Pertsiarren Manifestua (1814): Absolutismoaren Defentsa
PERTSIARREN MANIFESTUA
Sarrera: Dokumentu mota, egilea, jasotzailea, garaia eta ideia nagusia
Independentzia Gerra amaitu zenean, Madrilen 1814ko apirilean 69 diputatu absolutistak idatzitako dokumentu pribatua da. Erregeari bidali zitzaion, eta 1814ko maiatzean publiko bihurtu zen Madrilen. Cadizko Gorteetako diputatu talde batek (69) Fernando VII.aren itzuleran bidali zuen, une egokian. Izaera eta eduki politikoa du, eta Estatu berri bat egituratzea du gai nagusi.
Testuinguru Historikoa
Ingeles armadak (Portugal eta Espainiaren laguntzarekin) frantziarrak garaitu zituen Gasteizko eta San Martzial guduetan. Independentzia Gerra Valençayko Itunaren arabera amaitu zen: Napoleonek koroa Fernando VII.ari itzuli zion, eta trukean, ingelesak Espainiatik irtengo ziren eta frantsestuak barkatuak. Gorteek ez zuten ituna onartu. Gerra amaituta, Estatua berregituratu behar zen, eta boterearen inguruko borroka politikoa hasi zen: alde batetik, Estatu liberal berria (monarkia konstituzionala); eta bestetik, Erregimen Zaharraren aldekoak (monarkia absolutua).
Dokumentuaren gai nagusia Erregimen Zaharraren eta absolutismoaren aldeko defentsa da. Egileek estatu kolpe bat bideratu nahi dute argudiapen horren bitartez, gerra garaiko Batzorde Gorenaren ekintzak eta Gorteetako legeria kritikatuz.
Garapena: Edukia eta Argudioak
Dokumentuak hiru ideia desberdin jorratzen ditu:
- Aipamen historiko bat jasotzen du, Antzinako Persiaren ingurukoa, manifestuari izena ematen diona.
- Monarkia absolutua justifikatzeko argudioak aurkezten ditu:
- Mugak: Jainkoa, justizia eta legeak.
- Oinarriak: konkista, borondatezko menekotasuna, menpeko guztien interesen defentsa.
- Gorteek egindako lana deuseztatzeko eta Erregimen Zaharra berrezartzeko eskaera.
Absolutismoaren Defentsa
Independentzia Gerrak Erregimen Zaharraren krisialdia hasi zuen. Manifestuak Cadizko Gorteek eta Baionako Estatutuak ekarritako desagerpena kritikatzen du. Sinatzaileek zalantzan jartzen dute Cadizko diputatuak herritarrek izendatu izana, eta Espainiar tradizioari uko egin izana leporatzen diete. Arlo honetan, herritar gehienen pentsamenduarekin bat zetozen.
Gerrak ekarritakoa eta erregeak gatibu jasandakoa azaltzen da; herriak ez zuen ezagutzen Fernando VII.ak egindako abdikazioa. Monarkia absolutuaren abantailak azaltzen dira, despotismo ilustratuaren galbahetik pasatuta: erregea menpeko guztien interesean arituko litzateke. Aurretik indarrean zeuden legeekin aurrera jarraitzea proposatzen dute, Cadizko Gorteek bultzatutakoa bertan behera utziz. Ohiko araudiak mendez mende indarrean egon zirelako eta tradizioa ona baita.
Konklusioa eta Ondorio Historikoak
Gorteek eta Erregeordetzak egindako ibilbidea kontuan hartu gabe, Fernando VII.ak Konstituzioa sinatzeari uko egin zion. Zaragozara abiatu zen, harrera arrakastatsua jasoz. Ondoren, Valentziara joan zen Elio jeneralaren babespean, eta Gorteetako diputatuek Pertsiarren Manifestua aurkeztu zioten.
Absolutismoaren Berrezarpena (Maiatzaren 4ko Dekretua)
Maiatzaren 4ko Dekretuarekin estatu kolpea gauzatu zen, eta Madrilgo Gobernadoreak Gorteak amaitutzat eman zituen. Liberalen kontrako ekintzak burutu ziren: kartzelaratuak eta erbesteratuak. Erregeak Maiatzaren 4ko Dekretu berria eman zuen, Manifestuaren konklusioak agertuz. Bertan, erregeak honakoa agindu zuen:
- Despotismoa eta abusoak arbuiatzea.
- Banakako askatasuna eta segurtasuna ziurtatzea.
- Lege justuak eta inprenta askatasun mugatua ezartzea.
- Gorteen ohiko deialdia egitea.
Dokumentu honen bidez erreforma proposatzen zen, beti monarkia absolutuaren barruan. Burutzeko oinarrizko egiturak agerian utzi ziren, zergen arloan, adibidez. Dokumentu honi eta herriaren harrerari esker, erregeak euskarria izan zuen Cadizko Gorteek egindakoa bertan behera uzteko (Konstituzioa eta lege dekretuak). Gremioak eta Inkisizioa berreskuratu ziren.
Ondorengo Hamarkadak
Monarkia absolutua aurrera joan zen zailtasunen artean: Riego koronelaren estatu kolpearen bitartez, Cadizko Konstituzioa jarri zen indarrean (Hirurteko Liberala, 1820-1823). Fernando VII.aren alde egindako frantziar interbentzioarekin (San Luisen 100.000 Semeak) botere absolutua berreskuratu zen (Hamarraldi Doilorra).
Fernando VII.aren heriotzarekin eta Lehen Karlistada Gerrarekin amaitu zen monarkia absolutua, monarkia konstituzionala ezarriz. Monarkia konstituzionala garatzeko prozesua berriz hasi zen XIX. mendean. Hainbat konstituzio egingo dira, baina guztietan antzeko arazoa izango da: gutxiengo batek Estatu eredua martxan jarri nahi izatea. Konstituzioekin batera, Cadizko Gorteen lana berreskuratuko zen: industria askatasuna edo gremioen desagerpena (1836) eta Inkisizioaren abolizioa.