Hitz maileguak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
euskera con un tamaño de 16,8 KB
MODALIZAZIOA:Modalizazioa eta inplikazioa: Esaten dugunarekiko, igorleak hartzen duen jarrerari deritzogu horrela. Modalizazio-aztarna adierazten duen elementuari, bestalde, modalizatzaile deritzogu. Motak:-Ziurtasuna: igorleak informazioa modu ziurrean ematen du (jakina, noski, ez dago zalantzarik…). Adierazpen-perpausak dira nagusi, funtzio aipatzailea izaten da ohikoa.-Probabilitatea edo zalantza: (beharbada, agian, nonbait, omen, diotenez…) Galderazko perpausetan da ohikoa.-Derrigortasuna: (Nahitaez, ezinbestean… behar…) Aginte perpausetan, funtzio eragilea oso nabaria da gehienetan.-Balioespena.Onesteko (zorionez, eskerrak…-n, poztu…).Gaitzesteko (zoritxarrez, tamalez, goibeldu…).Igurikatzeko edo desioa adierazteko (espero izan, ez legoke gaizki…) Hizkuntzaren funtzio adierazkorra nagusitzen da. Erabilera:Azalpenezko testuetan, ziurtasuna adierazten dutenak dira ugarienak. Argudiozko testuetan, ziurtasunezkoak eta balioespenezkoak. Jarraibidezko edo instrukziozko testuetan, ziurtasunezkoak eta derrigortasunezkoak.
HITZ ELKARKETA:
Hizkuntzaren baitan autonomia osoa duten bi elementu lexikal elkartuz sortzen den esanahi batasuna da hitz elkarketa.Egin daitezkeen sailkapenak asko dira. Hitz elkartu ugarienak izenak eta izenondoak (adj.) dira. Aditz elkartuak (gaitzetsi, alfer iritzi…) eta aditzondo (adb.) elkartuak (buru-belarri, han-hemen…) ere. Kategoria gramatikalak kontuan hartuz, sailkapena:-Izena+izena: oparotasunagatik hau bera da hitz motarik emankorrena. (elikadura-iturri, askatasun-maila, haur-festa…).-Aditzoina+izena: (salneurri, ikasgela, etorbide…).-Izena+izenondoa: (katagorri, hankamotz…).-Aditzoina+izenondoa: (ezkonberri, ulerterraz, egingaitz…).-Izena+aditza: (gaupasa, odolustu, itxuraldatu, gainbegiratu…).-Hitz elkarketa kopulatiboa: ETA juntagailuaren elipsiz lortzen dena (aita-amak, anai-arrebak, joan-etorri, anai-arrebak, txuri-urdin…).Hitz eratorpena.Eratorpenean, autonomia lexikala duen hitz bati (berez esanahi osoa duen hitz bati) autonomia lexikal propiorik ez duen elementu bat eransten zaio. Sortzen den hitzak esanahia berria du.Autonomia propiorik ez duen hizki hori, autonomia lexikala duen hitzaren erroari bere aurretik (aurrizki-ezikasi), artean (artizki-eragin) edo atzetik (atzizki-iletsu) eransten zaio. Eratorpenaren bidez berreratorpena ere bideratzen da. Hau da, eratorpenaren bidez sortutako elementu bat oinarritzat hartuta, berriro ere eratorpen-legera molda daiteke. Hala: Berdin→ desberdin→ desberdintasun. Aurrizkiak: -Bir/ber-: birlandatu, berrantolatu, birramona, berresan…-Arra-: arrapiztu, arraseme…-Des-: desohore, desegin, desegoki…-Ez-: ezikasi, ezjakin, ezezagun.Hizkuntza moderno eta tekniko orok behar izan duen bezala, aurrizkiak mailegatu beharrean aurkitu da euskara (super-, hiper-, poli-...). Artizkiak: Euskarak -ra- artizkia erabili izan du antzina. Gaur egun, ordea, jada ez da emankorra. (eratorri, erakutsi, irakatsi…) . Atzizkiak: Zerrenda luzea da. -go (merkatalgo, jabego), kizun (ikuskizun, ospakizun), -tzaile (antolatzaile, saltzaile)...
