Euskarazko hitz eta esamolde hautatuak: definizioak eta adibideak

Lengua y literaturaActualizado el 20,49 KB

Resumen

Dokumentu honek testu ezberdinetan agertzen diren euskarazko hitz eta esamolde hautatuen bilduma alfabetikoa eskaintzen du, bakoitza bere definizioarekin eta testuinguruko adibide batekin. Ikasleak hiztegi txiki gisa erabil dezake, hitz zailen esanahia ulertzeko eta irakurketa hobetzeko.

Puntos clave

  • Hitzak alfabeto ordenan aurkezten dira, A hizkitik hasi eta O hizkira arte.
  • Bakoitzak definizio labur bat eta testuko adibide bat ditu.
  • Hitz batzuk esamoldeak dira, adibidez 'axola izan' edo 'biagoa egin'.
  • Hitz asko zaharrak edo tokikoak dira, adibidez 'abelgorri', 'kriseilu' edo 'ferra'.
  • Adibideak literatur testuetatik hartuta daude, eta batzuek ez dute definizio zuzena.

Ponte a prueba

Euskarazko Hitz eta Esamolde Hautatuak

Hona hemen testu ezberdinetan agertutako hitz eta esamoldeen bilduma, definizio eta adibideekin batera.

A

abegitsuz
Harrera onekoa, atsegina. — Eta orduan amona ikusi dut, han eserita, niri irri egiten; esku bat luzatu eta beragana hurbiltzeko esan dit keinu abegitsuz sutondoan esertzera gonbidatuz.
abelgorri
Abelgorriak hazten ditu, ondoren okela saltzeko. — Abelgorriak hazten ditu, ondoren okela saltzeko.
abere
Azienda, ganadua, behiak-eta. — Hau dun abere ederra, Miren!
adabatu
Txaplataduna, zati konpondua. — Bere praka zahar eta adabatuetan sartu ditu eskuak eta irri egin dit.
adore
Kemena, ausardia. — Batzuetan maistrari esango nioke etxean gertatzen dena, baina ez dut adorerik izaten.
ahapeka
Xuxurlaka, isilean. — Gaur behiei belarra ematen ari gintzaizkiela, Luisek ahapeka esan dit Julian jaunak Migeli buruz hitz egin diola kezkaturik.
ahaztarazi
Ahantzi, atzendu. — Dena dela, hori arratsaldean izan da, txerria hil baino lehen eta zorioneko txerriaren kontu horrek gauzak pixka bat ahaztarazi ditu.
aienatu
Uxatu, aldendu. — Trumoiak tximisten dantzarako danborrak jadanik jotzen hasita zeuden eta tximistak agertu bezain azkar aienatzen ziren.
aipatu
Aitatu, zerbait izendatu. — Eta orain Julian jauna aipatzean konturatu naiz berriro nabilela harira joan gabe, inguru-minguruka.
alargun
Emaztea edo gizona hil zaiona. — Hemen Maite Andrea bizi da, bere alarguna eta Iñaki ere bai, bi hauen semea.
amaraun
Armiarma sarea. — Harritu egin nintzen eta botilez ahaztu, neure buruari galdezka amaraun edo hauts arteko egunkari hura zein urtekoa ote zen.
amuarrain
...amuarrainen bat harrapatzeko ahaleginetan.
amultsu
Maitasunezkoa, goxoa. — Baina gauez soilik, egunez beti bezain amultsua eta atsegina baita nirekin.
anitz
Asko, ugari. — Gauza asko ikusi ditut bertan, paper asko irakurri eta gauza anitz ulertu dut.
antsia
Irrika, gogo bizia. — Alabak jostailua nolako antsiaz besarkatu duen ikustean, malkoak irristatu zaizkio Fermina andreari.
arakatu
Aztertu, miatu, ikertu. — Koadernoetako orrien artean arakatzen hasi nintzen ea ba ote zegoen han Mirenen erretratua.
arestian
Lehentxoago. — Arestian idatzi dut hau azken aldia izango dela egunerokoan idatziko dudana.
argimutil
Argi euskarria. — Gaur argimutilaz gain, kriseilu bat daukat ohe ondoan piztuta.
arkupe / portikoa
...pixka bat gehiago hitz egiten du elizako arkupeetan beste emakume batzuekin.
arrapaladan
Arineketan, lasterka. — Arrapaladan moduan, eskopeta esku batean eta beste eskuaz uhalei helduz, basorantz abiatu naiz zelaian gora.
arrasto
Aztarna, seinalea. — (Zaldiaren zela ere lurperatu du arrastorik ez dadin egon eta zaldia bera kanpamentura eramango du beren zaldiekin nahasteko.)
arrotz
Arraroa, estrainioa. — Batzuetan oso hurbil nabari dut nigandik eta urruti beste batzuetan, arrotz eta ezezaguna.
artega
Urduri. — Artega eta dardaraka, zalditik jaitsi eta hurbildu egin natzaio bere ondoan belaunikatzeko.
asaldatuta
Inpresioa hartuta. — Antzemango niokeen, zeren eta, asaldatuta baitzegoen, Mirenek oso letra dardartiz idatzi baitzuen.
axola izan
Ardura izan, inporta. — Niri, egia esan, ez zait gehiegi axola Migel medikua edo marrazkigilea izatea.
aztoratu
Asaldatu, larritu. — Aztoratu egin zaio arnasa, begiak galdu eta hiru atzazal sartu dizkit eskuko azalean.

