Osasuna, gaixotasunak eta zelula-garraioa: funtsezko kontzeptuak

Biología3,67 KB


Kontzeptuak eta definizioak

Osasuna: Ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera.
Patogenoa: Organismo batean sartu, ugaldu eta gaixotasuna sor dezakeen eragile biologikoa.
Endemia: Gaixotasun bat lurralde jakin batean ohikoa edo etengabe agertzea.
Epidemia: Leku batean gaixotasun baten kasuak espero baino gehiago eta azkar agertzea.
Pandemia: Epidemia herrialde edo kontinente askotara zabaltzen denean.
Sintoma: Pertsonak sentitzen edo nabaritzen duen gaixotasunaren adierazpena.
Zeinua: Osasun-profesional batek behatu edo neurtu dezakeen gaixotasunaren adierazpena.

Gaixotasun faseak eta prebentzio mailak

  • Gaixotasuna agertu aurretik (prepatogenikoa) - Lehen mailako prebentzioa. Helburua: gaixotasuna ez agertzea eta arrisku faktoreak gutxitzea. Jarduerak: T-xertoak, elikadura osasungarria, higienea, ariketa fisikoa, inguruneko eta legegintzako neurriak.
  • Aldi klinikoa (ikubazio aldia) - Bigarren mailako prebentzioa. Helburua: gaixotasuna goiz detektatzea eta pronostikoa hobetzea. Jarduerak: kontrol medikoak, diagnostiko goiztiarra.
  • Aldi klinikoa (sintomatikoa) - Bigarren mailako prebentzioa. Helburua: gaixotasunaren biziera eta ondorioak atzeratzea eta pronostikoa hobetzea. Jarduerak: tratamendua, jarraipena.
  • Aldi postklinikoa - Hirugarren mailako prebentzioa. Helburua: bizi-kalitatea hobetzea, progresioa atzeratzea eta ezgaitasunak saihestea. Jarduerak: fisioterapia, errehabilitazioa eta laguntza psikologikoa.

Zelularen organuluak eta funtzioak

  • Erretikulo endoplasmikoa: Proteinak bideratu. Lipidoak sintetizatu.
  • Erribosomak: Proteinak sintetizatzen dituzte.
  • Mitokondriak: Energia lortu, arnasketa zelularraren bidez.
  • Golgiren aparatua: Proteinak eta lipidoak eraldatu, sailkatu eta paketatu, beraien helmugara bideratu ahal izateko.
  • Nukleoa: DNA gordetzen du eta zelularen jarduera kontrolatzen du.
  • Lisosomak: Zelularen barruko substantziak eta hondakinak digeritu (liseritu) eta degradatzen dituzte.

Garraio mota nagusiak zelulan

Garraio motaAzpimotaATP?Norabidea (gradientea)Adibidea
Garraio pasiboaDifusio sinpleaEzGradientearen aldeMolekula txikiak zuzenean mintzetik igarotzen dira (CO2, O2, alkohola).
Garraio pasiboaDifusio erraztuaEzGradientearen aldeMolekula polarrak kanalak edo proteinak erabiliz igarotzen dira (glukosa).
Garraio pasiboaOsmosiaEzGradientearen aldeUraren mugimendua soluto gutxiagoko eremutik gehiagokora.
Garraio aktiboaIoi-ponpakBaiKontzentrazio-gradientearen aurkaProteina bereziek ioiak kontzentrazio txikienetik handienera eramaten dituzte (sodio-potasio ponpa).
Masa-garraioa (besikula bidez)EndozitosiaBaiBarrurantzMintza tolestu egiten da kanpoko partikula handiak besikula bidez zelulara sartzeko.
Masa-garraioa (besikula bidez)ExozitosiaBaiKanporantzZelula barneko besikulak mintzarekin bat egiten dute substantziak (proteinak, hondakinak) kanporatzeko.

Descargar

PDF Word HTML