Materiaren Propietateak, Substantziak eta Dentsitatea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,4 KB
Materiaren propietate bereziak
- Fusio-puntua: materia batek egoera solidotik likidora aldatzean duen tenperatura.
- Gogortasuna: materia batek beste bat marratzeko duen gaitasuna.
- Hauskortasuna: materia batek deformatzeko edo hausteko duen erraztasuna.
- Xaflakortasuna: materia batek xaflatan deformatzeko duen gaitasuna.
- Harikortasuna: materia batek haritan luzatzeko duen gaitasuna.
Dentsitatea
Bolumen bereko substantziek ez dute masa berdina izan behar. Era berean, masa bera duten hainbat substantziaren bolumena ezberdina izango da, materia motaren arabera.
Zenbat eta dentsitate handiagoa izan substantzia batek, orduan eta astunagoa irudiko zaigu. Dentsitatea masaren eta bolumenaren arteko zatidurak definitzen du.
Disoluzioak
Alkohola eta ura, edo gatza eta ura, adibidez, nahaste homogeneoak dira eta disoluzioak deitzen dira.
Substantzia puruak
Substantzia puruak beste batzuekin nahasturarik ez duten substantziak dira.
- Nahasturak metodo fisikoak erabiliz bana daitezke, baina substantzia puruak ez.
- Substantzia puruak bereizteko metodo kimikoak erabili behar dira, nahiz eta horiek substantziaren izaera alda dezaketen.
- Bi taldetan bereizten dira: konposatuak (hainbat osagai dituztenak) eta bakunak (osagai bakarrekoak).
Metodo kimikoak erabiliz ere ezin dira osagai sinpleagoetan bereizi substantzia bakunak. Bereizteko teknika kimiko bat elektrolisia da.
Substantzia konposatuak eta bakunak
Substantzia bakunak eta konposatuak ezin dira itxura soilaren arabera bereizi. Substantzia bat bakuna edo konposatua den jakiteko, proba batzuk egin behar zaizkio eta gertatzen den aldaketa aztertu.
- Substantzia konposatua: Substantzia puru guztiak bezala, mota bereko molekulez osatua da, baina molekula horiek ez daude mota bereko atomoez osaturik.
- Substantzia bakuna: Mota bereko atomoez osatua dago.
Materia bizia
Karbonoa da materia biziaren elementu garrantzitsuena. Oxigenoarekin, hidrogenoarekin, nitrogenoarekin eta abarrekin konbinatuz, bizidunen zelulak eratzeko oinarria dira. Hauek dira izakien baitako elementu ugarienak.