Erlazio-funtzioa: nerbio-sistema eta sistema endokrinoa

BiologíaActualizado el 3,82 KB

Resumen

Dokumentuak gizakiaren erlazio-funtzioa azaltzen du: informazioa nola hautematen, aztertzen eta erantzuten den. Nerbio-sistemaren osaketa, neuronen funtzioa eta nerbio-sistema zentrala eta periferikoa aztertzen dira. Azkenik sistema endokrinoaren papera azaltzen da barne-orekan.

Puntos clave

  • Erlazio-funtzioak hiru fase ditu: informazioa hautematea, aztertzea eta erantzutea.
  • Zentzumen-organoak kanpo-estimuluen errezeptoreak dira: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena.
  • Neuronak nerbio-sistemaren oinarria dira; seinale elektrikoak axoiaren bidez transmititzen dituzte.
  • Nerbio-sistema zentrala entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute.
  • Nerbio-sistema periferikoak sistema somatikoa (borondatezko ekintzak) eta autonomoa (nahi gabekoak) ditu.
  • Sistema endokrinoak guruinen bidez jariatutako substantzia kimikoen bitartez barne-organoak erregulatzen ditu.

Ponte a prueba

Erlazio-funtzioa: Informazioa eta Erantzuna

Erlazio-funtzioari esker, informazioa hautematen dugu, bai gorputzaren barrukoa, bai kanpokoa; eta datu horiek aztertuta, erantzun egokia prestatzen dugu. Hiru fase bereizten dira prozesuan: informazioa hautematea, informazio hori aztertzea eta horren arabera erantzutea.

1. Informazioa Hautematea

Ingurunetik datorkigun informazioa zentzumen-organoen bidez jasotzen dugu. Organo horiek dira kanpo-estimuluen (argia, soinua, zaporea) errezeptore edo hartzaileak.

Zentzumenak aipatzean, sailkapen hau erabiltzen da gehienbat:

  • Ikusmena
  • Entzumena
  • Usaimena
  • Dastamena
  • Ukimena

2. Informazioa Aztertzea

Zentzumen-organoek eta barne-errezeptoreek hautematen dituzten estimulu guztiak nerbio-sistemara iristen dira. Sistema horretan informazioa aztertzen da, eta bertan osatzen da erreakzio edo erantzun bat.

3. Erantzutea

Organismoaren erantzunak edo erreakzioak lokomozio-aparatuaren eta sistema endokrinoaren zereginak dira; batak mugimendua erregulatzen du, eta besteak, berriz, organoen funtzionamendua.

Nerbio-sistema: Funtzioa eta Neuronak

Nerbio-sistemak harreman-funtzioa zuzentzen du; garuna da organo garrantzitsuena. Sistema hau kanpotik estimuluak jaso eta erantzunak emateaz arduratzen da.

Gizakion nerbio-sisteman, gainerako animalia zelulaniztuetan bezala, hainbat zelula daude erlazio- eta koordinazio-lanean espezializatuak: neuronak, nerbio-sistema osoaren oinarria.

Neuronek lan espezifikoa dute. Alde batetik, ingurunetik datozen estimuluak jaso eta koordinazio-zentroetara igortzen dituzte.

Neuronek seinale elektrikoak transmititzeko luzakin berezi batzuk dituzte: axoia eta dendritak. Seinalea edo nerbio-bulkada axoi batetik hurrengo neuronaren dendritetara pasatzen da (substantzia kimikoen laguntzarekin), eta horrela gauzatzen da nerbioetan zeharreko transmisioa.

Nerbio-sistemaren Osaketa eta Funtzioak

Aurrez esan dugun bezala, goi-mailako animalietan eta gizakietan, noski, konplexutasun handia izaten du nerbio-sistemak. Elkarren osagarri diren bi zati nagusi ditu sistema horrek: nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa.

Nerbio-sistema Zentrala (NSZ)

Ornodun guztietan, entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatuta dago nerbio-sistema zentrala, eta bera arduratzen da zentzumenetatik eta barne-errezeptoreetatik (gorputzaren barneko hartzaileetatik) datozkion estimuluak eta seinaleak nerbioen bitartez bideratu, prozesatu eta haiei erantzuna emateaz.

Nerbio-sistema Periferikoa (NSP)

Nerbio-sistema zentrala inguruarekin lotzen duen sarea da. Nerbio-sistema zentralera informazioa eraman eta handik jasotako aginduak transmititzeaz arduratzen da. Ikuspegi fisiologikotik, bi zati nagusitan banatu ohi da nerbio-sistema periferikoa:

Nerbio-sistema Periferiko Somatikoa

Sistema honek kanpoko estimuluak jasotzen ditu, eta borondatezko ekintzetan parte hartzen du.

Nerbio-sistema Autonomoa

Nahi gabeko ekintzak arautzen edo erregulatzen ditu, hala nola:

  • Arnasketa.
  • Digestioa.
  • Bihotzaren funtzionamendua.

Sistema Endokrinoa edo Hormonen Sistema

Sistema endokrinoa barne-organoen funtzionamenduaz eta orekaz arduratzen da. Kontuan hartu behar da kanpoko estimuluek eta gorputzaren barneko erantzun eta ekintzek orekatuta egon behar dutela. Oreka horri eusteko, guztiz beharrezkoa da nerbio-sistemak eta sistema endokrinoak era koordinatuan jokatzea.

Sistema endokrinoaren funtzionamendua gorputz barnean jariatzen diren substantzien eraginean oinarritzen da. Guruinak dira substantzia kimiko berezi horiek ekoitzi eta gorputz-barnean jariatzen dituzten organoak.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira erlazio-funtzioaren hiru faseak?

Informazioa hautematea, informazio hori aztertzea eta horren arabera erantzutea dira hiru faseak. Zentzumen-organoek estimuluak jasotzen dituzte, nerbio-sistemak aztertzen ditu eta erantzuna gauzatzen da.

Zer da nerbio-sistema periferikoa?

Nerbio-sistema zentrala inguruarekin lotzen duen sarea da. Informazioa zentralera eramaten du eta handik jasotako aginduak transmititzen ditu.

Zer funtzio dute guruinek?

Guruinak substantzia kimiko bereziak ekoizten eta gorputz barnean jariatzen dituzten organoak dira. Substantzia horiek sistema endokrinoaren funtzionamendua osatzen dute.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da erlazio-funtzioaren lehen fasea?
2. Zein organok osatzen du nerbio-sistema zentrala ornodunetan?
3. Zer arautzen du nerbio-sistema autonomoak?
4. Nola igarotzen da nerbio-bulkada neuronen artean?
5. Zer funtzio du sistema endokrinoak?
6. Zein zentzumen ez da testuan zerrendatutako bost zentzumenetako bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.