Nietzsche eta Etika: Morala, Bioetika eta Gizarte Erronkak

Otras materias6,79 KB

Nietzsche: Jaunaren eta Esklaboaren Morala

Helburua: Mendebaldeko balio tradizionalak desagerraraztea, balio berriak sortzeko.

Betidanik bi pertsona mota egon dira: jaunak eta esklaboak. Hauek balio edo moral kontrajarriak dituzte.

Jaunen morala

Pertsona indartsuak, nagusiak, boteretsuak eta ospetsuak dira; hau da, gainetik daudenak. Hauek aurre egiten diete arauei, etengabeko borrokan eta arriskuan bizi dira.

  • Morala: Menperatzaileen morala da, autonomoak dira eta euren arau eta balio propioak dituzte.
  • Balio berriak: Boterea, indarra, gogortasuna, konfiantza eta diziplina bultzatzen dituzten balioak sortzen dituzte.
  • Adibideak: Donald Trump eta Putin.

Esklaboen morala

Pertsona ahulak, menpekoak, plebeioak, arruntak eta koldarrak dira; artaldea edo masa osatzen dute. Ez dute ausardiarik, ezta indarrik ere haserrea kanporatzeko; hortik dator masa izateko beharra.

  • Heteronomoa: Ahuldadean babesa aurkitzeko baliagarri zaizkion balioak indartzen ditu: errukia, gupida, albokoari maitasuna, berdintasuna, pazientzia, etsipena, umiltasuna, estoizismoa, mantsotasuna eta pasibotasuna.

Mendebaldeko kulturan esklaboen morala nagusitu da, Greziako filosofiaren arrazionaltasunaren eta kristautasunaren eraginez. Horregatik, pertsona guztiak berdinak garen ideia hedatu da, esklaboen matxinada bilakatuz. Gure kulturan, erdipurdikoen garapena gauzatu da.

Balioen transmutazioa eta Supergizakia

Balioen transmutazioa: Umiltasunaren aurrean harrotasuna proposatzen du; gupidaren (errukiaren) aurrean krudeltasuna, eta erosotasunaren aurrean, arriskua.

Supergizakia: Transmutazio hori burutzeko gai den gizakia da. Arrazoimena alde batera utzi eta zentzumenak erabiltzen dituena da, instintuak hautatuz bizitzari ematen diona. Ez da beste batzuen lilurakerietan galtzen.

Gutxienekoen eta Gehienekoen Etika

Gutxienekoen etika: Helburua justizia da; bizikidetza demokratikoa, errespetua eta tolerantzia ahalbidetzea. Gutxieneko jokabide etikoak dira eta edonori exijitzen zaio balio horiek erabiltzea.

Gehienekoen etika: Bizitza onaren idealak dira eta helburua zoriontasuna dute. Ez diote mundu guztiari hori betetzea exijitzen, baina gonbidatu egiten dute.

Etika Laborala eta Deontologia

Lanpostuan izan beharko genituzkeen jarrera etikoak dira. Kasu honetan, etika kode profesionalen baitan jaso daiteke; hau da, lan-jarduera bati lotutako printzipio eta balio batzuk jasotzea profesio bat aurrera eramateko.

  • Deontologia: Etika arautzailearen parte da eta derrigorrez bete behar diren printzipio eta arau batzuk ematen ditu.
  • Etika profesionala: Enpresaren etika kontzeptutik dator. Pertsona baten erantzukizuna da bere ekintzengatik erantzutea. Erantzukizunak behartzen du gizabanakoa bere lana modu etikoan eta bidezkoan egitera, guztien ongiaren alde lan eginez.

