Metafisikaren Definizioa eta Galdera Nagusiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,32 KB
Metafisikaren Definizioa eta Oinarriak
Metafisika: Filosofiaren oinarrizko adarra da, errealitatearen printzipio eta funts nagusiak aztertzen dituena.
1. Filosofia Lehena
- Jatorria: Androniko Rodaskoak Aristotelesen liburuak gaiez-gai ordenatzen jarri zenean, Fisikaren ondoren, "Fisikaren ondorengo liburuak" (Metafisika) izeneko gaia antolatu zuen.
- Kontzeptu Nagusia: Izatea da kontzeptu orokorrena, errealitate osoa batzen baitu. Metafisikak errealitatearen printzipio nagusiak aztertzen ditu.
2. Metafisikaren Galdera Nagusiak
2.1. ZERBEREAN DIRA BERDINAK GAUZA GUZTIAK?
Izatea gauzen bitartez bakarrik aztertu daiteke, eta ondorioak ateratzeko izaki / entitate / gauzak aztertu behar ditugu. Aristoteles izatea zer den aztertzen hasi zen Metafisikaren bidez.
- Izatea Substantzia Gisa: Substantzia entitate bat identifikatu eta bereizten duena da. Aldaezina da, gauzak direna izatea eragiten du.
- Izatea Akzidente Gisa: Akzidentea objektuen ezaugarriak dira eta kontingenteak dira. Adibidez: "Boligrafoa urdina edo gorria izan daiteke, baina boligrafoa da beti".
Gauza guztiak zerbait badira, zer da ezer-a?
- Ezezkoa baldin bada, ez da ezer.
- Ezererako ez bada, ezer ez da erin desagertu.
2.2. DENA IBILIAN DABIL EDO BADA IRAUTEN DUEN ZERBAIT?
Izateaz pentsatzean, elementu komun hori inguruko guztia ulertzeko ahalmena ematen digu. Izatea inguruarekin lotzeko bi modu daude:
- Izatea Iraunkorra da (Estatikoa): Izatea estatikoa da; ibaia ibaia da bere ezaugarri finkoengatik.
- Izatea Ibilian Dabil (Dinamikoa): Ezerk ez du bere horretan irauten, beraz, mundua interpretatzeko beste modu bat behar dugu. Ibaia ez da beti berdina, ura beti mugitzen delako.
2.3. IKUSTEN DUGUNA ERREALA DA?
Platonen kobazuloko mitoaz geroztik beti galdetu da hau. Platonek zioen mundua ez dela guk ikusten dugun modukoa, falsua dela. Platon beste errealitate batetaz hitz egin zuen: gauzak itxura bakarrik dira, ideia edo ereduen kopiak.
2.5. MATERIAZKOA DA EXISTITZEN DEN GUZTIA?
Mundu materiala esplikatzen duten elemento materiagabeak daude, hala nola Matematika eta lege naturalak. Horrek mundua ulertzeko bi proposamen metafisiko sortzea eragin du:
- Teoria Materialista: Dena materia da. Errealitatea atomoz eta hutsez osatuta dago. Dena materiazkoa denez, ez gaude errealitate birtual batean.
- Teoria Idealista: Ideiak antolatu, esplikatu eta adierazten dituzten prozesu materialak.
2.6. ERREALTATEA BAKUNA ALA KONPOSATUA DA?
Mundu bakarra edo bi mundu daude? Gauza ugariren multzoari deitzen diogu mundua.
- Ontologia Monistak: Errealitateak iturburu bakarra du.
- Monista materialistak: Errealitate materiala bakarrik existitzen da.
- Monista idealistak: Subjektuaren ideiek dena esplikatzen dute.
- Monista neutralak (Espinoza): Den-dena da errealitate substantzial bakarra.
- Dualista: Bi iturburu: Ideien eta materialaren mundua.
- Pluralista: Hainbat iturburu edo substantzia.