Ongizate Estatua: Ezaugarriak, Garapena eta Desberdintasunak

Otras materias9,01 KB

II. ZATIA: ESTATUA

2.3 Ongizate Estatua: Ezaugarriak eta Teoriak

Ongizate Estatua definitzen:

  • Definizioa: “Bizi-baldintzak hobetzera bideratutako gizarte-politiken hornitzaile diren instituzio estatalen multzoa” da.
  • Helburua: “Herritarrei bizi-ziklotik eratorritako arriskuen aurrean babesa ematera eta herritarren arteko aukera berdintasuna lortzera” bideratutako politikez ari gara.

Ongizate Estatua: Kontzeptua eta Funtzioa

  • Gobernu batek ekonomian eta gizartean esku hartzen duenean (bai herritar guztiek bizimaila berdina izan dezaten, bai gizarte desberdintasunak ekiditeko) ongizate-estatua esaten zaio.
  • Estatuek, zergen dirua erabiliz, doako osasun eta hezkuntza-zerbitzuak antolatzen dituzte guztientzat; sorospenak eman, erretirodunentzat sorospenak eman eta gutxieneko soldata finkatzen dute.
  • Gaur egun, herrialde garatuetan baino ez daude ongizate-estatuak, eta Europako herrialdeetan dute indar handiena.
  • Ongizate-estatu europarrak Bigarren Mundu Gerraren (1939-1945) osteko garaian eratu ziren.
  • Europa birrindu baten testuinguru dramatikoan eta eztabaida politiko bizi baten esparruan piztu zen, gizarte-antolamendurako ereduei buruzko korronte ideologiko desberdinen artean (sozialistak, komunistak, liberalak, kontserbadoreak, besteak beste).
  • Ongizate-estatua bereziki Bigarren Mundu Gerraz geroztik eta Europan garatu eta gauzatu den estatu-eredu bat da, estatu bateko hiritar guztiei prestazio, laguntza eta zerbitzuak eskaintzen dizkiena hezkuntza-, osasun- eta lanarloan.
  • Helburua: Kapitalismoak sortzen dituen ezberdintasunak eta bazterketa-egoerak samurtzea da.
Desberdintasunaren Egoera Gaur Egun

OCDEren informea: A Broken Social Elevator? How to Promote Social Mobility (2018ko ekainean publikatua):

  • http://www.oecd.org/social/broken-elevator-how-to-promote-social-mobility-9789264301085
  • Europan XX. mendeko gerretatik ezezaguna zen egoera batera bueltatu gara: gure heziketak, gaitasunak eta ahaleginak gero eta zerikusi gutxiago daukate gure lanpostu eta ondoriozko maila sozioekonomikoarekin.
  • Espainiar Estatua: Familia txiro batean jaiotzen bazara, lau belaunaldi beharko dituzu klase ertaina bihurtzeko (datu zaharragoen arabera, errenta maila baxuko familia batean jaioz gero, 120 urte behar dira batez beste erdi mailako errentara heltzeko). Lan merkatuan aurkitzen dugun lekua gure jaiotza-ezkontza familiaren maila sozioekonomiko eta filiazio politikoak determinatzen du, beste ezeren gainetik.
Adibideak (OXFAM INFORMEA 2018)
  • Planetako %1 aberatsenak eskuratu zuen 2017an sorturiko aberastasunaren %82; munduko biztanleriaren %50 pobreenak, berriz, ez zuen denik eta gutxienean ere handitu bere aberastasuna.
  • Pobreziaren muga etikoa (70 urteko bizi itxaropena erdietsi ahal izateko beharrezkoa den diru sarrera) eguneko 7,4 dolar da. Neurketa hori baliaturik, 4.200 milioi pertsona bizi dira pobrezian (%60 baino gehiago).

Ongizate Estatua: Agertpena eta Garapena

Ongizate-estatuen agerpena eta garapena azaltzeko teoria desberdinak daude. Del Pino eta Larak (2016) hiru nabarmentzen dituzte:

  1. Teoria funtzionalistak: Ongizate-estatuak industrializazioaren emaitza direla defendatzen dute, eta hazkunde ekonomikoaren ondorioz estatu-aparatua ondasun sozial jakin batzuk hornitzen hasi zela.
  2. Botere-baliabideen teoria: Ongizate-estatua klase sozialen arteko gatazkaren emaitza izan zela, eta, batez ere, langile-klasearen eta mugimendu sindikalen sendotasunaren emaitza.
  3. Teoria instituzionalistak: Instituzio burokratizatu handiak dituzten estatu zentralizatuak ongizate-estatuen garapena bultzatzeko esparru ezin hobea zirela dio.
Thomas Piketty eta Kapitalaren Analisia

Thomas Piketty ekonomista frantziarrak Le Capital au XXIe siècle liburuan (2014) desberdintasun globalaren gaineko ikuspegia ematen digu:

