Nutrizio funtzioa

Biología5,81 KB

2.Go Gaia:

Bi mota: ez-organikoak eta organikoak

Ez-organikoak

Ura: giza gorputzaren osagai nagusiena.

Funtzioak: - Substantziak disolbatzen eta garraiatzen ditu.

- Erreakzio kimikoak uretan ematen dira.

 - Gorputzaren tenperatura erregulatzen du

Gatz mineralak


Funtzioak: - Funtzio  erregulatzailea, adibidez giharren

Uzkurtzean hartzen dute parte


- Egiturazko funtzioa, adibidez hortzak eta

hezurrak eratzen dituzte.

Organikoak:

Gluzidoak

-Funtzioa: zelulen erregaiak eta energia-erreserba izatea.

-Non (zer elikagaietan): frutak, zerealak, patatak…

Lipidoak

-Funtzioa: energia-erreserba eta organoak babestu.

-Non: olioa, fruitu lehorrak, guruina, urdaia…

Proteinak

-Funtzioa:  Egiturazkoa (hainbat ehun eta organo osatzen dituzte); organismoa babesten dute eta odolean oxigenoa garraiatzen dute.

-Non: haragia, arraina, esnea, arrautzak...

Bitaminak

-Funtzioa: Erregulatzaileak, garrantzitsuak dira hazteko eta prozesu organiko askok behar bezala funtzionatzeko.

-Non: Frutak, barazkiak, esnea, fruitu lehorrak…


- Organismo transgenikoak (animaliak/ landareak): beste organismo batzuen material genetikoa txertatzen zaie, haien ezaugarri bat edo batzuk har ditzaten. Hauetatik lortutako elikagai transgenikoak deritze.

-Elikagai transgenikoen aldeko pertsonak eta aurka dauden pertsonak daude.

Aldekoak: elikagaiak emankorragoak dira, gai dira izurriteak eta gaixotasunak jasateko edo ingurumen-baldintza gogorrak jasateko (lehorteak, beroa, hotza…).

-Aurkakoak: gure osasunean orain arte ezagutzen ez diren gaixotasunak eta alergiak eragin ditzakete. Organismo transgenikoek ingurune naturalean hedatzean eragiten dituzte kalteak, tokiko espezieak arriskuan jarriaz.


Descargar

PDF Word HTML