DIALEKTOLOGIA hastapenak.Hizkuntza batek hura hitz egiten den eskualderen batean hartzen duen era berezi aski aldatua da. Nahiko berando garatu den diziplina da dialektologia (XIX.Mendea). Lan monografikoak eta inkestak erabiltzen dira langai gisa. Dialektoen arteko diferentziak markatzeko balioko dituzten lau irizpideetako datuak erabiltzen dira: -Fonetiko-fonologikoak: soinuak eta fonemak. -Morfologikoak: forma→ deklinabidea eta aditza. -Sintaktikoak: egiturak→ menpeko perpausak.-Lexikoa: hiztegia. Inkestetan jasotako milaka datu mapetara eramaten dira. Fenomeno bakoitzarekin marra isoglosak egiten dira. Isoglosa horien bildumak dialektoaren nondik norakoak zehazten du.Zenbat eta hurbilago dauden dialektoak beren artean, berdintasun handiagoak izaten dituzte. Dialektoa, ez da berdin-berdina mintzatzen den lur-eremu guztian: dialektoaren beraren baitan ere ezberdintasunak izaten dira. Azpieuskalki eta aldaerez ari gara.Euskal dialektologiaren historia laburra:XVI. Eta XVII. Mendeetako lehen euskal idazleek berek ere matua zuten euskararen baitan bazela ezberdintasunik. -Euskal dialektologiaren lehen aintzindaria (XVIII) Manuel Larramendi izan zen. Hala ere, XIX.Mendekoa da urte askoan euskal dialektologiaren zutabe nagusi izan den pertsona: Luis Luziano Bonaparte. Hark eginiko sailkapenak 8 euskalki mintzatu erakusten ditu (eta 25 azpieuskalki)
.-XIX.Mendean, Resurreccion Maria Azkue euskaltzainburu idazleak beste sailkapen bat egin zuen. Hark 7 euskalki aipatzen zituen. Koldo Mitxelenak euskalki bat erreibindikatzen zuen, hegoaldekoa. Aspaldi galdua zen euskalkia bera, eta Arabako eta Nafarroako lurraldeetan hitz egiten zena. -1968az geroztik dugun euskara batua dela eta, euskalkien arteko aldeak gutxitu egin dira. Koldo Zuazoren sailkapenak, 6 euskalki eta 14 azpieuskalki ditu. Zuazoren sailkapena.-Hegoaldean:Mendebaldekoa (Bizkaia + Gipuzkoako Deba aldea),Erdialdekoa (Gipuzkera),Nafarrera (Nafar ipar mendebaldea),Ekialdeko Nafarrera (Erronkari eta zaraitzuera)-Iparraldea: ,Nafar lapurtera (Lapurdi + Nafarroa-behera),Zuberera
EUSKARA EGOKIA: IZEN BEREZIAK :-Jatorrizko beren ortografiako lege-arauak betez idatzi behar dira: González, Fellini… -Deklinabide atzizkiarekin bat egitean izenaren forma nahasgarri gerta daitekeenean: -Deklinabide-atzizkirik gabe idatzi lehen aipamenean (Letelier jakintsuak). -Edo marratxoa jarri (Letier-ek). Lehen aipamenetik aurrera, hobe marratxorik ez erabiltzea. Euskal izenek ez dute marratxorik eraman behar inoiz. (Andoaindik, Enekok) Jon eta Jone ezik.
SINONIMUK:-Lehiaketa: txapelketa, norgehiagoka. -Txapeldun: irabazle, garaile. -Agor: idor, lehor, siku. -Sikutea: idortea, lehorte. -Harpeetako: kobazulo, haitzulo, leize, koba.-Frogatzen: egiaztatzen, baieztatzen. -Lehertuta: akituta, ahituta. -Iritsi: ailegatu, heldu. -Barikua: ostirala. -Igandea: domeka. -Marra: lerro, arraia. -Arteza: zuzena, taxuzkoa. -Zirkinik: mugimendurik, ikararik. -Oinazea: mina, sufrimendua. -hitzarmena: ituna, akordioa. -Zalantzak: dudak, ezbaiak. -Sobera: gehiegi, larregi. -Hitzontzi: berritsu, kalakarri. -Argia: azkarra, bizkorra. -Berbakoa: hitzekoa, esanekoa. -Behintzat: behinik behin, bederen. -Galanta: ederra, handia. -Hondatua: matxuratuta, alferrik galdua. -Ondoetan: ertzetan, bazterretan. -Leia: izotza, horma. -Liskarra: haserrea, tirabira, gatazka, sesioa. -Iskanbila: zarata, zalaparta. -Iseka: burla, trufa, ista, irri. -Zeken: zikoitz, zuhurra. -Bakandu: banatu, bereizi.-Erraz: aise, arin.-Erdeinua: mespretxua, iraina. -Ukamena: ezezko, ezetza. -latza: gogorra, bortitza, zorrotza. -Herabe: lotsati, uzkur, isila. -Hurrera: urbildu, gerturatu. -Egitasmoa: plana, proiektua, xedea. -Onetsi: onartu, baieztatu. -Sakela: poltsikoa. -Ibilaldi: bidaia, txangoa. -Alogera: soldata, errenta, diru-sarrera.-Langile: behargin, soldatapeko, enplegatu