B

baretu
Ematu, baketu, lasaitu. — Dantza gehiagorik ikusi ezinik, nire bihotza ere baretu egin da.
barren
Barnea, gorputza. — Inoiz izan ez dudan xamurraren itxura hartu diot eta barrena bakez bete dit: on handia egin dit.
bederen
Behinik behin, behintzat. — Etxea Imanolentzat gordeko dut, Ameriketatik itzultzen denerako, itzultzen bada, bederen.
behor
Zaldi emea. — Orain behiak eta behorrak erosi ahal izango ditu.
belarrondoko
Zaplaztekoa, txaloa. — Ondo jarri du segidan alaba ohean eta, beronek oihu egiteari uzten ez zionez gero, bi belarrondoko beldurgarri eman dizkio isiltzeko agintzeaz batera.
berantiar
Berandukoa. — Baina orduan zalantza sortu zait: zer esan nahi ote zidan ordu berantiar hartan?
bere kasa
Bere kabuz. — Ez duelako bere kasa ezer egiten.
beronek
Honek berak. — Ondo jarri du segidan alaba ohean eta, beronek oihu egiteari uzten ez zionez gero, bi belarrondoko beldurgarri eman dizkio isiltzeko agintzeaz batera.
biagoa egin
Siesta egin, eguerdi ostekoa. — Ia ez du ezer esan bazkarian eta biagoa egitera joan da arratsaldean ohera.
biraoka
Birao eginez, madarikazioka. — Biraoka eta madarikazio batean ibili da Julian jauna egun osoan guztiz sumindurik.
biribilkolika
Txiribueltaka. — ...amona eskaileretatik behera biribilkolika erortzen ikusi dut.
biziro
Biziki. — Luisek esan dit ez zaiola horrelakorik egitea gustatzen, bera ez dela sudurluzea, baina nik hain biziro eskatu diodanez gero, egingo zuela.
brodatu
Orratz-hariarekin erliebeak egin. — Hurbildu egin zitzaidan eta nik bere amantaleko tximeleta brodatu handian erreparatu bitartean, ea zer moduz nengoen galdetu zidan.
buruaz beste egin
Suizidatu. — Nik orduan ijito erasotzaile eta iheslarien aurka tiro egiteko erabilitako eskopeta berberaz egin du senarrak bere buruaz beste.
burusi
Ohe estalkia, manta. — Bi burusi lodi ere utzi dizkit.

D

damutu
Garbatu, sentitu. — Esan diot azkenik eta esan bezain azkar damutu zait.
dardarti
Mugimendua duena. — Antzemango niokeen, zeren eta, asaldatuta baitzegoen, Mirenek oso letra dardartiz idatzi baitzuen.
debekurik jaso
Eragozpena edo traba izan. — Hankak zabaldu dizkit poliki eta ez du nigandik debekurik jaso.
deus
Arean ez, deus ez, ezer ez. — Eskerrak ilbeteari, bestela korrikaldi eroan ez genuen deus ikusiko.

E

edontzi
Basoa, edalontzia. — Botila bat ardo eta edontzia atera dizkiot Tomas jaunari mahai gainera.
egiatsu
Sinesgarria. — Une batez burua bueltaka hasi zait azalpen egiatsu hark ez baitu inola ere nire samina arintzen.
egoitza
Eraikina, lekua. — Hirugarren adinekoentzako egoitza txukun batean bizi da orain.
egundoko
Sekulakoa. — ...egin du guzti hark grazia minkorra baleuka bezala eta esku zabalaz mahaia jo du berriro, niri egundoko ikara sorraraziz.
ehortzi
Lurperatu, hilobiratu. — Goizean amona ehortzi dute bertako hilerrian.
emeki
Ezarian, geldiro. — Atea itxi du astiro eta nire ohera emeki hurbildu bitartean.
emeki-emeki
Kontuz-kontuz. — Hala ere gurasoen poza nitaz jabetu zen emeki-emeki.
eraitsi
Jetzi, esnea atera. — Luisek eta biok behiei esnea eraitsi diegu.
erostaka
Aieneka, kexuka. — Lurrean ikusi dut norbait orbel artean etzanda, aieneka, erostaka.
errain
Semearen emaztea. — Amona halakoetan isilik geratzen da, badakielako Fermina andrea, bere erraina, gezurra esaten ari dela.
erregutu
Biziki eskatu, arrenka. — Fermina andreak ez joateko erregutu zion, galdu edota gaizki.
errieta egin
Bronka bota, agiraka egin. — Nahiz eta, ondo jakin serio noiz hitz egin eta errietan noiz egin behar dion.
errukarri
Pena emanez. — Larri ikusi dut Ana arnasa hartzen eta bat-batean isildu egin da, modu errukarrian begiratu dit eta nik ez nekien zer egin.
eskuizkribu
Idazkia, dokumentua. — Bai. Ganbaran eskuizkribu zahar bat aurkitu dut eta horixe aritu naiz irakurtzen.
eskukatu
Esku artean erabili, haztatu. — Hatzaz ari nintzen koloretako orriak eskukatzen, amak logelako atea jo eta poliki sartu zenean.
eskutitz
Gutuna. — Izan ere, postariak bi eskutitz eman dizkio gaur Julian jaunari.
ezari-ezarian
Ia ohartu gabe, apurka-apurka. — Mirenen eskuizkribua irakurtzeari lotu nintzaion ezari-ezarian, irakurketa errazteko bere idaztankera eta letrarekin lehenbailehen ohitzeko asmoz.
ezbehar
Zorigaitza, istripua. — Beste ezbeharrik ez gertatzea da espero dudan bakarra.

F

fardel
Poltsatxoa. — Amatxok apain-apain jarri nau eta fardela egin dit, barruan arropa garbiak eta jateko zerbait bilduz.
fardeltxo
Paketetxoa. — Haurra fardeltxo bat bezala besapean zuela gelatik irten baino lehen, zera esan dit.
ferekatu
Xerak egin, laztandu. — Haize gorria ikusi dut inoiz baino biziago belar hezea ferekatzen.
ferra
Animalien apatxetako burdina. — Eta zaldiaren ferrek bidearen kontra jotzean ateratzen zuten zarata entzutean, burua itzuli du eta ikusi egin nau.

G

galanki
Majo, polito. — Galanki jipoituta hil omen dute, eta buruan adarren batez edo.
ganaduzain
Aziendak (abereak) jagoten ditu. — Orain dexentetan bidaltzen naute arratsaldez etxetik kanpora ganaduzain.
gari-jotze
Aleak ateratzea. — Gurasoek esanda dakit larrainean gari-jotzea eta horrelako lanak.
garondo
Kokota, lepoaren atzeko aldea. — Baina berak esku bat jarri dit garondoan eta besteaz burua aurrerazi dit musu emateko asmoz.
giltzarri
Gakoa, funtsa. — Neuk, jakina, historiaren giltzarriak direnak edota gauzak ongi ulertzeko beharrezkoak direnak idatziko ditut.
gizabidetsu
Errespetuz, edukazioz. — Bai, eskerrik asko erantzun du gizabidetsu.
gizarajo
Koitadua, gaixoa. — Egundoko kirtenkada eman dio buruan Antonio gizarajoari.
goazeman
Goazen, abia gaitezen. — Dirua mahai gainean geratu da eta Julianek besotik heldu dit "Goazeman!" zakar samar esateaz batera.
goibel
Triste. — Galdegin diot emakume on hartaz goibel gogoratuz.
goraipatu
Laudatu. — Irakurri eta idazteko hire zaletasuna goraipatu diola.
goxokiro
Emekiro, ezti, amultsuki. — Antoniok ea zer nuen galdetzean, geratua esan diot eta goxokiro besarkatu nau.
grinatsu
Pasioz betea. — Orduan, ziur aski, haize gorriak nire bihozkaden antzeko dantza penatu eta grinatsuak egingo ditu.

H

harraska
Sukaldeko harria, garbitokia.
hats
Espiritua, izpiritua. — Berak niri ere bai, baina berea irri nekatua zen; hats gabea.
hazka egin
Arraskatu, hatzekin igurtzi. — Antonioren galdera erantzun baino lehen, mahai ondoan eserita, abokatuak ardoari begiratu eta hazka egin du buruan bere ile gris eta urrien artean.
herentzia
Oinordekotza. — Haserre biziak hartu zuen eta Mireni etxea eta herentziaren bere zatia eskatu zizkion.
hits
Goibela, tristea. — Biharkoa oso egun hitsa izango dugu.
hitz-aspertutxo
Berriketa lasaia. — Dena prest edukiko duela esan digu eta hauetako edozein egunetan bere etxera gonbidatu gaitu hitz-aspertutxo bat egitera.
horail
Rubia. — Handik bost bat minutura gona eta alkandora apainez jantzitako emakume horaila etorri zitzaigun eskua luzatuta.
hots egin
Deitu. — Eguerdi aldean Fermina andreak hots egin dit, bazkaria prestatzen lagun niezaion.
hunan
Zen (hikan). — Jesusmari nire neba hunan.
hunkipen
Emozioa, inpresioa, zirrara. — Zelaitxon haize gorria lehenengo aldiz ikusi nuen egunaz oroitu naiz hunkipen handiz.
hunkitu
Emozionatu. — Ni hunkitu egin nintzen bere sentipen hartaz jabetzean, begi ia itsu haiek negar egiteko zorian ikustean, ea sentitzen nuela esan nion.

I

ihar
Lehorra, sikua. — Pixka bat ibili naiz bertan eta nire gona luzeek lurreko belar iharra igurtzi dute.
iltze
Metalezko pieza, zura josteko. — Ganbarara bidali nau aspaldi erabili gabeko iltze zahar batzuen bila.
ilunabar
Iluntzea. — Eta joan egin da, poliki-poliki zaldiaren ilunabarrean, behe-lainotan emeki-emeki nire begi-bistatik aldapan behera desagertuz.
inguru-minguruka
Adarretatik, harira joan gabe. — Eta orain Julian jauna aipatzean konturatu naiz berriro nabilela harira joan gabe, inguru-minguruka.
iratzarri
Itzartu, esnatu. — Ulertu dut zein antsia ezkutu eta ezezagunak iratzarri nauen gau dexentetan azken urteotan.
irendu
Zikiratu, barrabilak kendu. — Antoniori zauri beldurgarria egin diote aiztoz, nik zergatik jakin ez arren: irendu egin dute.
irrika
Gogoa. — Eta bere eskutitzak irrikaz itxarongo ditut.
irrikatu
Biziki desiratu. — Haurdun nago eta oraingoan, hainbeste urtean irrikatu ondoren.
irun
Artilea hari bihurtu. — Iruten ari zen poliki eta ongi. Hurbildu egin natzaio eta begira geratu zait.
islatu
Erreflejatu, ispiluan bezala agertu. — Baina aldi berean zorion-urte oparoak daude islaturik.
istil
Putzua, potxingoa. — Paper gainera erortzen zaizkit malkoak teilatu ertzetik euri gutxi egiten duenean euri tantak istilean jausten diren bezala.
isuri
Jariatu. — Hau irakurtzean, lehengoak ez bezalako malkoak isuri ditut bihotza uzkurtuta.
itolarri
Asfixia, itobeharra, itomena. — Bart gertatuaz oroitu eta itolarria sortzen baitzait, amorru bizia ere bai, ezer egiterik ez izanagatik.
izerdi patsetan
Izerditan bustirik, blai. — Ohean etzanda eta begiak zabal-zabalik izerdi patsetan.

J

jolasti
Jostalaria, olgetuna. — Baietz esan digute beren seme-alaba jolastien pozerako eta gauzak ezin ziren hobeto atera.

K

kartazal
Gutun-azala. — Migueli neuk idatzi ahal izateko helbidea, seiluak eta kartazalak Julian jaunari harrapa baniezazkioke.
kaskagogor
Burugogorra, tematia. — Ez nuen uste hartaraino maite nituenik abere kaskagogor eta astakirten horiek.
kaskagorri
Ilegorriduna. — Ongi ikusi dut Ana eta Migel kaskagorriak direla; ile gorri ikusgarria daukate biek.
kaskar
Erdipurdikoa. — Aprobetxatuko nituen eta nire ingeles kaskarra hobetzeko ere bai.
kaskarreko
Kokoteko, buruan kolpetxoa. — Kaskarreko bat! Horixe da emango niokeena, galanta gainera!
kirtenkada
Paluarekin emandako kolpea. — Egundoko kirtenkada eman dio buruan Antonio gizarajoari, erdi zorabiatuta utziz eskuak aurpegian.
kisketa
Ireki-ixteko mekanismoa. — Atzeko kisketa jo du ni kanpora atera nendin.
koblakari
Trobadorea, musika jo eta kanta koitadua. — Emakume honi hitza idazlumatik koblakari kantua ahotik baino errazago zeriola.
koitadua / gaixoa
Oraindik hamalau urte bitartekoa besterik ez dun irakurri eta Miren koitadua zaharra izatera iritsi hunan.
konforme egon
Ados egon, bat etorri. — Lagunak adierazi dit bera eta Pernando oso ondo daudela Tolosako etxean eta senarra konforme dagoela hilero niri ahal duten dirua bidaltzearekin.
kriseilu
Olio lanpara edo kandela duena. — Zakurren batek zaunka egin du eta hiru pertsona atera dira larrainera, hauetako batek —emakume gizen batek— kriseilua eskuetan zuela.

L

lain
Beste, adina, bezainbeste. — Ez gehiegi, baina bai gu ohartzeko lain.
laprastadaka
Labain eginez. — Atzera egin du gelatik laprastadaka atereaz eta eskailera buruan gelditu da pixka batean.
larrabehi
Betizua, (mendiko) behi askea. — Xanti larrabehiak ikustera zihoanean pasatu zen Berrotatik.
larrain
Landa, eremua. — Baserriko larrainean bazkalosteetan mahatsondoaren gerizpean josi, etxeko lanak egin eta gurekin paseatzea zen egiten zuena.
larrugorritan / biluzik
Ez naiz konturatu gizarajoa larrugorritan zegoela eta besoak gurutzatuta zeuzkan sabel gainean.
leial
Fidela. — Alai leiala da egun argiz motz eta denboraz luze hauetan daukadan lagun bakarra.
lo-kuluxka / lotalditxoa
Joango al gara lo-kuluxka bat egitera?

M

magal
Malda, mendiaren alde bakoitza. — Berrota, mendi magal batean zegoen eta Gorriminetako baserririk altuena omen zen.
marmarka
Murmurikatu, ahapeka kritikatu. — Eta behin asko gustatu ez zitzaidana gaineratu zuen, ia marmarka.
marranta
Eztula, erlatsa. — Oso marranta handia eta sukarra dauka.
masail
Matraila, aurpegiko aldea. — Hunkipenezko zirrara nabaritu dut hau entzutean eta malkoak agertu zaizkit begietan ia-ia isurtzeraino, baina ez dira masailetan behera jausi.
mendiarte
Mendiarte estu bat omen zen Gorrimineta delako hori.
ibarra / harana
Gure baserria pagadiz jositako mendiz inguratuta zegoela.
minberatuta
Minduta. — Ikusmina sortu zitzaidan eta sukaldera guraizeen bila joateko zutitzean, belaunak minberatuta sentitu nituen.
minkor
Samina, mingarra. — Egin du guzti hark grazia minkorra baleuka bezala eta esku zabalaz mahaia jo du berriro, niri egundoko ikara sorraraziz.

N

nagiak atera
Logura kentzeko besoen keinua. — Galdetu zion amari nagiak atera ondoren.
negar intziri
Negar mainatxoa. — Bertako otoitz-marmara eta Martaren senitarteko batzuen negar intziriek urduri jarri naute.
negar-zotinka
Negar-hipaka, espasmoka. — Dardar batean atera naiz gelatik negar-zotinka bere ondotik igaroz eta eskaileretan gora abiatu naiz ganbararantz.

O

odolustu
Odol guztia galdu. — Okospean gakoa sartu eta ongi-ongi nekez heldu eta gero odolustu ondoren, gizonek garo iharrez erre diote ilea larrainean.
oinaze
Sufrimendua, pairamena. — Bere oinazearen amaiera gertarazi du Antonio maiteak, bere oinaze zaharraren amaiera.
okospe
Kokotsa.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer esan nahi du 'abegitsu' hitzak?

Abegitsua harrera onekoa eta atsegina dena da. Testuan, amona keinu abegitsuz gonbidatzen duen pertsona gisa agertzen da.

Zer da 'kriseilua'?

Kriseilua olio lanpara edo kandela duen argi-iturria da. Testuan, emakume bat kriseilua eskuetan zuela agertzen da larrainera irteten denean.

Zer esan nahi du 'biagoa egin' esamoldeak?

Biagoa egitea siesta egitea da, batez ere eguerdi ostean. Testuan, pertsona bat arratsaldean ohera joaten da biagoa egitera.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer esan nahi du 'abegitsu' hitzak?
2. Zer da 'kriseilua'?
3. Zer esan nahi du 'biagoa egin' esamoldeak?
4. Zein hitzek esan nahi du 'hilda gelditzea' edo 'suizidatzea'?
5. Zer esan nahi du 'ilunabar' hitzak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.