PISA emaitzak EAEn: hezkuntza sistemaren gako-arazoak eta proposamenak
Resumen
Testua guraso baten gutun irekia da, PISA azterketako emaitza txarrak EAEko ikasleen artean kezkagarri direla azaltzen duena. Egileak gaur egungo hezkuntza sistemaren hiru gako-arazo aipatzen ditu (metodologia zaharkituak, memorizazioa eta praktikotasun falta, eta ratio altuak) eta hainbat irtenbide proposatzen ditu, besteak beste teknologia, curriculuma eta ratioak. Halaber, aurrera egiteko inbertsioa beharrezkoa dela dio.
Puntos clave
- PISA azterketan EAEko 15 urteko ikasleek zientzietan eta matematiketan azken urteetako emaitza txarrenak izan dituzte.
- Irakurketan emaitza kaskarragoak 2006an izan zituzten.
- Egileak gaur egungo sistemaren hiru gako-arazo nagusi aipatzen ditu: metodologia zaharkituak, memorizazioa eta praktikotasun falta, eta ratio altuak.
- Proposatutako irtenbideen artean teknologia eta irakasleen prestakuntza, curriculuma berritzea eta praktikotasuna sustatzea daude.
- Ikasgeletako ratioak 15 ikaslera jaistea proposatzen da.
- Proposamen guztiak aurrera eramateko inbertsioa behar da.
Hezkuntza sailburu agurgarria:
Azken astean PISA azterketak egin dituen ikasle baten gurasoa naiz, eta dakizuen moduan, EAEko ikasleen emaitzak ez dira onak izan. Horren erakusle da 15 urteko ikasleek zientzietan eta matematiketan azken urteetako emaitza txarrenak izan dituztela, eta irakurketan, aldiz, 2006an bakarrik izan zituztela datu kaskarragoak. Egoera horrek kezkatzen nauenez, nire hausnarketa aurkeztu nahi nizuke gai horren inguruan, bai guraso gisa, bai euskal gizarteko kide gisa. Hausnarketa horren harira, hainbat proposamen ere aurkeztu nahi nizkizuke.
Hezkuntza, gizartearen motorra
Lehenik eta behin, esan beharra dago hezkuntza edozein gizarteren motorra dela. Hori oinarri hartuta, hemen, urteak dira analfabetismoa atzean utzi genuela, gizarte sistemari eta nahitaezko eskolatzeari esker. Gaur egungo irakaskuntza sistema egokia dela aldarrikatzen dugun arren, PISA azterketaren emaitzek harritu eta haserretu egiten naute, zalantzan jarri baitute hezkuntzaren eta ikasleen etorkizuna. Horregatik, gaur egungo sistema zalantzan jartzeko unea heldu dela uste dut.
Gaur egungo sistemaren hiru gako-arazo
Arrazoi horretan hiru gako aipatu nahi nituzke:
- Metodologia zaharkituak: Ikastetxeetan erabiltzen diren metodologiak zaharkituta geratu dira. Gizartea eta hezkuntza ez doaz abiadura berean, eta horren adibide nagusia teknologia da.
- Praktikotasun falta eta memorizazioa: Gazteek ez dute ulertzen zergatik ikasi behar dituzten buruz bi minututan ahazten dituzten datuak edo hainbat eragiketa eta formula. Horren ondorioz, edukia azken unean ikasten dute eta azterketa egin ostean ahazten.
- Ratio altuak: Ikasgeletako ratio altuak ezin dira aipatu gabe utzi, irakasleek ezin izaten baitiete ikasle bakoitzari behar besteko arreta eskaini.
Proposatutako irtenbideak
Egindakoa eginda dago, eta hemendik aurrera zer egin behar den pentsatu beharko da. Horretarako zenbait irtenbide proposatzea gustatuko litzaidake:
- Teknologia eta irakasleen prestakuntza: Teknologiari garrantzia handiagoa eman beharko litzaioke, eta hasteko, irakasleak formatu beharko lirateke gai horretan.
- Curriculumaren berrikuspena: Ez litzateke gaizki egongo curriculuma berritzea eta konpetentziak berrizendatzea.
- Praktikotasuna sustatzea: Ikasleen edukien praktikotasuna lantzeko planak edo metodologiak diseinatu eta martxan jarri beharko lirateke.
- Ratioen jaitsiera: Ikasgeletako ratioak 15 ikaslera jaistea.
Esandako guztia aurrera eramateko, ordea, dirua behar da, eta hori zuen eskuetan dago, inbertsiorik gabe ezin baita aurrera egin.
Gehiago luzatu gabe, esandakoa kontuan hartuko duzulakoan agurtzen zaitut.
Agur bero bat.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein gako-arazo aipatzen ditu egileak hezkuntza sisteman?
Egileak hiru arazo aipatzen ditu: metodologia zaharkituak, praktikotasun falta eta memorizazioa, eta ikasgeletako ratio altuak. Arazo horiek irakasleen arreta eta ikasleen ikaskuntza mugatzen dituztela dio.
Zein irtenbide proposatzen ditu egileak?
Teknologiari garrantzia handiagoa ematea eta irakasleak prestatzea, curriculuma berritzea, praktikotasuna sustatzeko planak diseinatzea eta ikasgeletako ratioak 15 ikaslera jaistea proposatzen ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.