik ibaiaren ibilguan metatuko dira.bokale mota honi estuario deritzo.

Entradas relacionadas: