Olerkarien Belaunaldia: Lizardi, Lauaxeta, Orixe eta Aitzol

Latín4,19 KB

Olerkarien Belaunaldia: Lizardi, Lauaxeta, Orixe eta Aitzol

Klaudio Sagartzazu "Satarka" eta "Haurtxo txikia"

"Haurtxo txikia sehaskan dago" kanta ezagunaren jatorria Klaudio Sagartzazu “Satarka”-k idatzitako Txinpartak (gerra aurretik) liburuko olerki ospetsuena da. Gero kanta bihurtu zen, Gabriela Olaizolak jarri zizkion notak.

Egile horren beste obra bat Intza Begietan da, Gerra Zibilari buruzko lehen aipamenetako bat jasotzen duena Hegoaldeko euskal letretan idatzia.

Olerkarien Belaunaldia: Idazleak eta Obra Nagusiak

Olerkarien Belaunaldiko idazle nagusiak eta haien lan esanguratsuenak hauek dira:

  • Lizardi: Bihotz-begietan
  • Lauaxeta: Arrats Beran (1935) eta Bide Barrijak (esperimentalagoa)
  • Orixe: Barne-muinetan eta Euskaldunak

Xabier Lizardi: Ezaugarriak eta Lanak

Lizardi (Jose Maria Agirre Egaña) legegizon eta Tolosako lantegi bateko gerente izan zen. Gaztaroan galdu zuen euskara berreskuratu zuen, eta Euskaltzaleak elkarteko langile saiatuenetakoa izan zen, propaganda eta antolamendurako dohainak erakutsiz.

Hainbat aldizkari eta egunkaritan aritu zen. Antzerkian ere saioak egin zituen, baina poesian lortu zituen emaitzarik onenak, bere garaiko olerkaririk onena bilakatuz. Hizlari gisa ere aritu zen.

Lizardiren Poesia Obrak

  • Bihotz-begietan (Bizi zela argitaratua)
  • Umezurtz Olerkiak (Hil ondoren "Euskaltzaleak" elkartekoek publikatua)

Bihotz-begietan eta Poesiaren Gai Nagusiak

Lizardiren bertsoetan sarritan agertzen da Izadia. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai, bere kolore, argi-itzal eta soinuekin. Paisaiak begietatik bihotzerainoko zirrara sortzen dio.

Beste poema batzuetan egoera afektiboak ere azaltzen dira: maitasuna, adiskidetasuna eta heriotza, besteak beste. Halaber, Herria eta Hizkuntza askotan aipatzen ditu, abertzalea baitzen barru-barruraino.

"Izotz ondoko eguzki" (Naturaren irudia)

Lizardiren poema dugu. Udaberriaren esnaera abestean, euskararen egoerarekin konparatzen du. Pizkundearen Aroan erabili zen bertikaltasuna ageri da lan honetan: idazlea behetik (izotzetik) dator eta mendi tontorrera (eguzkira) doa.

Estepan Urkiaga "Lauaxeta": Biografia eta Obrak

Lauaxeta bizkaitarra zen. Apaiz ikasketetan hasi zen, baina kazetaritzara aldatu zen. Euzkadi aldizkarian egin zuen lan Orixerekin batera. Errepublika garaian kazetari eta hizlari aritu zen.

1937an, Gernikako bonbardaketaren ondoren, atxilotu egin zuten, Gasteizera eraman eta ekainaren 26an fusilatu zuten.

Lauaxetaren Poesia Liburuak

  • Bide Barrijak (1931): Poesian Europatik datozen azken modu eta modak etxeratu nahi ditu.
  • Arrats Beran (1935): Iturri herritarragoak erabili zituen.

Nikolas Ormaetxea "Orixe": Datu Biografikoak eta Lanak

Orixe gipuzkoarra zen. Jesuita ikasketak burutu zituen, baina ordenan izandako arazo batzuen ondorioz ez zen apaiztu. Euskaltzaindian eta Euzkadi egunkarian aritu zen.

Gerraren ondorioz erbesteratu egin zen, eta Amerikan ere ibili zen, Euzko-Gogoa aldizkariaren sorreran parte hartuz. Bizitza guztian etengabe idatzi zuen. 1961ean etsita hil zen.

Bere obra nagusiak Barne muinetan eta Euskaldunak dira.

Jose Ariztimuño "Aitzol": Ekarpena Euskal Poesiari

Jose Ariztimuño Aitzol-ek ekarpen handia egin zion euskal poesiari. 1926an sortutako Euskaltzaleak elkartean bide berriak urratzeari ekin zion, eta 1930etik aurrera elkarte horren eragilerik sutsuenetakoa izan zen.

Beste zenbait euskaltzaleren laguntzarekin, Aitzolek Olerti Egunak sortu zituen. Jai lehiaketa hauen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari. Une hartan mamitzen den poeta taldeari Olerkarien Belaunaldia deitu ohi zaio.

Descargar

PDF Word HTML