Mutazio genikoa
ORGANULU MOTA, NON AURKITU, FUNTZIOAK Kloroplasto bat da, landare zeluletan aurkitzen da eta bere funtzio nagusiak anabolismoarekin dute zerikusia; fotosintesia eta materia organikoaren sintesia inorganikotik hasita PROZESU BIOKIMIKOAK, HELBURUA, PROZESUA 1 irudian: Fotofosforilazioa (Fosforilazio ez ziklikoa): Fotoi batek I fotosistema kitzikatzen duenean, elektroi bikote bat aktibatu eta maila energetiko altuagoa duen orbital bateraino egiten du salto. Bertan kokatzen den
X hartzaileak jasoko ditu kitzikaturiko elektroiak eta ferredoxinari emango dio, honek NADP+ari eta ingurutik pare bat protoi jaso eta gero, NADPHH+ izango du. Bertan dagoen elektroi-hutsunea betetzeko urak emandako e-ekin O2 eta H+ askatuz II.Fotosistemak 2 e- horrek berrezkuratuko ditu fosforilazioan erabili ahal izateko. (Hau fase argia izango zen) 2.Irudian Calvinen zikloa ikus dezakegu, honen helburua CO2tik abiatuta konposatu organiko bat lortzea da. Bide hau egiten duten landareei c3 esaten zaie (sortzen den lehenengo konposatu organikoa 3 C molekula delako). Rubisco entzimaren laguntzaz karboxilazio, erredukzio eta berreskuparen erreakzioak egiten dira, birako karbono bat gehiago duen molekulak sortuz. Prozesuaren erredukzio atalean ATP eta NADPHH+ kontsumitzen da. Glukosa molekula bat sortzeko 6 CO2 behar dira eta 12 NADPHH+ eta 18 ATP kontsumitzen dira. (Hau fase iluna izango zen) KIMIOSINTESIA Energia lortzeko prozesu bat da. Materia organikoa sintetizatzeko materia inorganikotik abiatuta behar duten energia erreakzio kimikoetatik lortzen dute, erreakzio inorganiko zein konposatu organiko sinpleetatik. Energia iturria oxidatzen denean, fosforilazio oxidatiboaren bidez lortzen duten energia (ATP) eta ahalmen erreduktorea (NADH+H+) materia organikoaren sintesirako. Bigarren fasea (Calvin zikloa)
zelula fotosintetikoek bezala eramaten da aurrera MULTZO ORGANISMO KIMIO..., EZBERDINTASUNA Kimiolitotrofoak eta kimioorganotrofoak. Kimiolitotrofoek konposatu inorganikoen oxidaziotik lortzen dute energia, kimioorganotrofoek berriz, konposatu organikoak oxidatzen. Azken hauek airean daukagun N2-a aprobetxatu dezaketen bizidun bakarrak dira. ANABOLISMO HETERO, NON GERTATU nabolismo heterotrofoa konposatu inorganikotik (sinpleetatik) konposatu organikoa (konplexuak) sortzen dute. Nutrizioaren eta katabolismoaren bidez konposatu organiko sinpleak lortzen dituzte gero anabolismoa egiteko. Hau Animalia zelula eukariotoetan eta hainbat zelula prokariototan gertatzen da. GLUKONEOGENESEIA, GLUKOGENOGENESIA Ez dira berdinak. Glukoneogenesiaren helburua pirubatotik abiatuta glukosa lortzea da. Glukogenogenesia berriz glukosatik abiatuta 1-4 loturak eginez (1-6 adarkaduretan) glukogenoa lortzean datza, glukosa metatzeko. Beraz, anabolismoan glukoneogenesia glukogenogenesiaren aurreko pausoa dela esan daiteke PROZESUAREN FASEA Mitosia da. Bere faseak profasea, metafasea, anafasea eta telofasea dira. Ez daude ondo ordenatuta, ordena hau da: Profasea (B), Metafasea (D), Anafasea (A) eta Telofasea (C) TELOFASEA Kromosomen bi taldeak poloetaraino iristerakoan hasten da, bi zelula sortuz. Kromosomak desbiribilkatuz kromatina agertzen da, eta erretikulu endoplasmatikotik informazio genetikoaren inguruan nukleo mintza sortzen du eta zitozinesiaz bi zelula sortzen dira. ANIMALI-ZELULA da. Zentrioloak ageri dira (landare zelulek ez dute), asterra eratzen da (landare zelulek ez dute) eta ez da pareta zelularrik ageri mintzaren kanpoan (landareek badute)
INTERFASEA, AZPIFASEAK Interfasea bi mitosiren arteko zelularen hazkuntza eta mitosirako prestakuntza fasea da. Hiru fase ditu: G1: Zelula bat sortzen deneko fasea. Zelula hazi egiten da, jarduera metabolikoa eta proteinen sintesia nagusitzen da. Ez da ADNa bikoitzen baina kalteturiko ADNa konpon daiteke. Kanpo eta kontrolik gabe ateratzen badira, minbizia sortzen da. S fasea: ADNa erreplikatu eta histonak sintetizatzen dira.Kromatinazko harizpiak bikoitzak dira, zentromerotik elkartuta mantentzen diren kromatida izeneko bi harizpiz daude osatuta. Ziklo zelularrak aurrera jarraituko du, zatiketa gertatu arte. G2 fasea: Mitosiaren aurreko aldia da. Solenoide itxura hartzen hasten da eta interfasearen amaieran kromosoma bilakatuko da. ADNak izan ditzakeen akatsak konpondu eta zatiketan beharko diren proteinak sintetizatzen dira. EZAUGARRIEN ESANAHIA Noranzko bikoitzekoa: kateak antiparalelokoak eta osagarriak direnez bi kateek aurkako noranzkoa dute. Gainera kateak 3’ 5’ norantzan irakurtzen dira eta erreplikazioan sintetizatu. Erdikontserbakorra: ADN kate batek bestearen molde lana egiten duenez zelula berriaren ADN erdia zaharretik jasotakoa eta erdia berria izango da. 5’ 3’ noranzkoa: Noranzko horretan bakarrik erreplikatu daitekeenez, kateetako bat era jarraian sintetizatuko da (kate aurreratua) eta bestea zatika (kate atzeratua) ADN ERREPLIKAZIOA Erreplikazioa, erreplikazioaren sorleku deritzon ADNaren puntu batean hasten da. Lehenengo, erreplikatu aurretik, topoisomerasak katea deskiribildu egiten da ADN katea eta helikasak bi kateak bereizi. ARN primasak zebadore bat (ARN zatia) ezartzen du eta hortik aurrera polimerasa sintetizatzen hasten da. Entzima horrek desoxirribonukleosido trifosfato bat jartzen dio zebadoreraren 3’ eta 3’ eta 5’ irakurri eta 5’ 3’ sintetizatzen du. ADN kate biak antiparaleloak direnez, bat sintetizatuko da harizpi aurreratua, Bestea harizpi atzeratua, zatika sintetizatuko da, eta hau sintetizatzeko primasak eta AN polimerasak parte hartuko dute. ADN polimerasa (III) 1000 nukleitdo sintetizatuko ditu. Ondoren, nukleasek ARN zebadorea sutsituko dute. Azkenik, ADN ligasak sintetizaturiko ADN zatiak lotuko ditu. Bukaeran ADN polimerasak zebadoreak kendu eta ADN zatiekin beteko ditu hutsuneak eta nukleasak soberan dauden ARN zatiak suntsituko ditu. Azkenik ADN ligasak harizpi atzeratuen ADN zatiak lotzen ditu eta ADNak jatorrizko egitura hartuko du berriz, orain bikoiztuta. Kromosomak laburtu egingo dira, informazioa galduko dute eta horrek ondorio genetiko larriak ekar ditzake. Kromosomaren muturra telomeroa da eta zati horretan ADNak, sarritan errepikatzen diren sei nukleotidoko sekuentziak ditu. Telomeroak galduz gero, kromosomak desegonkortu eta batu egiten dira, ondorioz, zelula hil egiten da. DNAren TRANSKRIPZIOA ADNaren transkipzioa ADNtik ARNa sintetizatzeko prozesua da. Hasiera: Promotoreen bidez sintetizatu beharreko zatiaren hasiera aurkitu eta zebadore bat ezartzen da behar den ADN zatiaren kateak banatu ondoren. Luzapena: Nukleotido osagarriak ezartzen joaten da. ARN polimerasa (eukariotoetan luzapen faktoreen menpe) Bukaera: Bukaera adierazten duen sekuentzia aurkitzean (TTATTT) ADN eta ARN katea askatu egiten da. Heltzea: Eukariotoetan proteinen sintesirako balio ez duten zatiak kendu eta 5’ muturrean 7-metilguanosina eta 3’ muturrean adeninazko katea ezartzen da. Prokariotoetan ARNt eta ARNr bakarrik heltzen dira. KODE GENETIKOA DEGENERATUA (ENDEKATUA) Aa bakoitza sintetizatzeko kodon bat baino gehiago dagoenez (gehienetan nukleotido bat aldatuta), transkripzioan akatsen bat eginda ere baliteke proteina berbera izatea, horregatik esaten da kode genetikoa degeneratua dagoela, aldaketa txiki batek askotan ez duelako eraginik. FUNTZIOA KODONEK Aa kodetzen ez duten hirukoteak dira, horregatik erribosomara heltzean proteinaren sintesiaren amaiera esan nahi dute. Hau iristean ez dago zer aminoazido jarri eta proteina askatzen da eta 2,3 edo 4 mailako egitura hartuko du. MUTAZIO GENEKOA, BIOMOLEKULA ERAGIN, ONDORIOAK Mutazio genetikoa gene bateko base sekuentziaren alterazioa da. Hau da, base bat edo base talde bat, ordezkatu, gehitu, bikoiztu edo ezabatzean datza. MUtazio mota hau ADN-ak jasaten du eta honen ondorioz transkribatuko den ARNm molekula ezberdina izan daiteke eta ondorioz baliteke sintetizatzen duen proteina aldatzea, ondorioak ordezkapenean ez dira kaltegarriak eta irakurketan larriak dira. AGENTE ERAGIN MUTAZIO GENIKOA ETA ONDORIOAK Mutazio geniko baten eragileak agente mutagenikoak dira, eta hauetako ohikoenak ondorengoak dira: irradiazio elektromagnetikoa, irradiazio korpuskularrak... Mutazioak organismoan izan ditzakeen asko aldatzen da mutazioaren arabera, baliteke ezer ez gertatzea, proteina bat pixka bat aldatzea edo mutazioaren ondorioz zelularen zatiketa alteratzea eta neurri gabe zatitutuko den zelula kantzerosoa sortzea. MUTAZIO GUZTIAK KALTEGARRIAK, ABANTAILAK Mutazioak gauza txartzat hartzen dira, baina baliteke mutazio jakin batek onurak ekartzea. Baliteke mutazioaren ondorioz eraldatu den proteina horrek onurak ekartzea organismoari. Mutazioa zelula somatikoetan gertatu bada organismoan bakarrik geratuko da baina zelula sexualetan izan bada ondorengoetara pasatuko da, abantailak ematen dituzten mutazioak hautespen naturalari esker zabaltzen dira eta efektu horri esker gertatu da eboluzioa, mutazioei esker. Mutazioak kaltegarriak direnean ADNak aldaketak edukitzen ditu eta ondorio larriak izan daiteke.