Nerbio-sistema: neuronak, entzefaloa eta bizkarrezur-muina
Resumen
Dokumentuak nerbio-sistemaren funtzionamendua azaltzen du: estimuluak nola jasotzen diren eta erantzuna nola bidaltzen den, eta neuronen eginkizuna seinaleak transmititzean. Entzefaloaren zati nagusiak ere deskribatzen ditu: zerebroa, zerebeloa, bizkarrezur-erraboila, talamoa, hipotalamoa eta hipofisia, bakoitzaren funtzio nagusiarekin.
Puntos clave
- Nerbio-sistemak ingurunetik jasotako estimuluak nerbio-bukaeren bidez jasotzen ditu eta zentroetara bidaltzen ditu.
- Neuronak nerbio-sistemaren oinarrizko zelulak dira eta koordinazioa bermatzen dute.
- Nerbio-bulkada axoitik hurrengo neuronaren dendritara pasatzen da substantzia kimikoen laguntzarekin.
- Zerebroa nerbio-sistemaren egitura zuzendaria da eta zerebeloak gorputzaren oreka eta mugimenduen koordinazioa kontrolatzen ditu.
- Talamoak estimuluak kortexera transmititzen ditu eta hipotalamoak tenperatura, oreka hidrikoa eta odol-presioa kontrolatzen ditu.
- Hipofisia entzefaloaren azpian dagoen guruin endokrinoa da eta hormonak odolera jariatzen ditu.
29 Ulertze-Jarduera
b) Nerbio-sistemak kanpoko, inguruneko, Estimuluak jasotzen ditu, organo errezeptoreen edo sentimen-hartzaileen bidez Nerbio bukaerak kitzikatuz. Nerbioek, orduan, beren Nerbio zentroen jakinarazten diete estimulu horien berri eta, zentroetan estimulu horiek prozesatu eta erantzun egokia eman ondoren, Organo motorretara (muskuluetara) edo Guruinetara bidaltzen dute erantzuna.
Gizakion nerbio-sisteman, erlazioetan koordinazio-lana bermatzeko espezializatuta dauden zelulak, Neuronak deiturikoak, nerbio-sistema osoaren oinarria dira.
Zientzialariek sakon aztertzen dituzte neuronak oroimena eta ikaste-prozesuak nola gertatzen diren ulertzeko, eta baita hainbat gaixotasun ere: Parkinson, Alzheimer, Eskizofrenia eta Depresioa.
Neuronek badituzte seinale elektrikoak transmititzeko luzakin berezi batzuk: Azoiak eta Dendritak. Seinalea edo nerbio-bulkada axoi batetik hurrengo neuronaren Dentritala pasatzen da, substantzia kimikoen laguntzarekin, eta horrela gauzatzen da nerbioetan zeharreko transmisioa.
31 Ulertze-Jarduera
ANATOMIA: FORMA ESATEA NAHI DU (ESKELETOA)
FISIOLOGIA: NOLA FUNTZIONATZEN DUEN (FUNTZIONAMENDUA)
Entzefaloa: Entzefaloa gorputz osoaren funtzionamendua erregulatzen duen zentroa da.
Zerebroa: Garuna edo burmuina entzefaloaren zatirik handiena eta garrantzitsuena da, goi mailako ornodunengan eta, bereziki, gizakiarengan garapen eta konplexutasun handia duena. Nerbio-sistemaren egitura zuzendaria da.
Zerebeloa: Zerebroaren atzealdean eta azpialdean dago zerebeloa, bizkarrezur-erraboilaren gainean; mugimenduak koordinatuz gorputzaren orekari eusteaz arduratzea da bere funtzioa.
Bizkarrezur-erraboila: Bizkarrezur-muinaren zabalgune edo luzakin bat da. Bizkarrezur-erraboilak bidaltzen ditu organismoa jardunean mantentzeko seinaleak garunera eta muskuluetara.
Talamoa: Zerebroaren azpian kokatuta dagoen entzefaloaren zatiari deitzen zaio. Zentzumen nerbioek ekarritako estimuluak kortexera transmititzea da bere funtzioa.
Hipotalamoa: Talamoaren azpian dago eta janariaren irenstea kontrolatzeaz gainera, beste eginkizun garrantzitsu asko ditu: Gorputzeko tenperatura, oreka hidrikoa, odol-presioa...Kontrolatzen ditu.
Hipofisia: Hipofisia entzefaloaren azpian dagoen guruin endokrinoa da. Hormonak jariatu odolera, beste guruin batzuetan eragiteko da bere funtzioa.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer dira neuronak?
Neuronak nerbio-sistema osoaren oinarria diren zelula espezializatuak dira, erlazioetan koordinazio-lana bermatzeko daudenak. Seinale elektrikoak transmititzeko axoi eta dendritak dituzte.
Zein da zerebroaren funtzioa?
Zerebroa entzefaloaren zatirik handiena eta garrantzitsuena da, eta nerbio-sistemaren egitura zuzendaria da. Goi mailako ornodunetan, batez ere gizakian, garapen handia du.
Zertarako balio du zerebeloak?
Zerebeloak mugimenduak koordinatzen ditu eta gorputzaren oreka mantentzeaz arduratzen da. Zerebroaren atzealdean eta azpialdean dago.
Zein funtzio ditu hipotalamoak?
Hipotalamoak janariaren irenstea kontrolatzeaz gain, gorputzeko tenperatura, oreka hidrikoa eta odol-presioa erregulatzen ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.