Elementu Kimikoen Sailkapena, Loturak eta Erreakzioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Elementu kimikoen sailkapena

Elementu kimikoen lehenengo sailkapena propietate kimiko eta fisikoetan oinarrituta zegoen, eta elementuak bi talde handitan banatu zituen: metalak eta ez-metalak.

  • Döbereiner: Kaltzioa, estrontzioa eta barioa bezalako elementuen masa atomikoen eta propietateen arteko lotura ikusi zuen. Elementuak masaren arabera ordenatu zituen, 40 elementuko lerroetan.
  • Newlands: Elementuak masa atomikoaren arabera zutabeka sailkatu zituen, txikienetik handienera; zortzidunen legea proposatu zuen.
  • D.I. Mendeleiev: Elementuak masa atomikoaren arabera ordenatu zituen eta, 1869an, elementuen lege periodikoa aurkitu zuen.

Molekulen arteko indarrak

Ahulenetik gogorrenera sailkatuta:

  1. Sakabanatze-indarrak: Molekula apolarren artean ematen dira; banaketa elektronikoa simetrikoa da.
  2. Dipolo induzitua: Molekula polar eta apolarren artean ematen diren indarrak.
  3. Dipolo-dipolo indarrak: Molekula polar baten alde positiboaren eta beste molekula polar baten alde negatiboaren arteko erakarpen-indarra.
  4. Hidrogeno-zubiak (H-zubiak): Molekula polarren artean ematen dira, H atomoaren eta elektronegatibitate handiko atomo txikien artean.

Erreakzio kimikoak

Substantzia puru guztiak elementu kimikoen arteko erreakzioz sortzen dira. Erreakzionatzeko baldintzak:

  • Erreaktiboen partikulek energetikoki aktibatuak izan behar dute.
  • Talka guztietatik, egokiak direnak bakarrik balio dute.

Kalkulu estekiometrikoak egiteko pausoak:

  • Erreaktiboak eta produktuak formulatzea.
  • Koefiziente estekiometrikoen bidez erreakzioa doitzea.
  • Masa eta mol kopurua zuzenki proportzionalak direla kontuan hartzea.

Formula garrantzitsuak: n = m / Mr; pV = nRT (gas egoeran); c = n / V (disoluzioetan).

Gas egoeran dauden elementuak: H2, N2, O2, F2, Cl2, Br2, I2.

Lotura kimikoa

  • Atomo, ioi edo molekulen elkarketa egonkorrak sortarazten dituzten elkarrekintzen multzoa da.
  • Partikulak energia-maila txikiagoa lortzeko elkartzen dira. Balentzia-geruzan 8 elektroi (zortzikotea) ez lortu arren, energia gutxitzen badute, elkartu egiten dira.
  • Balentzia: Elementu baten atomoak beste batekin elkartzerakoan galdu, irabazi edo konpartitzen duen elektroi kopurua da.

Entradas relacionadas: