Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak: BPG, Inflazioa eta KPI
Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak
Barne Produktu Gordina (BPG)
Herrialde/eskualde baten mugen barnean eta une jakin batean ekoiztutako amaierako/bukatutako ondasun eta zerbitzu guztiak dira, moneta balioan emanda eta ekoizpen faktoreen jatorria kontuan izan gabe.
Formula: BPG = K + I + G + (S - N)
Inflazioa
Ekonomia bateko prezioek oro har eta modu jarraituan gora egitea da.
Inflazio motak
- Deflazioa: Ekonomia jarduerari kalte egiten dio, familiek kontsumitu beharrean aurrezten dutelako.
- Neurrizkoa: Ekonomia jarduerari nahasmendurik gabe garatzen uzten dion inflazioa.
- Arrapaladakoa: Prezioak nekez kontrolatzeko moduan jartzen dira, eta arazo ekonomiko eta sozialak sortzen dira.
- Hiperinflazioa: Diruak balioa oso azkar galtzen duenez, inor ez da hartaz fidatzen. Ekonomiaren krisi orokorrarekin du lotura.
Inflazioaren arrazoiak
- Ekoizpen kostuen igoera: Enpresek ekoizpen baliabideen truke ordaintzen dutena igotzen bada, ondasunen eta zerbitzuen prezioak ere igo egin ohi dira. Izan ere, enpresek kostuen igoerak beren produktuen azken prezioetan aplikatzen dituzte.
- Eskariaren handitzea: Eskaria ekonomia batek eskain dezakeena baino handiagoa izanez gero, eskasia gertatzen da. Beraz, prezioak igo egiten dira, enpresek ezin dutelako eskaria ase.
- Diru gehiago egotea zirkulazioan: Herrialde batek bere ekoizpenarekin bat datorren dirua baino gehiago jaulkitzen badu, jendeak badaki produktu berberak erosteko eta saltzeko diru gehiago dagoela zirkulazioan. Beraz, lehen baino balio gutxiago ematen dio diruari, eta prezioak igo egiten dira. Hala, diruaren erosteko ahalmena gutxitu egiten da.
Inflazioaren ondorioak
- Erosteko ahalmena galtzea
- Ziurgabetasuna
Kaltetuak eta Onuradunak
Inflazioak kalte egiten die:
- Pentsiodunei
- Langileei
- Aurreztaileei
- Esportatzaileei
Inflazioak onurak ekartzen dizkie:
- Administrazio publikoei
- Zorduneei
- Inportatzaileei
Kontsumo Prezioen Indizea (KPI)
Batez besteko familia batek eskuarki kontsumitu ohi dituen ondasunen batez besteko haztatua da.
Erosketa Saskia
Espainiarrek kontsumo talde bakoitzean egiten duten gastuak kontuan hartuz egiten den produktu adierazgarrien hautaketa bat da.
Prezioen Aldakuntza Tasa
Prezioen aldakuntza tasa kalkulatzeko formula:
Tasa = ((KPI2 - KPI1) / KPI1) x 100 (KPI1 beti 100 gisa hartzen da)
Diru Politika eta Prezioak
Diruaren Prezio Ofiziala
Herrialde bakoitzeko banku zentralak banku pribatuei mailegatutako diruaren oinarrizko interes tasa da.
Merkatu Irekiko Eragiketak
Herrialde bakoitzeko banku zentralek banku pribatuei maileguak diru-prezio (ofizial) jakin batean emateko egindako enkanteak dira.
Diruaren Zirkulazioa
Maileguan emandako diruaren prezioa (ofiziala): Zenbat eta txikiagoa izan interesa, orduan eta mailegu gehiago ematen dira, eta alderantziz.
Zirkulazioan dagoen diru kantitatea: Zenbat eta diru gehiago eman, orduan eta diru gehiago zirkulatzen du ekonomia batean, eta alderantziz.