Giza Nutrizioa eta Digestio-aparatua: Gida Osoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,85 KB
1. Elikadura eta nutrizioa
Izaki bizidun guztiok materia eta energia behar dugu bizirik irauteko; materia eta energia horiek lortzeko gertatzen den prozesuen multzoari nutrizio deitzen zaio. Nutrizioan elikagaiak eraldatu, barneratu eta hondakinak kanporatzeko funtzioak betetzen dira. Funtzio horiek borondatezkoak dira eta aparatu desberdinek hartzen dute parte:
- Digestio-aparatua
- Arnas aparatua
- Zirkulazio-sistema
- Iraitz-aparatua
Elikatzea, berriz, ekintza kontzientea eta borondatezkoa da. Elikagaiak barneratzeko prozesuen multzoa da, hau da, elikaduraren bidez elikagaiak hartzen ditugu.
2. Elikagaiak eta mantenugaiak
Elikagaiak dira elikaduraren bidez kanpotik hartzen ditugun produktu solido nahiz likidoak. Naturalak ala landuak izan daitezke. Mantenugaiak elikagaien osagai kimikoak dira. Bi motatako mantenugaiak daude:
- Ez-organikoak: ura eta gatz mineralak.
- Organikoak: gluzidoak, lipidoak, proteinak eta bitaminak.
Elikagaien sailkapena
- Energetikoak: Energia-iturri dira. Gluzidoetan eta lipidoetan aberatsak dira.
- Plastikoak: Gure gorputzeko zelulak, ehunak eta organoak eratzeko behar ditugu. Proteina asko dituzte.
- Erregulatzaileak: Beharrezkoak dira gure gorputzak beste elikagaiak ongi erabili ditzan eta funtzioak bete ditzan. Bitaminaz, gatz mineralez eta urez osatuta daude.
Mantenugaien sailkapena
Ez-organikoak (materia bizian eta ez-bizian daude):
- Ura: Giza gorputzaren %60 da. Funtzioak: disolbatzaile ona da, substantziak garraiatzen ditu, erreakzio kimikoak ahalbidetzen ditu eta tenperatura erregulatzen du.
- Gatz mineralak: Giza gorputzaren %4 da. Funtzio erregulatzailea eta egiturazkoa dute.
Organikoak (materia bizian soilik):
- Gluzidoak: Organismoa energiaz hornitzen dute. Landare-jatorriko elikagaietatik lortzen ditugu: zerealak, patatak, azukrea, irinak.
- Lipidoak: Lipidoei esker energia lortzen dugu eta gantzak sortzen ditugu. Adibidez: olioak, fruitu lehorrak, margarina, gurina eta urdaia.
- Proteinak: Organismoaren babesa eta oxigenoaren garraioa dute funtzio. Adibidez: arraina, haragia, esnea, arrautzak eta lekaleak.
- Bitaminak: Ezinbestekoak dietan. Elikagai freskoetan aurkitzen dira: fruitu eta barazkietan.
Elikagai-taldeak
Elikadura orekatua izatea ezinbestekoa da. Elikagaiak 6 taldetan sailkatzen dira:
- I. taldea: Karbohidratoak (zerealak, tuberkuluak eta azukreak).
- II. taldea: Lipidoak (olioak eta gantzak).
- III. taldea: Proteinak (haragiak, arrainak, arrautzak, lekaleak eta fruitu lehorrak).
- IV. taldea: Proteinak (esnea eta esnekiak).
- V. taldea: Bitaminak eta gatz mineralak (barazkiak).
- VI. taldea: Bitaminak eta gatz mineralak (fruituak).
3. Dieta osasungarri eta orekatua
Egunean zehar pertsona batek hartzen dituen elikagaien kopuruari eta elikagai motei dieta deritzo.
4. Elikagaien kontserbazioa
Elikagaien itxura, zaporea eta nutrizio-ezaugarriak gordetzeko teknikak dira. Faktoreen artean tenperatura, hezetasuna, oxidazioa eta mikroorganismoak daude. Teknikak:
- Hotzean kontserbatzea.
- Beroaren bidez: pasteurizazioa eta esterilizazioa.
- Deshidratazioa eta liofilizazioa (izoztea eta deshidratatzea).
- Substantzia kimikoak gehitzea.
5. Elikadurarekin lotutako osasun-arazoak
- Intoxikazioak: Salmonelosia, listeriosia.
- Alergiak eta intolerantziak: Glutenarekiko edo laktosarekiko intolerantzia; arrautza edo fruitu lehorren alergiak.
- Malnutrizioa: Gizentasuna eta desnutrizioa.
- Ingestio-arazoak: Anorexia eta bulimia.
6. Digestio-aparatuaren anatomia
Digestio-aparatuan, elikagaiak zelulek bereganatzeko gai bihurtzen dira. Funtzioak: garraioa, digestioa, xurgapena eta egestioa. Bi atal nagusi ditu:
- Digestio-hodia: Ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra (duodenoa, jeiunoa, ileona), heste lodia (heste itsua, kolona, ondestea) eta uzkia.
- Gurin erantsiak: Listu-gurinak, pankrea eta gibela.
Hodiak lau geruza ditu: mukosa, submukosa, muskularra eta serosa. Muskular gehiena muskulu leunekoa da.
Ahoa
Lehenengo zatia da. Atal hauek ditu:
- Mihia: Dastamenerako papilak ditu eta murtxikatzen laguntzen du.
- Ezpainak eta masailak: Digestio mekanikoan parte hartzen dute.
- Hortzak: Sustraia eta koroa dituzte. Egitura: esmaltea, dentina, pulpa eta zementua. Motak: ebakortzak, letaginak, aurreko haginak eta haginak.
Faringea, hestegorria eta urdaila
Faringea: Arnasketan eta digestioan parte hartzen du. Epiglotisak bidea itxi egiten du elikagaiak arnasbideetara ez joateko.
Hestegorria: 25 cm-ko hodi bertikala da. Mugimendu peristaltikoen bidez boloa urdailera eramaten du.
Urdaila: J forma du eta 1,5 L-ko edukiera. Urin gastrikoa (ura, gatzak, HCl, entzimak) jariatzen du. Atal nagusiak: kardia, fundusa, gorputza, antroa eta piloroa. Zelula parietalak (HCl), printzipalak (pepsina) eta lepokoak (mukia) ditu.
Heste meharra eta lodia
Heste meharra: 7 metroko luzera du. Duodenoan digestioak jarraitzen du behazunari eta urin pankreatikoari esker. Kimoa kilo bihurtzen da. Mantenugaiak xurgatzeko tolesak, biloak eta mikrobiloak ditu.
Heste lodia: Ura eta ioiak xurgatzen dira. Hiru atal ditu: itsua (apendizearekin), kolona (goranzkoa, zeharkakoa, beheranzkoa eta sigmoidea) eta ondestea. Uzkian amaitzen da.
7. Guruin erantsiak
- Listu-gurinak: Mihipekoak, masailezurpekoak eta parotidak. Listuak funtzio bakterizida eta digestiboak ditu.
- Pankrea: Guruin mistoa da. Intsulina (endokrino) eta urin pankreatikoa (exokrino) jariatzen ditu.
- Gibela eta behazun-xixkua: Substantzia toxikoak deuseztatu eta behazuna ekoizten du gantzak emultsionatzeko.
8. Digestioaren fisiologia
Digestioa mekanikoa eta kimikoa izan daiteke. Faseak: ingestioa, irensketa, peristaltismoa, digestioa, xurgapena eta egestioa.
Prozesua organoz organo
- Ahoan: Murtxikapena eta listuztatzea. Elikadura-boloa eratzen da.
- Hestegorrian: Mugimendu peristaltikoak.
- Urdailean: Digestio mekanikoa eta kimikoa (pepsina eta HCl). Kimoa eratzen da.
- Heste meharrean: Digestioa amaitu eta xurgapena hasten da.
Mantenugaien xurgapena
- Karbohidratoak eta proteinak: Porta zainera eta gibelera doaz.
- Gantzak: Baso kiliferoetara (linfa-sistema) eta gero odolera doaz kilomikroi gisa.
- Ura eta ioiak: Heste lodian xurgatzen dira batez ere.
9. Digestio-aparatuko gaixotasunak
- Txantxarra: Bakterioek hortzetan eragindakoa.
- Ultzera peptikoa: Paretetako zauriak.
- Gastroenteritisa: Urdailaren eta hestearen inflamazioa.
- Apendizitisa: Apendizearen buxadura.
- Idorreria: Ur gehiegi xurgatzeagatik gorotz gogorrak.
- Hepatitisa: Gibelaren inflamazioa.