Merkatua eta lehia

Economía11,39 KB

1.MERKATUA ETA LEHIA

Merkatuaren definizioa egitean, funtzio hauek betetzen dituen mekanismoa dela esan dugu:

·Trukea errazten du, eskaintzaren eta eskariaren funtzionamendu askeari esker.

LEHIA PERFEKTUKO MERKATUA:

Merkatu-ekonomia perfektuan, ondasunak eta zerbitzuak borondatez trukatzen dira merkatuak finkatutako prezioan.
Egoera horretan, enpresa bakar batek ere ez du prezioan eragina izateko adinako ahalmena;beraz, enpresa guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzen dira lehian.

LEHIA INPERFEKTUKO MERKATUA:

Merkatu ohikoenak lehia inperfektuak dira. Merkatu horietan, enpresa batzuek dute prezioan eragiteko ahalmena. Enpresen kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta ahalmen handiagoa izango dute prezioan eragiteko. Lehia inperfektuko merkatuen ereduak merkatuan enpresaren kopuruaren arabera da. Lehia inperfektuko merkatuak:

·MONOPOLIOA:  Lehia inperfektuko muturreko adibidea da. Bere ezaugarria lehia ez degoela da. Enpresa bakar batek ekoizten du ondasuna edo zerbitzua, beraz, ahalmen osoa du prezioan eragiteko. 

·OLIGOPOLIA: Enpresa gutxi batzuk jarduten dute, bahina nahikoa tamaina dute prezioan eragiteko, baten batek eskaintza aldatzea erabakitzen badu. Adb: Oligopolioak dira petrolioaren merkatua edo telefonia mugikorrarena.

·LEHIA MONOPOLISTA: Enpresa asko eskaintzen dituzten funtzio bera duten antzeko produktuak. Produktuek nolabaiteko bereizgarritasuna izan dezaten saiatzen dira enpresak, bezeroak leialtzeko eta nolabaiteko marjina izateko prezioan eragiteko.

2. MERKATUAK SAILKATZEKO IRIZPIDEAK

Irezpideak:

·KONTZENTRAZIO-MAILA: Merkatuan dauden enpresen edo saltzaileen kopuria da. Sailtzaileen kopurua zenbat eta handiagoa, orduan eta txikiagoa kontzentrazio-maila. Lehia inperfektuko merkatuetan, enpresen kontzentrazio-maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta eragin handiagoa izango dute ekoizten duten ondasunaren prezioan.

·ERAGINA PREZIOAN: Gehienetan saltzaileek eragin handia izaten dute prezioan, hori ez dator bat Adam Smithek esku ikusezinaren metaforaren bidez defendatutako katu askearen ideiarekin.

Hauek dira mekatuak sailkatzeko beste irizpide batzuk: (lehia perfektua)

·HOMEGENEOTASUN-MAILA: Merkatua homogeneoa izateko, produktuek trukagarriak izatea behar dute; hau de, edozein produktuk bestea ordezkatu dezake, kalitatean, diseinuan alderik ez dagoelako batzuen eta besteen artean.

·LEHIAREN INTENTSITATEA:Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten tentsio-mailak nahiz merkataritza-politikek osatzen dute, hain zuenez, lehiaren intentsitatea.

·GARDENTASUN-MAILA: Saltzaile nahiz erosleek produktu jakin baten inguruan egiten diren transakzio guztien prezioari buruz duten informazio-kantitatea adierazten da termino horren bidez.

·SARTZEKO ETA IRTETEKO HESIAK: Finkatuta dagoen merkatu batean sartzea ez da erraza.

2.1 MERKATU BATEKO HESIAK:

Merkatu hesiak sartzeko edo irteteko hesiak izan daitezke. Enpresa berriei merkatuan sartzea eragozten diete lehenbizikoek. Hesiek oso eginkizun garrantzitsua dute: 

·Sartzeko hesiek mugatu egiten dute merkatu bateko lehiakideen kopurua.

·Irteteko hesiek behartu egiten dituzte enpresak jarduean jarraitzen, nahiz eta galerak izan.

Merkatuan jada sendotuta dauden enpresak gogor saiatzen dira lehiakide berriak sar ez daitezen.

Sartzeko hesiak enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten edozailtzen duten faktoreak dira.

Sartzeko hesi ohikoenak: 

·KOSTUA-ABANTAILAK: enpresa bat merkeago ekoizteko gai baldin bada sektoreko gainerako enpresak baino, publikoarentzako salmenta-prezio merkeagoa ere eskaini ahal izango du. Horren ondorioz enpresa horren lehiakideek nekez irauten baldin badute merkatuan, hain merke saltzeko gai ez direlako, are zailagoa izango da merkatuan irautea . Normalean, kostu-abantaila hori bi modutan lor daiteke: teknologia hobea erabiliz edo eskala-ekonomiak lortuz.

·PRODUKTUAK-DESBERDINTZEA: Produktuen kalitatea, diseinua edo guntzioak bereziak dira. Produktuak desberdintzea garrantzitsua den merkatu batean sartzeko, inbretsio handiak egin behar dira publizitatean, kontsumitzaileak bereizitasun horretaz ohartzea beharrezkoa da. Bezeroa leial biurtzean esaten zaio fenomeno horri. Horregaitik merkatuan finkatuak dauden enpresek abantaila dute.

·KAPITAL-INBERTSIOAK: Oso inbertsio handiak egin behar dira. Hori industria-enpresen ezaigarri ripikoa da, makina astunak edo instalazio espezializatuak bere ekoizpen-prozesuetan. 

Produktu jakin bat eskuratzeko esklusibotasuna izatea edo lege-xedapenak ere oztopoak izan daitezke enpresa berriak merkatuan aritzeko.

Irteteko hesiak: enpresa batek jasan beharko lituzkeen kostuak dira, merkatu jakin batetik irteteagatik edo inbertitutakoaren zati bat ez berreskuratzeak sortzeak sortutako galerengatik.

Enpresak, hipotekatu egiten dira eta oso espezializatuak edo garestiak badira, arazoak sor daitezke.

3.LEHIA PERFEKTUKO MERKATUA:

Lehia perfektuko merkatua sartzea oso erraza da. Hona hemen merkatu horren ezaugarri nagusiak: 

·SARTZEKO ETA IRTETEKO ERRAZTASUNA: Ez dago lege-mugarik eta ekoizpen-ondasunetan egin beharreko inbertsioak txikiak izaten dira. Jarduera bertan behera uzteko kostuak ere txikiak dira.


Descargar

PDF Word HTML