Euskal eleberrigintza modernoa: Txillardegi, Saizarbitoria eta Urretabizkaia

Lengua y literaturaActualizado el 6,8 KB

Resumen

Dokumentuak euskal eleberrigintzaren bilakaera laburbiltzen du, ohiturazko eleberrigintzatik eleberri modernorako pausoa azalduz. Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957), Saizarbitoriaren Ehun metro (1976) eta Urretabizkaiaren Zergatik Panpox (1979) eleberriak aztertzen ditu, gaiak, pertsonaiak, narratzailea eta hizkuntza alderatuz. Ikasleak berrikuntza nagusiak eta Europako eragina ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Ohiturazko eleberrigintza (1900-1935) giro idealizatua, euskara garbia eta narratzaile orojakilea zuen, Txomin Agirreren Kresala eta Garoa adibide.
  • Eleberrigintza modernoak gai modernoak, pertsonaia biribilak, lehen pertsonako narrazioa eta euskara hiritar maileguduna ekarri zituen.
  • Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) euskaraz idatzitako lehen eleberri modernotzat hartzen da.
  • Saizarbitoriaren Ehun metro (1976) ETAko militante baten azken korrika kontatzen du, oroitzapenen bidez eta narrazio ez-kronologikoarekin.
  • Urretabizkaiaren Zergatik Panpox (1979) ama bakar baten eguneroko bizitza kontatzen du, eta emakumearen ikuspegia ekarri zuen euskal literaturara.
  • Existentzialismoa eta nouveau roman korronteek eragin handia izan zuten euskal eleberrigintza modernoan.

Ponte a prueba

Euskal Eleberrigintzaren Bilakaera: Ohiturazkotik Modernora

1. Txillardegi — Leturiaren Egunkari Ezkutua (1957)

Txillardegi (Jose Luis Álvarez Enparantza) Donostian jaio zen, 1929an. Idazlea, hizkuntzalaria eta politikaria izan zen. Euskara batuaren eta euskal literaturaren modernizazioan lan handia egin zuen. Ekin talde abertzalearen eta gero ETAren sortzaileetako bat izan zen, baina marxismo-leninismoa onartu zutenean erakundea utzi zuen. Kartzelan egon zen eta erbestean bizi behar izan zuen. Ondoren irakasle izan zen Donostian eta EHUn, fonologia eta euskararen inguruko gaiak irakatsiz.

Bere eleberririk ezagunena Leturiaren egunkari ezkutua da (1957), euskaraz idatzitako lehen eleberri modernotzat hartua. Protagonista Joseba Leturia da, gizon bakarti eta galduta. Maitasuna, fedea eta bizitzaren zentzua galdu ditu, eta bere barneko hutsunea aztertzen du. Miren izeneko emakumearengan ez du zoriontasuna aurkitzen eta horrek are gehiago hondoratzen du.

Eleberria egunkari moduan dago idatzita, bere pentsamendu eta oroitzapenen bidez. Istorioa hiri batean gertatzen da, Donostia bezalako leku batean. Hiriaren giro hotzak eta isolamenduak pertsonaiaren egoera emozionala islatzen dute. Hizkuntza berria eta naturala erabiltzen du, euskara hiritartua eta bizi-bizia.

Lan honek euskal literaturan erabateko berrikuntza ekarri zuen: ohiko eleberri moral edo baserritarretatik urrundu zen eta gizakiaren barne-mundua jarri zuen erdigunean. Existentzialismoaren eragina (Camus, Sartre…) oso nabaria da.

2. Ramon Saizarbitoria — Ehun Metro (1976)

Ramon Saizarbitoria Donostian jaio zen, 1944an. Euskal nobelagintzako idazlerik garrantzitsuenetakoa da. Arestiren inguruko taldean aritu zen eta Oh! Euzkadi eta Ustela aldizkarietan parte hartu zuen. Lur argitaletxea ere sortu zuen eta euskal literaturan berrikuntza handiak ekarri zituen. Nouveau roman mugimenduaren eraginpean, hizkuntza eta egitura esperimentala landu zuen.

Ehun metro (1976) bere lan ezagunena da. Eleberriak ETAko militante baten azken uneak kontatzen ditu. Poliziak atzetik ditu eta heriotza hurbil dagoela jakitun da. Azken korrika horretan, bizitza osoa pasatzen zaio burutik: haurtzaroa, oroitzapenak, beldurra eta damua. Gai nagusiak dira heriotza, bakardadea, beldurra eta gizakiaren azken uneak.

Denbora oso laburra da, baina barne-denborak asko luzatzen du kontakizuna. Istorioa ez da kronologikoa; oroitzapenen bidez doa aurrera eta atzera. Donostiako kaleetan gertatzen da, giro itogarri eta tentsioz betean.

Hizkera esperimentala eta poetikoa da: narratzaileak pertsona desberdinak erabiltzen ditu (1., 2. eta 3. pertsona), elipsiak eta etenak eginez. Euskarazko testuan gaztelaniazko esaldiak ere agertzen dira.

Saizarbitoriak eleberri moderno bat sortu zuen, non garrantzitsuena ez den zer gertatzen den, baizik eta nola kontatzen den. Politika eta gizakiaren barne-mundua uztartu zituen lehen idazleetako bat izan zen.

