Genetikaren Oinarriak eta Antonio Machadoren Poesia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,17 KB
Kode genetikoaren ezaugarriak
- Kode unibertsala da: Izaki bizidun guztiek eraikitzen baitute, kasu bakar batzuetan izan ezik.
- Egonkortasuna: Kode genetikoa ez da aldatzen; mantendu egin da eboluzioan zehar.
- Hirukoteak edo kodoiak: Hiru nukleotidoen konbinazioan oinarritzen da eta horiei kodoi edo hirukote esaten zaie. Hirukote bakoitzak aminoazido jakin bat kodetzen du. Erribosomak RNA-n idatzita dagoen mezua dekodetzen du, kodoiz kodoi.
- Kode endekatua: Kodoi batek baino gehiagok kodetzen dute aminoazido bera. Horrenbestez, esan daiteke kode genetikoaren hizkuntzan sinonimoak daudela.
- Gainsartzerik gabeko kodea: Hiru baseko multzo bakoitzari aminoazido bat baitagokio.
- Hasiera-kodoia: Hasiera-kodoi bat dago: AUG. Kodoi hori beti da berbera eta metionina aminoazidoa kodetzen du; horregatik, hori da proteina guztietako lehen aminoazidoa.
- Amaiera-kodoiak: Kodoi batzuek ez dute aminoazidorik kodetzen. Amaiera-kodoiak dira, eta erribosomak proteinaren sintesiaren amaiera gisa interpretatzen ditu: UAA, UAG eta UGA.
DNAren prozesu nagusiak
Erreplikazioa
Erreplikazioa esaten zaio DNA molekula bat bikoizten deneko prozesuari. Erreplikazioaren ondorioz, DNA molekula horren bi kopia erabat berdin sortzen dira. Erreplikazioa = kopiatzea (DNA → DNA).
Nola gertatzen da: Puntu jakin batetik aurrera, helize bikoitza ireki egiten da eta bi nukleotido-kateak banandu egiten dira. Ondoren, bi kate berri eratzen dira, horietako bakoitza bere kate amaren osagarria izanik: A ↔ T / G ↔ C.
Transkripzioa
Transkripzioa esaten zaio DNA zati bateko informazioa mRNA molekula moduan kopiatzen deneko prozesuari. Transkripzioa = DNA → RNA.
Nola gertatzen da: Zelula eukariotoen nukleoan gertatzen da eta RNA polimerasa izeneko entzimak katalizatzen du. Entzima hori gai da, DNA-katean aurrera joan ahala, RNA-kate bat sintetizatzeko. Informazioaren kopia baseen osagarritasunaren arabera egiten da: A ↔ U / T ↔ A / G ↔ C.
Itzulpena
Itzulpena esaten zaio mRNAn dagoen informazioan oinarrituta aminoazido-sekuentzia jakin bat izango duen proteina bat sintetizatzeko prozesuari. RNA → Proteina.
Nola gertatzen da: Itzulpena zelula eukariotoen zitoplasman gertatzen da eta erribosomak arduratzen dira horretaz. mRNAko informazioa nukleotido-hirukote forman kodetuta dago, eta erribosomak gai dira informazio hori irakurtzeko eta aminoazidoak sekuentzia jakin batean lortzeko, mRNAren eta tRNAren arteko osagarritasunari esker. tRNA molekula bakoitza aminoazido jakin bati lotuta dago eta bere barruan hiru nukleotidoko sekuentzia bat dauka, antikodoia, mRNAren kodoiaren osagarria dena. Erribosoman, mRNAren kodoia eta tRNAren antikodoia elkartzen direnean, tRNAk bere aminoazidoa gehitzen du katera. Horrela, erribosomak mRNAren mezua proteina bihurtzen du.
Azido nukleikoen egitura
Azido nukleikoak informazio genetikoa gordetzen eta transmititzen duten makromolekulak dira. Nukleotido izeneko unitate txikiagoz osaturik daude.
Nukleotidoen osagaiak
- Base nitrogenatuak:
- Purinak: Bi eraztun dituzten molekulak: Adenina (A) eta Guanina (G).
- Pirimidinak: Eraztun bakarreko molekulak: Zitosina (C), Timina (T) eta Uraziloa (U).
- Pentosak: Gluzidoak dira eta egitura-funtzioa dute.
- Desoxirribosa: DNA-n aurkitzen da.
- Ribosa: RNA-n aurkitzen da.
- Azido fosforikoa.
DNA (Azido desoxirribonukleikoa)
Bizidun guztien oinarrizko informazioa gordetzen eta transmititzen du. Izaki bizidun bakoitzari bere ezaugarriak ematen dizkio.
- Base nitrogenatuak: Adenina (A), Zitosina (C), Guanina (G) eta Timina (T).
- Egitura: Helize bikoitzeko egitura, kate antiparaleloekin. Baseak osagarriak dira (A=T eta G=C), eta hidrogeno-zubien bidez lotzen dira. Helizea destrogiroa da; baseak barrualderantz daude eta pentosak zein fosfatoak kanpoalderantz.
RNA (Azido erribonukleikoa)
Erribonukleotidoz osatutako katea da. Kate bakarrekoa izan ohi da eta DNA baino txikiagoa.
- Base nitrogenatuak: Adenina (A), Zitosina (C), Guanina (G) eta Uraziloa (U).
- Kokapena: Zelula eukariotoen nukleoan eta zitoplasman dago.
- Egitura: Egitura tridimentsional konplexua izan dezake, tolesturak eta urkilak sortuz.
RNA motak:
- mRNA (mezularia): Proteinak sintetizatzeko informazioa garraiatzen du.
- tRNA (transferentziazkoa): Aminoazidoak erribosometara eramaten ditu.
- rRNA (erribosomikoa): Proteinekin elkartu eta erribosomak eratzen ditu.
Literatura: Antonio Machadoren "Mañana efímero"
Mañana efímero poemaren egilea Antonio Machado andaluziarra da, XX. mende hasierako poeta adierazgarrienetako bat. Poema hau bere bigarren garaikoa da, 98ko Belaunaldiaren kezkari lotuagoa, "Soledades" laneko kutsu intimista alde batera utzita.
Poema hau Campos de Castilla (1912) lanekoa da. 1912 eta 1917 artean, egileak gertaera gogorrak bizi izan zituen, bereziki Leonor emaztearen heriotza. Poema honetan, egileak jarrera iraultzailea hartzen du, aurrerabideari eta modernitateari uko egiteak dakartzan ondorio negatiboak azpimarratuz.
- Gaia: Iraganeko Espainiaren eta itxaropenez beteriko etorkizuneko Espainiaren arteko kontrastea.
- Laburpena: Poetak garaiko Espainia kritikatzen du, inperfekzioz betea eta nekazari analfabetoez osatua. Espainia horrek eboluzionatzea espero du, gaztea eta ideiaz betea izango den herrialde hobe bati bide emateko.