Zaintza-plana, Infekzioak eta Bakterioen Ezaugarriak

Biología3,46 KB

Eguneroko Bizitzako Ekintzak (EBE) eta Zaintza-plana

Eguneroko bizitzako ekintzak (EBE) honela banatzen dira:

  • Oinarrizkoak: garbitu, jan, jantzi, ibili, mugitu...
  • Instrumentalak: telefonoa erabili, dirua erabili, harrikoa egin, plantxa...

Zaintza-plana

Zaintza-plana dokumentu batean islatzen den lan-metodo bat da. Hari esker, eginbeharrekoak modu sistematikoan gauzatzea ahalbidetzen da, eta, erabiltzailearen beharrizanen arabera, hari egokitutako zaintzak antolatzen dira.

Zaintza-planaren faseak:

  1. Balorazioa eta diagnostikoa: datuak jaso eta interpretatu.
  2. Planifikazioa: ekintzak planifikatu.
  3. Egikaritzea: teknikak aplikatzea.
  4. Ebaluazioa: emaitzak aztertzea.

Infekzioak: Kontzeptuak eta Faseak

Germen-espezie batek edo gehiagok organismoa inbaditzen dutenean, infekzioa gertatu dela esaten da. Asaldurak eta gaixotasunak eragiten dituzte (bakterioak, birusak, onddoak, protozooak eta zenbait metazoo).

Infekzioaren faseak eta zeinuak

Infekzioak hiru fase ditu:

  1. Germenaren sarrera: adibidez, zauri baten bidez.
  2. Germenaren ugalketa.
  3. Gaixotasunaren sorrera: gaixoaren zeinuak agertuko dira.

Inkubazio-aldia germena sartzen denetik zeinuak ikusten ditugunera arte pasatutako denborari deitzen zaio.

Lau zeinu mota bereizten dira:

  • Lokala: hantura.
  • Orokorrak: sukarra.
  • Espezifikoak: barizela.
  • Inespezifikoak: min orokorra.

Infekzio-motak

Germenaren jatorriaren arabera:

  • Exogenoa: kanpotik dator (adibidez, Salmonella maionesatik).
  • Endogenoa: barneko germen batek eragindakoa da (adibidez, ahoan bizi diren Candida onddoak).

Espezie kopuruaren arabera:

  • Sinplea: espezie bakar batek eragindakoa.
  • Mistoa: bi espeziek ala gehiagok sorturikoa.

Bakterioak eta Haien Egitura

Bakterioak formaren arabera sailka daitezke:

  • Kokoak: bakterio esferikoak dira.
  • Baziloak: ziri itxurako bakterioak dira.
  • Bibrioak: kakotx itxurako bakterioak dira.
  • Espiroketak: zilindro helikoidal luzeak dira.

Bakterioak ikusteko mikroskopio optikoa edo elektronikoa erabiltzen da.

Bakterioen egiturak

  • Mintza: zelula kanpoaldearekin banatzeko balio du, eta substantzia-elkarraldatzea erregulatzen du.
  • Protoplasma: mintzaren barrualdean dagoen soluzio likatsua da; erribosomak bertan daude.
  • Flageloak: lekualdatzeko erabiltzen dituzten harizpi fin eta luzeak dira.
  • Pareta: bakterio-espezie batzuen mintza inguratzen duen egitura zurruna da. Birusen eta antibiotikoen aurka babesten laguntzen die.

Transmisio-katea

Lehen kate-maila: hiru eramaile mota daude: goiztiarra, osasuntsua eta gaixondokoa. Transmisioa zuzeneko transmisioa edo zeharkakoa izan daiteke.

Descargar

PDF Word HTML