Gabriel Arestiren «Nire aitaren etxea» poema: laburpena eta azterketa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,55 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak Gabriel Arestiren «Nire aitaren etxea» poema aztertzen du, 1964an Harri eta Herri bilduman argitaratua. Poemaren egitura, galera materialen eta eskubideen defentsaren progresioa eta aitaren etxearen sinbolismoa azaltzen dira, Euskal Herriaren defentsa gisa. Gainera, Txillardegiren «Leturiaren egunkari ezkutua» eta existentzialismoaren ezaugarriak laburki aurkezten dira.
Puntos clave
- Poema 1964an argitaratu zen Harri eta Herri bilduman, Arestiren «poesia soziala» garaian.
- Poemaren tesia «Nire aitaren etxea defendituko dut» da, eta lehen pertsonan idatzita dago.
- Garapena bidegabekeriaren kontrako defentsatik galera materialetara, gorputzera eta arimara doa.
- «Aitaren etxea» Euskal Herria sinbolizatzen du, zapalkuntzaren eta bidegabekeriaren aurrean.
- Txillardegiren «Leturiaren egunkari ezkutua» lehen pertsonan idatzitako nobela da, Joseba Leturia eta Mirenen amodio istorioarekin.
- Existentzialismoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europan agertu zen korronte filosofikoa da.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Kokapena:
Poesia hau lehenengo aldiz 1964. Urtean argitaratu zen. Harri eta Herri poema bildumaren barruan. Bere egilea, Gabriel Aresti Segurola (1933-1975), Euskal Literatura Berriaren sortzaile-eragileetako bat dugu, poesia arloan, hain zuzen, garrantzi eta oihartzun handia lortu zuena. Jaiotzez bilbotarra izanik, euskara bere kabuz ikasi behar izan zuen Arestik, bai sakontasunez ikasi ere. Euskalkiak ikasiz eta klasikoak landuz, bere lanik helduenen artean finkatu gabe zegoen literatur hizkuntz eredua eskaini zuen, gaurko Euskara Batua asko hurbiltzen zena. Arestiren poemagintzaren lehenengo emaitza Maldan Behera (1959) izan zen. Baina poetak bere poemen tankera erabat aldatzea erabaki zuen. Herriarengana errazago et zuzenago iristeko asmotan, "poesia soziala" deiturikoa idazteari ekinez. Bigarren garai honetakoa dugu Harri eta Herri (1964), Euskal Harria (1967), Harrizko herri hau (1970) eta Azken harria (1976) poema liburuekin batera.
Argumentua eta gaia:
Nire aitaren etxea poeman, idazleak bere ideien eta asmoen azalpen sutsua egiten digu, lehen pertsonaren erabilerak ematen dion indarraz lagundurik beti ere jarrera eraginkor eta tonu irmo agertuz. Euskaldunen eskubide eta askatasunak, Euskal Herria bera kolokan ikusten du poetak eta, koloka egoera gaitzat harturik, era guztietako galerei eta lapurretei aurre egiteko prest ageri zaigu bere Herria ("aitaren etxea") defenditzearren.
Egitura:
1-2: Poemaren tesia dugu, sarrerako agerpen nagusia, poetaren asmoen eta jokabidearen azalpena. 3-9: Bidegabekeria guztien kontrako defentsa. 10-18: Galera materialei -lapurretak- eusteko asmoa. 19-30: Heriotzerainoko eskubideen defentsa. 31-36: Poetaren heriotzaren ondoren ere, aldarrikapen iraupena. Honez gainera, zati bakoitzaren egiturak -lehenengoarenak ezik- halako bikoiztasuna du bere barnean, denek azaltzen baitute hasierako oztopo bat, amaieran gainditzen dena, oztopoaren gainditzearen seinalea Nire itaren etxea defendituko dut esaldiak ematen digularik. Beraz, egitura gardena ageri zaigu tesi nagusitik abiaturik, tesiaren garapen desberdinak egiten dira, berriro ere tesira itzultzeko. Honez gainera, aipagarria da tesiaren garapenek eduki aldetik beraien artean duten progresioa, aipatzen dituzten gauzen garrantzia gero eta handiagoa delarik: galera materialetatik (soloak, pinudiak), gorputzaren atalak galtzera, gero bizitza bera eta, azken buruan, arima galtzeraino garamatza prozesuak, aitaren etxeak zutik iraungo duelarik orduan ere. Aztertzen gabiltzan testua poesiatzat hartu arren ere, esan dezakegu ez duela ez errimarik, ez neurririk dagokion eskem finkorik betetzen, nolabait neurri libreko poema osatzen duelarik.
Eduki eta adierazpen mailako lotura:
Aipagarriak dira aurrerago bereizi ditugun zati guztietan lehenengoan izan ezik agertzen zaizkigun paralelismoak. Zati bakoitzean agertzen zaizkigun paralelismo hauei zatien artean gertatzen den beste bat gehitzen badiegu (oztopoa-gainditzea), poemaren trinkotasun-homogeneotasunez jabetuko gara. Eskema hertsi hau poetak adierazi nahi duena zerbitzatzera dago: eragozpen eta ezintasun guztien aurrean, poetaren jokabide aldaezin-egonkorra aitaren etxea defendatzeko. Baina orain arte aztertu dugun guztia hutsala litzateke testuaren hitzak beste maila batean ulertuko ez bagenitu. Izan ere nire aitaren etxea ez baita eraikin bat, beste zerbaiten sinboloa baizik. Nire aitaren etxeak gure arbasoen herria sinbolizatzen du, Euskal Herriak Arestiren garaian bereziki pairatzen zituen zapalkuntza eta bidegabekeria guztiekin. Egoera hau salatzeko Arestik hartutako bide sinbolikoak, bera, baliabide honek duen zirrara sortzeko gaitasunaz gainera zapalkuntzazko egoerari erantzuten dio zentsurari ihes eginez irakurlearengana iritsi ahal izateko.
Existentzialismoa:
Bigarren Mundu Gerraren ostean Europan indarrean jarri zen korronte filosofikoa da. Besteak beste, honako ezaugarriak dituena: gizakia jaio eta bizitzera behartua egotea, berak aukeratu gabe; bera da, ahala ere, bere existentziaren gidari, ez beste inor, subjetibotasuna nagusitzen zaio objetibotasunari; autore existentzialisten gai kutunak: konpromisoa, bakardadea, heriotza, larrimina, askatasuna...
Preguntas frecuentes
Nork idatzi zuen «Nire aitaren etxea» poema?
Gabriel Aresti Segurola idazleak idatzi zuen, 1964an argitaratu zuen Harri eta Herri bilduman.
Zer sinbolizatzen du aitaren etxeak poeman?
Aitaren etxeak gure arbasoen herria sinbolizatzen du, hau da, Euskal Herria, Arestiren garaian pairatzen zituen zapalkuntzekin.
Zein da poemaren egitura orokorra?
Tesi nagusitik abiatzen da, garapen desberdinak egiten ditu eta berriro tesira itzultzen da. Garapenetan galera materialetatik heriotzara eta arimara arteko progresioa dago.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.