Ordenagailuko periferikoen gida: Monitorea eta Sagua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,14 KB
Monitorea
Monitorea egunean hainbat orduz begiratzen dugun osagaia da; beraz, garrantzitsua da haren ezaugarri nagusiak ezagutzea:
- Bereizmen-maila (resoluzioa): Pantailan ikus ditzakegun pixel kopurua da. Zenbat eta altuagoa izan, orduan eta irudi-kalitate hobea.
- Freskatze-tasa: Irudia segundoko zenbat aldiz eguneratzen den.
- Tamaina: Distantziaren arabera aukeratu behar da. Urrutiago egonez gero, handiagoa; gertuago egonez gero, txikiagoa.
- Distira: Inguruneko argiaren arabera egokitu behar da. Argi asko badago, distira altua; argi gutxi badago, distira baxua.
Sagua
Sagua gure aliatu nagusia da. Gaur egungo sistema eragileak interfaze grafikoetan oinarritzen direnez, sagua funtsezko elementua da. Teklatuaz gain, eskuekin gehien erabiltzen dugun osagaia denez, gomendio hauek jarraitzea komeni da:
- Eskua saguaren gainean pausatu (Palm grip).
- Eskumuturra mahaiarekiko horizontalean mantendu.
- Besaurrea mahai gainean jarri, ez airean.
- Sagua eta besoa batera mugitu, eskumuturra tolestu gabe.
Saguaren helduleku motak
- Palma-heldukoa (Palm Grip): Eskua, oinarria eta hatz guztiak saguarekin kontaktuan pausatzen dira. Esfortzua eskumuturrean eta besaurrean egiten da; mugimenduak azkarragoak dira, baina ez hain zehatzak.
- Atzaparreko heldulekua (Claw Grip): Ahurraren oinarria saguan bermatuta mantentzen da, baina hatzak arkatu egiten dira. Zehaztasuna irabazten da, baina ahalegin handiagoa eskatzen du.
- Hatzetatik heldu (Fingertip Grip): Eskua sagutik erabat altxatuta dago, eta hatz-punta baino ez da erabiltzen. Jarrera zehatzena da, baina tentsio handia sortzen du. Ez da gomendatzen bulegoko lan-ordu luzeetarako.
Sagu motak
- Sagu zapala: Ergonomia gutxikoa.
- Sagu zaharra (bolakoa): Gaur egun laser bidezkoak erabiltzen dira.
- Sagu tipikoa: Ergonomikoki eskura ondo egokitzen dena.
- Sagu ergonomikoa: Besaurrearen anatomiara hobeto egokitzen direnak.