Lan-etikaren faktoreak

  • Zuzentasuna: Lana ahalik eta hoberen egitea iruzurra saihestuz, bezeroekin, lankideekin eta arduradunekin konfiantza sendotzeko.
  • Erantzukizunaren zentzua: Langile batek lan egiteko moduan eta egiten duen lan kopuruan datza.
  • Enfasia kalitatean: Lanaren etika sendoa dutenek kalitateaz arduratzen dira eta duten guztia ematen dute emaitza ona lortzeko.
  • Diziplina: Konpromiso maila jakin baten bidez eguneroko eginbeharrak amaitzea (adibidez, helburu akademikoak lortzea).
  • Talde-lanaren zentzua: Elkarlanean aritzea enpresaren helburuak lortu ahal izateko.

Auzi Bioetikoak eta Zientzia

Etikaren adar hau zientziaren, osasunaren, ugalketaren, elikaduraren eta ingurumenaren arloetan teknika aplikatzean sortzen diren auzietan erabiltzen da. Helburua: Egoera gatazkatsuak aurreikustea eta konpontzea.

Giza genomaren aurkikuntza

Medikuntzan eta pertsonen bizitzan ondorio izugarriak dituen ikerketa da. Sendaezinak ziren gaixotasunak sendatzea eta prebenitzea ahalbidetuko du, bizitza luzatuz. Hala ere, enpresen interesek muga dezakete garapen hori gizateria osoarentzat, eta horrek konpromiso etikoa eskatzen du etorkizuneko belaunaldiekiko.

Manipulazio genetikoa eta klonazioa

Animalia eta landare transgenikoek gatazka moralak sortu dituzte. Etikaren ikuspuntutik, giza klonazioa baztertu egin behar da, pertsonaren osotasuna eskubide bat delako eta edonork exijitu dezakeelako bere baimenik gabe klonaziorik ez egitea.

Eutanasia

Grezieratik datorren hitza da: Euthanatos (eu: 'on' eta thanatos: 'heriotza'); hau da, heriotza ona. Helburua gaixo sendaezin bati minik gabeko heriotza ematea da, sufrimendua ekiditeko.

  • Aktiboa: Medikuak eta gaixoak negoziatzen dutenean.
  • Pasiboa: Bizirik artifizialki mantentzen duten zaintzak eteten direnean.

Etikaren ikuspegitik, eutanasia onuragarria da moralki eta juridikoki, gizabanakoaren duintasuna eta giza eskubideak errespetatzen baititu.

Organoen dohaintza

Organoak eta ehunak behar ez ditugunean beste pertsona batzuei emateko ekintza altruista eta baldintza gabekoa da. Ikuspuntu etikotik, ekintza hau moralki onuragarria da.

Auzi Ekologikoak eta Sozialak

Hainbat arazo daude planetaren ingurumena arriskuan jartzen dutenak: kutsadura, euri azidoa, deforestazioa eta gainpopulazioa. Hans Jonasek agindu etiko berria sortu zuen, erantzukizunaren inperatiboa: "Joka ezazu zure ekintzaren ondorioak Lurraren gainean giza bizitza egiazkoa izatearekin bateragarriak izateko moduan".

Gizarte erronkak

  • Gutxiengoak: NBEk 1992an babestu zuen gutxiengoek baztertuak ez izateko duten eskubidea.
  • Diskriminazio positiboa: Helburua gutxiengoei lehentasunezko trataera ematea da, baliabideetara errazago irits daitezen.
  • Homofobia: Zientziak dio homosexualitatea ez dela gaixotasun bat. Teoria etikoen arabera, bikote homosexualak ezin dira baztertu euren sexu-joeragatik.

Auzi Ekonomikoak: Pobreziaren Globalizazioa

Eredu liberal-kapitalistak kontsumo-gizartea ekarri du. Planetako toki askotan zerbitzu maila altua dagoen arren, pobrezia ere oso zabalduta dago. Pobreziaren ondorioetako bat bazterketa da, bai gizarte azpigaratuetan, bai garatuetan (eskaleak, paperik gabekoak).

Emakumeen kasua berezia da, pobreziaren ondorioek gehien eragiten dietelako; fenomeno honi pobreziaren feminizazioa deritzo.

Descargar

PDF Word HTML