Merkataritza Legedia eta Enpresen Sailkapen Gida
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,18 KB
Merkataritza-legedia
Merkataritza-zuzenbidea da enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra. Alderdi hauek lantzen ditu: enpresa, enpresaburua, kontabilitatea, publizitatea eta enpresa-jardueraren babesa.
Merkataritza-kodea da Espainian egiten diren merkataritza-eragiketen lege-esparru nagusia. Enpresen jarduera arautzen duten lege berezi batzuk ere badaude:
- Patenteei eta markei buruzko legea: Jabetza industriala babesten duten arauen multzoa da.
- Lehia defendatzeko legea: Estatuko merkatuan lehia eragotzi, mugatu edo faltsutu dezaketen jarrerak zehazten ditu.
- Publizitatearen lege orokorra: Publizitatea eremu leial baten baitan egiteko helburua du.
Enpresen sailkapena
1. Neurriaren arabera
Handiak, ertainak edo txikiak izan daitezke. Sailkapen honetarako hainbat irizpide erabiltzen dira:
- Irizpide ekonomikoa: Salmentatik lortutako diru-sarrera.
- Irizpide teknikoa: Maila teknologikoa.
- Ondare-irizpidea: Enpresak duen ondarea.
- Antolaketa-irizpidea: Enpresaren langile kopurua eta haien antolaketa.
Enpresa motak tamainaren arabera:
- Mikroenpresak: 0-9 langile; ≤ 2 milioi euroko fakturazio-bolumena; ≤ 2 milioi euroko aktiboak guztira.
- Enpresa txikiak: 10-49 langile; ≤ 10 milioi euroko fakturazioa; ≤ 10 milioi euroko aktiboak.
- Enpresa ertainak: 50-249 langile; ≤ 50 milioi euroko fakturazioa; ≤ 43 milioi euroko aktiboak.
- Enpresa handiak: +250 langile; > 50 milioi euroko fakturazioa; > 43 milioi euroko aktiboak.
2. Jardueraren arabera
Hiru sektoretan banatzen dira:
- Lehen sektorea: Natura-baliabideekin jarduten duten enpresak.
- Bigarren sektorea: Industria-jardueretan lan egiten dutenak.
- Hirugarren sektorea: Merkaturatze-enpresak dira.
3. Eremu geografikoaren arabera
Honela sailka daitezke: tokiko enpresak, eskualdeko enpresak, enpresa nazionalak, nazioarteko enpresak (esportatzen dutenak) eta enpresa multinazionalak.
4. Etekinen helburuaren arabera
- Irabazi-asmoa duten enpresak: Ohikoenak dira.
- Irabazi-asmorik gabeko enpresak: Helburu sozialetarako sortuak.
5. Kapitalaren jabetzaren arabera
- Enpresa pribatua: Pertsona fisiko edo juridiko baten jabetzakoa da.
- Enpresa publikoa: Estatuaren edo erakunde publiko baten jabetzakoa da.
- Enpresa mistoa: Jabetza partikularraren eta estatuaren artean dago banatua.
6. Forma juridikoaren arabera
- Banakako enpresa: Enpresak nortasun fisikoa badu.
- Sozietatea edo bazkideen enpresa: Bakoitzak bere kapitala jarrita elkartzen diren pertsona fisikoez bestelako nortasun juridikoa duen enpresa.