Motor termikoen oinarriak: funtzionamendua, erregaiak eta motor elektrikoak

Tecnología Industrial3,35 KB

Motor termikoen oinarriak

Motor termikoaren osagaiak eta funtzionamendua

Pistoia : birabarkiak sortutako mugimendu birakorra bielarekin mugimendu lineal bihurtzen du. Konpresioa, admisioa, espansioa eta ihesa eragiten ditu.

  • Bujia: gasolina eta aire nahastea piztuko duen txinparta sortzen duen elementua.
  • Birabarkia: bielari mugimendua ematen dio eta mugimendu birakorra egiten du.
  • Biela: birabarkia eta pistoia lotzen dituen elementua.
  • Eskapeko ardatza: balbulei eragiten die.
  • Banaketa uhala: pistoiaren eta balbularen arteko mugimendua sinkronizatzen du.
  • Inertzia bolantea: pistoien mugimendua konpresio, admisio eta ihesean errazten du.

Motor 2T eta 4T

2T motorra

Abantailak: fabrikatzeko erraza, potentzia handia, transmisio atalek hobeto funtzionatzen dute.

Eragozpenak: errendimendu mekaniko txikia, higadura handia eta poluzio handia.

Diesel motorra

Diesel motorrek potentzia txikiagoa dute, konpresio-erlazio handiagoa eta par motor handiagoa (eztanda bortitzagoa) dute. Zilindrada berdina duen gasolina motorrarekin alderatuta, momentu eragile handiagoa dute, eta gasolina baino sukoiagoa da diesela.

Abantailak: kontsumo txikia, iraupen handiagoa eta poluzio gutxiago.

Eragozpenak: motor astunagoa, fabrikazio kostu handia eta zarata handiagoa.

Erregaien propietateak

  • B.AHALM: erregai unitateko askatutako bero-ahalmena (kJ/dm³).
  • LURRUN: erregaiak lurruntzeko joera.
  • SUKOI: erregaiak su hartzeko joera.
  • DOSIF. ESTEKI: zilindroan sortu beharreko aire-erregai erlazio ideala. 1 g erregai, 15 g aire.
  • OKT (oktano zenbakia): erregaiak detonatzeko joera. Zenbaki handiagoa, detonatzeko joera txikiagoa (arrunta 95, super 98, gasolina).
  • ZET (zetano zenbakia): erregaiak berez sutzeko joera. Zenbaki handiagoa, sutzeko joera handiagoa (diesela).

Isurketa gasak eta katalizatzailea

Isurketa gasak: karbono monoxidoa, nitrogeno oxidoak, hidrokarburo erregabeak, sufre oxidoak eta kea.

Katalizatzailea: CO, HC eta NO2 gasak N2, H2O eta CO2 bihurtzen ditu.

Motor elektrikoa

Oinarri fisikoak

Korronte elektrikoa eroale batetik igarotzean eremu magnetikoa sortzen da. Elektromagnetismoa korronte elektrikoaren eta eremu magnetikoaren arteko elkarreragina da.

Motorraren osagaiak

  • Estatorea: eremu magnetikoa sortzen du.
  • Errotorea: korrontea eskuilen eta delgen bidez jasotzen du. Korronte hau eremu baten barruan dagoenean, indar pareak sortzen dira eta errotorea biratzen da.
  • Eskuilak: saretik etorritako korrontea delgetara eramaten dute.
  • Delgak: eskuilatik korrontea jasotzen dute eta errotoreko arildura eramaten dute.
  • Kolektorea: delgez osatuta dago, eta errotorean korrontea egotea ahalbidetzen du.

Presio unitateak

1 bar = 100.000 Pa

1 atm = 1,013 bar = 101.300 Pa = 1.013 mbar

Descargar

PDF Word HTML