Ozeanografia eta Meteorologia: Kontzeptu Nagusiak

Geología3,16 KB

Ozeanografia

Upwelling (Ur-igoera)

Latitude altuetan, azaleko ur hotza hondoratzean ozeano guztian barrena zabaltzen da. Ur hori azaleratzean urteetan pilatutako nutriente ugari ateratzen dira azalera, eta horrela produktibitatea handitzen da.

Hidrosfera

Lurrazpiko, azaleko eta gainazaleko urek osatzen duten sistema materiala da. Urez eta uretan proportzio desberdinetan disolbaturik dauden gatz eta gasez osatuta dago.

Itsaslasterrak (Itsaskorronteak)

  • Ur-mugimendu etengabeak dira, noranzko batean eta nagusiki horizontalean ematen direnak.
  • Eragile nagusiak: uraren dentsitate-aldeak, haizeak eta Coriolis efektua.
  • Bi eratakoak dira: azalekoak eta sakonak.

Korronte termohalinoa

Dentsitate aldeek eragindako sakoneko korronteak dira. Izan ere, ura zenbat eta hotzagoa eta/edo gaziagoa izan, dentsoagoa izango da, eta horrek beheranzko korronteak sortuko ditu; eta alderantziz.

Termoklina

Sakonerarekin tenperatura berehala aldatzen den ur-geruza. Mgak oso aldakorrak dira latitudearen eta urtaroaren arabera, eta 1000m lodi izatera ere iritsi daiteke.

Meteorologia

Hadley Zelula Tropikala

Ekuatorean bi hemisferioetako haizeak elkartu eta gorantz egiten dute, horrela tropikoen arteko konbergentzia-aldea sortuz. Inguru horiek euritsuak dira. Zirkulazio birakari hori da Hadley zelula tropikala.

Foehn Efektua

Haizeak mendian gora egitean, ur-lurruna kondentsatzen da (tenperatura baxuagatik), hodeiak sortuz. Horregatik prezipitazioak ohikoak izaten dira hegaletan. Ondorioz, beste aldeko hegaletik jeisten den airea epelagoa eta lehorragoa da.

Fronteak

Frontea

Dentsitate edo tenperatura desberdineko bi aire-masen arteko banaketa-azala da. Hauek hodeitza eta prezipitazioak dakartzaten borraska frontalak sortzen dituzte.

Fronte Beroa

Aire beroak aurrerantz egiten duenean. Honek dentsitate txikiagoa duenez, gorantz egiten du leunki. Ondorioz, euri leun jarraituak sortzen dituzten ninboestratuak, altostratuak eta zirruak sortzen dira.

Fronte Hotza

Aurrerantz doan airea hotza denean, aire beroagoak azkar egiten du gorantz, aire hotzak indar handiz bultzatzen du. Horrela, haize hezea azkar kondentsatu eta zaparradak eta trumoiak eragiten dituzten garapen bertikaleko hodeiak (kumulonimboak) sortzen dira.

Fronte Okluitua

Fronte hotzak, beroa harrapatzen duenean, aire beroak gorantz egin eta bi aire-masa hotz geratzen dira lurrazalaren gainean. Fronte hotz zein beroko prezipitazioak sor daitezke.

Haizea

Presio berdina ez duten atmosferako bi tokiren artean presio altuagoa duen aldetik presio baxuagoa duen aldera sortzen den aire-mugimendu horizontala. Noranzkoak, jatorriak, indarrak eta maiztasunak definitzen dute.

Tanta Hotza

Txorro-korrontea apurtu ondoren, depresio txiki eta hotz (tanta) bat isolatuta gelditzen denean sortzen da. Txorro polarrean eta subtropikalean gerta daiteke. Depresio garaia da (9.000m-ra), gutxieneko tenperatura barrualdean duen aire hotzezko masa da, aire beroa inguruan duelarik.

Descargar

PDF Word HTML