Zelula Mintzaren Jariakortasuna eta Garraioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,96 KB

Jariakortasunaren faktoreak

Jariakortasuna

Mosaiko jariakorraren ereduaren arabera:

  • Lipidoak eta proteinak alboetara mugitu eta biratu egiten dira.
  • Alboko difusioa eta errotazioa gertatzen dira.
  • Fosfolipidoak geruza batetik bestera igaro daitezke: flip-flop higidurak.
  • Alboko difusioak mintzaren jariakortasunean eragiten du.

Jariakortasunean eragiten duten 4 faktoreak:

  • 1. Gantz-azidoen kateen luzera: Zenbat eta laburragoa, elkarrekintza txikiagoa eta jariakorragoa.
  • 2. Asegabetasunak: Gantz-azido asegabeen kurbadurek higitzeko gaitasuna handitzen dute.
  • 3. Kolesterol proportzioa: Kolesterol gehiagok mintza gogortu eta jariakortasuna murrizten du.
  • 4. Tenperatura: Tenperatura jaistean jariakortasuna murrizten da; kolesterolak efektu hori arintzen du.

Zelula mintzaren funtzioak eta garraioa

Zelula babesteaz eta mugatzeaz gain, mintzak bitarteko lana egiten du zelularen barne eta kanpo ingurunearen artean. Substantziak trukatzeko ahalmena du, mezuak hartzen ditu eta ingurunearekin harremanetan jartzen da. Gainera, antigenoak daramatza zelulak ezagutzeko, eta jarduera entzimatikoen euskarria da.

  • Substantzien trukea zelularen barnealdearen eta kanpoaldearen artean.

Mintz plasmatikoak muga erdiirazkor gisa jokatzen du. Bere funtzio nagusiak dira:

  • a) Bizitzarako beharrezkoak diren molekulei (glukosa, aminoazidoak) sarbidea ematea.
  • b) Metabolismoaren hondakinak kanporatzea.
  • c) Ioien bi alderako igarotzea ahalbidetzea, kontzentrazio egokia mantentzeko.

Substantziak garraiatzeko metodoak: difusioa, osmosia, garraio aktiboa eta zisku bidezko garraioa. Lehenengo hiruretan ioiek eta molekula txikiek mintza zeharkatzen dute; azkenekoan, molekula handiek parte hartzen dute.

Entradas relacionadas: