Onddo dimorfikoak, asexualak eta sexualak: ezaugarriak eta sailkapena
Onddo dimorfikoak eta polimorfikoak
Onddo dimorfikoak (polimorfikoak) forma ezberdinak hartzen dituzte tenperaturaren arabera. 25 ºC-tan hariztatuak dira eta 37 ºC-tan legamiak. Gehienak patogenoak dira. Adibidez, Candida albicans-ek 25 ºC-tan legamia-forma du eta 37 ºC-tan hodi germinala (hifa) eta mizelioa sortzen ditu, pseudomizelioa eta klamidiosporak barne.
Ugalketa asexuala
Ugalketa asexuala fisio binarioaren eta gemazioaren bidez gauzatzen da, beti bi zatitan banatuz. Pseudohifak gemazioa eman ondoren sortzen dira: kimua ez da arrunt askatzen eta kate laburrak eratzen dira.
Hifen fragmentazioa
Hifa bat apurtzen denean, zati bakoitzetik hifa berri bat lor daiteke.
Espora asexualen eraketa
Espora asexualak mizelio aereoan sortzen dira dispertsiorako. Ez dira termoegonkorrak. Gorputz fruitugileak eratu ditzakete eta kopuru handian sortzen dira. Sortutako onddo berria amaren genetikoki berdina da.
Espora asexual motak
- Artrosporak: hifen fragmentazioz sortzen dira; hifa bat zatitzen da eta zati bakoitzetik onddo berri bat sortzen da.
- Klamidiosporak: zelula batean pareta loditu eta borobiltzen da, barnean klamidiosporak sortuz. Hifa begetatibo batean eratzen dira (Candida albicans).
- Blastosporak: zelula baten gemazioz sortzen dira (Candida albicans).
- Esporangiosporak: hifa baten muturreko zakuan, esporangioan, espora piloa sortzen da (Rhizopus, ogiaren lizuna).
- Konidiosporak: hifa baten azken zelula konidioforo bihurtzen da eta bertan konidiosporak sortzen dira, isolatuak edo kateak osatuz (Penicillium).
Ugalketa sexuala
Ugalketa sexuala espezie bereko bi indibiduo opositoen emaitza da. Bi hifa elkartzen dira: batek emea eta besteak arra moduan funtzionatzen dute. Zelula emearen nukleo haploidea zelula hartzailearen zitoplasman sartzen da. Bi nukleoak fusionatu egiten dira (+ eta -) nukleo diploidea sortuz. Meiosiaren bidez nukleo haploideak eratzen dira, espora sexualak sortuz.
Ugalketa asexualarekin alderatuta, espora sexualak gutxiago eta maiztasun txikiagoz sortzen dira eta baldintza jakin batzuk behar dituzte. Hori dela eta, ugalketa asexuala errentagarriagoa da.
Espora sexualak eta sailkapena
- Ascomycetes: hifa tabikatuak; askosporak sortzen dira zaku baten barruan (askoa).
- Basidiomycetes: tabikatuak, perretxikoak; basidiosporak basidioetan sortzen dira.
- Zygomycetes: zenozitikoak; zigosporak, handiak eta pareta lodikoak.
- Deuteromycetes: gutxi ezagutuak; ugalketa sexualik ez dute ezagutzen.
Onddo lingirdatsuak
Morfologia: esporak sortzen dituzte, eta bizitzaren zati batean ameba bezala bizi dira (fase ameboidea). Irristakorrak eta gelatinosoak dira. Fagozitosia egiten dute: bakterioez elikatzen dira.
Habitata: saprofitismoa; materia organikoaren gainean bizi dira.
Bizi zikloa: gorputz fruitugileek esporak sortzen dituzte. Esporetatik ameba bat garatzen da. Bi ameba fusionatzen dira zigotoa sortuz. Zigotoak mitosiz onddo gazte mugikor bat ematen du. Onddo gazte batek egoera txarra aurkitzen duenean gorputz fruitugile bat sortzen hasiko da, eta gorputz fruitugile horrek esporak ekoiztuko ditu, leku txarretik alde egiteko.
Onddo urtarrak
Oomycetes taldeko guztiak (oo = arrautza) zenozitikoak dira, hau da, nukleo asko dituzte banaketarik gabe. Zelulosazko pareta dute (gehienek kitinazkoa).
Habitata: uretako saprofitoak dira; arrainen eta landareen bizkarroiak ere badira.
Oogonioen eraketa: toxina ugari sortzen dituzte, eta horren ondorioz mizetismoa gertatzen da (gaixotasuna jatearen ondorioz).