  • Datu estatistiko zabalean oinarrituta, Kapitalismoak historian zehar geroz eta desberdintasun handiagoak sortzeko izan duen joera bistaratzen du.
  • XIX. Mendeko desberdintasun mailara itzultzeaz gain, kapitalismo patrimonialaren bidean gaude. Ekonomiaren pisu izugarria familia dinastiek kontrolatzen dute, eta ez talentua duten pertsonek.
  • Piketty: “Hobe da metatutako aberastasun batekin abiatzen bazara jokoa. Jokoan sartzen bazara soldata soilarekin, oso maila handiko soldata izan beharko du”.
  • “Metatutako edozein aberastasunek, ekonomia bera baino erritmo azkarragoan birkapitalizatzeko joera du. Errentaren hazkundea baina azkarrago”. Horixe da Pikettyrentzat, kapitalismoaren kontraesan nagusia.
  • Neoliberalismoaren mitoa: Kapitalismoa gero eta gehiago garatzen bada, desberdintasunak gero eta gutxiago izango dira.
  • Aberastasunaren kontrola belaunaldiz belaunaldi pasatzen dela ondorioztatzen du, eta kapitalismoaren mitoetako bat eraisten du: kapital irabaziak ez dira ekintzaile batzuen merituaren ondorio, oinordetzan jasotzearen ondorio baizik.
  • Kapitalismoak berezko ditu desberdintasun ekonomikoak.
  • Liburua ixteko, zerga-sistema progresiboen eta aberastasunaren gaineko zergen gaineko aldarria egiten du.
Joseph E. Stiglitz: Desberdintasunaren Prezioa

Joseph Eugene Stiglitz ekonomia Nobelak 'The Price of Inequality' (2012) lanean:

  • “El 90% de los que nacen pobres, mueren pobres por inteligentes y trabajadores que sean y el 90% de los que nacen ricos mueren ricos, por idiotas y haraganes que sean. Por ello, deducimos que “el mérito” no tiene ningún valor”.

ABERASTASUNAREN BANAKETA ETA EMAKUMEAK

Desberdintasunak Generoaren Arabera

  • Munduko 62 pertsona aberatsetatik 53 gizonezkoak dira, eta bederatzi besterik ez andreak.
  • 10 txiroetatik 7 andrak dira: “txirotasunaren feminizazioa” (txikitan bizi diren % 70 andrak dira).
  • Afrika (adibidea): Ekonomia informalaren %90 mantentzen dute, elikagaien %80 sortzen dute eta kontinenteko familien %40 baino gehiago sustengatzen dute.

EAEko Egoera

  • Euskadi Europako herrialde aurreratuenen artean kokatzen da emakumeen formazioan eta azkenetarikoa emakumeen kapital ekonomikoan.
  • Emakumeen pentsioak gizonenak baino %43 baxuagoak dira eta Barne Produktu Gordinaren %32 emakumeek kobratu gabe egiten duten etxeko lanetik dator.
Gastu Soziala EAE-n

Gastu sozialean erreferente ei den gure lurraldea Europako azken postuetan dago gizarte babeserako indize nagusi guztietan, Espainiako datu berberekin:

  • Hezkuntza (BPGtik %3,7): Eurostat eta Eustaten arabera, gure atzetik Irlanda eta Errumania bakarrik daude.
  • Osasuna (%5): Hungaria eta Polonia artean gaude (atzeatzean horretan ere).
  • Zahartze- eta jaiotze-tasak: Zahartzaroari bideratutako gastu sozialean Serbia, Eslovenia eta Espainiaren datu ia berak ditugu (%10,3).
  • Familia eta seme-alabak (zaintzarako): Azken-aurrenak gara, azkena Turkia da eta inguruan Lituania, Grezia eta Portugal ditugu.
Ongizate Estatua: Ezaugarriak (Laburpena)

Ongizate estatuaren ezaugarriak:

  1. Estatuak ekonomian esku hartuko du. Sektore publikoaren hazkunde handia gertatuko da XX. mende osoan zehar (azpiegiturak, enpresa publikoak, etab.). Gaur egun ere sektore publikoaren garrantzia oso handia da, eta Europako lurralde gehienetan BPGren % 50 inguru hartzen du. Espainian, BPGren % 40 baino gehiago sektore publikoaren esku dago.
  2. Estatuak demokrazia formala bereganatuko du sistema politiko gisa; hau da, hauteskundeetara aurkezten diren alderdien bidezko demokrazia ordezkatzailea.
  3. Estatuak gizarte-ongizatea bilatuko du, eta horretarako gizarte-politikak hedatuko dira maila orokorrean (hezkuntza, osasuna, lanmerkatua) zein sektorialean.

Ongizate Estatua: Oinarriak

Ongizate Estatuaren izateko arrazoiak ez dira karitatea eta ongintza, hiritar guztien eskubideak betetzea eta justizia soziala lortzea baino.

Babestu behar diren sektoreei emandako laguntza ez da pribatua, publikoa baino; ez da borondatezkoa, derrigorrezkoa baino.

Gizarte Politikak eta Eskubideak

Ongizate Estatuaren Oinarriak / Eskubideak:

  • Hezkuntza: 16 urterarte oinarrizko hezkuntzaren unibertsalizazioa.
  • Osasuna: Osasun arreta unibertsala.
  • Prestazio Sistema: Pentsioak, langabeziako prestazioak, subsidioak.
  • Gizarte Zerbitzuak: Danontzat eskuragai.

Descargar

PDF Word HTML