4. Arantxa Urretabizkaia — Zergatik Panpox (1979)

Arantxa Urretabizkaia jaio zen Donostian, 1947an. Kazetaria, idazlea eta zinemagilea da, eta euskal literaturan emakumearen ikuspegia ekarri zuen lehen idazleetako bat. Zergatik Panpox (1979) izan zen euskaraz emakume batek idatzitako lehen nobela osoa.

Eleberriak ama bakar baten eguneroko bizitza kontatzen du. Emakumeak semea, Antxon, bakarrik hazten du eta arazo ekonomikoak, lanaren zama eta gizartearen presioa pairatzen ditu. Ekintza gutxi dago, baina haren barne-pentsamenduak, oroitzapenak eta emozioak aztertzen dira. Gai nagusiak dira emakumearen bakardadea, amatasuna, maitasuna eta askatasunaren bila egindako borroka.

Ama da protagonista eta narratzailea, emakume moderno baina zaurgarria. Antxon semea maitasunaren eta itxaropenaren sinboloa da. Beste pertsonaiek (senar ohia, amona, ama…) tradizioaren eta gizartearen presioa adierazten dute.

Denbora egun bakarrean gertatzen da, baina barne-denborak oroitzapen eta hausnarketekin zabaltzen du. Tokia hiria da: etxea, kaleak, ikastola… Etxea babes-lekua eta presioaren sinboloa da aldi berean.

Hizkuntza sinplea eta naturala da, euskara batuaren lehen urteetako erabileran oinarrituta. Narratzaileak bere buruarekin eta semearekin egiten du solasa.

Urretabizkaiaren lanak emakumeari ahotsa eta protagonismoa eman zion euskal literaturan. Emakumearen barne-mundua eta eguneroko bizitza erdigunean jarri zituen, eta horregatik da eleberri hau funtsezkoa eta aitzindaria.

Euskal Eleberrigintzaren Kontrastea

Ohiturazko Eleberrigintza (1900-1935)
  • Giroa: Idealizatua (baserritar eta arrantzaleena).
  • Jarrera: Ohitura zaharrak defendatzen zituen; euskara modernoaren aurka egin zuen.
  • Ikuspegia: Euskal Herriko ikuspegi bakarra islatu: euskalduna, fededuna, tradizionala.
Ezaugarriak
  • Gaiak: Tradizionalak (Jainkoa, euskararen nortasuna, fedea, ohiturak...).
  • Pertsonaiak: Lauak (bilakaerarik gabekoak) eta dikotomikoak (oso onak vs. oso txarrak).
  • Funtzioa: Eleberri arauemailea (ereduzko euskalduna izateko arauak).
  • Narratzailea: Orojakilea, 3. pertsonan, iritzia eman eta gertaerak kronologikoki antolatuta.
  • Hizkuntza: Euskara garbia (mailegurik gabe).
  • Adibideak: Txomin Agirreren Kresala (1906) eta Garoa (1907).
Eleberrigintza Modernoa (Txillardegitik aurrera)
  • Hasiera: Txillardegik ohiturazko eleberrigintzaren amaiera ekarri zuen.
  • Ikuskera: Mundu ikuskera berria.
Eleberrigintza Modernoaren Ezaugarriak
  • Egileak: Gazteak, unibertsitarioak, hiritarrak, Europako eleberrigintza ezagutu zutenak, batzuk euskaldun berriak...
  • Berrikuntzak:
    • Gaiak: Modernoak (askatasun pertsonala, heriotza, arazo sozialak...).
    • Pertsonaiak: Biribilak (bilakaeradunak).
    • Narratzailea: Lehen pertsonan eta kronologikoki antolatu gabe.
    • Generoak: Hainbat genero (poliziakoak, autobiografikoak, historikoak...).
    • Hizkuntza: Euskara hiritarra eta maileguduna.
  • Korronteak: Europako korronteak euskal eleberrigintzara ekarri ziren:
    • Existentzialismoa (Nondik gatoz? Nora goaz?).
    • Nouveau roman (Frantzian sortutako eleberri berria).
  • Lehen eleberri modernoa: Leturiaren egunkari ezkutua.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da euskaraz idatzitako lehen eleberri modernoa?

Testuaren arabera, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) da euskaraz idatzitako lehen eleberri modernotzat hartua. Protagonista Joseba Leturia da, gizon bakarti eta galduta.

Zer dakar Ehun metro eleberriak?

Ehun metro (1976) Saizarbitoriaren lanik ezagunena da, eta ETAko militante baten azken uneak kontatzen ditu. Heriotza, bakardadea eta beldurra dira gai nagusiak.

Zergatik da garrantzitsua Zergatik Panpox?

Urretabizkaiaren nobela euskaraz emakume batek idatzitako lehen nobela osoa izan zen. Ama bakar baten bizitza kontatzen du, eta emakumearen barne-mundua erdigunean jartzen du.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da ohiturazko eleberrigintzaren ezaugarri nagusia?
2. Zein eleberrik izan zen euskaraz idatzitako lehen eleberri modernoa?
3. Zein da Ehun metro eleberriaren argumentua nagusia?
4. Zein korronte filosofikok eragin handia izan zuen Leturiaren egunkari ezkutuan?
5. Nork idatzi zuen Zergatik Panpox?
6. Zein da Urretabizkaiaren eleberriko protagonista?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.