Higadura, Garraioa eta Sedimentazioa: Prozesu Geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB

Higadura eta Garraioa

Higadura: Harriak edota lurzorua toki batetik atera eta beste toki batera eramaten duen prozesua da, grabitateak edo mugitzen den garraio-eragileak (haizeak, urak, izotzak) eraginda.

Garraioa: Materialak leku batetik bestera eramateko prozesua da.

Higadura eta Garraio Motak

  • Higadura eolikoa (haizeak eragindakoa): Partikulen garraioa hiru modutan gertatzen da: suspentsioz, saltoka edo bueltaka. Garraio mota hauen arabera, hainbat fenomeno sortzen dira:
    • Deflazioa: Suspentsio bidez, lurzoruan dauden partikula askeak altxatzen dira (adibidez, areharrietan).
    • Korrasioa: Saltoka edo bueltaka dabiltzan materialek, jaurtigai txikiak balira bezala, harrien gainazalak higatzen dituzte (adibidez, kareharrietan).
  • Urak eragindako higadura: Partikulen mugimendua hainbat modutan gertatzen da: disoluzioz, flotazioz, suspentsioz, saltoka, narrastez eta bueltaka.

Kostaldeko eta Glaziarretako Fenomenoak

Kostaldeko eragileak

  1. Olatuak: Kostaldeko eragile nagusia dira. Haizeak eragindako ur-partikulen mugimenduak sortzen dituen uhinak dira. Itsas zabalean, ur-partikulek orbita zirkularra osatzen dute eta ur-masa ez da desplazatzen. Itsasertzean, ordea, ur-partikulek hondoa jotzen dute, orbita eliptikoa bihurtzen da, olatua lehertu eta ur-masa desplazatu egiten da.
  2. Mareak: Ozeano eta itsasoko ur-masen desplazamenduak dira (itsasgorak eta itsasbeherak). Marea biziak (ilbetean eta ilberrian) eta marea hilak bereizten dira.
  3. Korronteak: Marearen korronteak (fluxuak eta errefluxuak) eta kostaldeko korronteak (kosta-lerroarekiko paraleloak) bereizten dira.

Glaziarrak

Glaziarren atal nagusiak zirkoa, mihia eta aurrealdea dira. Izotza mugitzean, U formako haranak sortzen dira. Higadura alboetan (alboko morrena) eta erdian (erdiko morrena) gertatzen da.

Sedimentazioa

Garraio-eragileek sedimentuak uzteko prozesua da. Sedimentuak harritxo, lokatz, hondar edo uretan disolbatutako gatz modura garraia daitezke. Gatzak ebaporazioz edo jarduera organikoen ondorioz deposita daitezke.

Sedimentazio Motak

  • Itsasoan: Hondartzak, estuarioak (ur gaziak eta gozoak mareen arabera nahasten diren lekuak) eta deltak sortzen dira.
  • Ibaietan: Hiru atal nagusi bereizten dira:
    • Goiko ibilgua: Malda handiko tartea da, uraren abiadura handia da eta V formako haranak sortzen dira. Ur-jauziak eta lasterrak ohikoak dira.
    • Erdiko ibilgua: Materialaren garraioa moteldu egiten da, harana zabalagoa da eta bi malden arteko distantzia handiagoa da; meandroak sortzen dira.
    • Beheko ibilgua: Malda oso txikia da, eta materialak higatzeko zein garraiatzeko ahalmena gutxitzen da. Material pisutsuenak sedimentatzen dira, estuarioak eta deltak sortuz.

Entradas relacionadas: