Merkatu hesiak

Economía4,69 KB

·ERAGINA PREZIOAN: Gehienetan saltzaileek eragin handia izaten dute prezioan, hori ez dator bat Adam Smithek esku ikusezinaren metaforaren bidez defendatutako katu askearen ideiarekin.

Hauek dira mekatuak sailkatzeko beste irizpide batzuk: (lehia perfektua)

·HOMEGENEOTASUN-MAILA: Merkatua homogeneoa izateko, produktuek trukagarriak izatea behar dute; hau de, edozein produktuk bestea ordezkatu dezake, kalitatean, diseinuan alderik ez dagoelako batzuen eta besteen artean.

·LEHIAREN INTENTSITATEA:Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten tentsio-mailak nahiz merkataritza-politikek osatzen dute, hain zuenez, lehiaren intentsitatea.

·GARDENTASUN-MAILA: Saltzaile nahiz erosleek produktu jakin baten inguruan egiten diren transakzio guztien prezioari buruz duten informazio-kantitatea adierazten da termino horren bidez.

·SARTZEKO ETA IRTETEKO HESIAK: Finkatuta dagoen merkatu batean sartzea ez da erraza.

2.1 MERKATU BATEKO HESIAK:

Merkatu hesiak sartzeko edo irteteko hesiak izan daitezke. Enpresa berriei merkatuan sartzea eragozten diete lehenbizikoek. Hesiek oso eginkizun garrantzitsua dute:

·Sartzeko hesiek mugatu egiten dute merkatu bateko lehiakideen kopurua.

·Irteteko hesiek behartu egiten dituzte enpresak jarduean jarraitzen, nahiz eta galerak izan.

Merkatuan jada sendotuta dauden enpresak gogor saiatzen dira lehiakide berriak sar ez daitezen.

Sartzeko hesiak enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten edozailtzen duten faktoreak dira.

Sartzeko hesi ohikoenak:

·KOSTUA-ABANTAILAK: enpresa bat merkeago ekoizteko gai baldin bada sektoreko gainerako enpresak baino, publikoarentzako salmenta-prezio merkeagoa ere eskaini ahal izango du. Horren ondorioz enpresa horren lehiakideek nekez irauten baldin badute merkatuan, hain merke saltzeko gai ez direlako, are zailagoa izango da merkatuan irautea . Normalean, kostu-abantaila hori bi modutan lor daiteke: teknologia hobea erabiliz edo eskala-ekonomiak lortuz.


Descargar

PDF Word HTML