Marxismoa: Langilegoaren diktadura eta merkantzia
Helburu nagusiak
Hartzaile nagusiak langileak dira eta helburu nagusiak: langilegoarengan langile klasearen kontzientzia sortzea eta zapalduaren kontzientzia piztea, kontzientzia iraultzailea lortzea eta nazioarteko langile guztien arteko batasuna.
/Langilegoaren diktadura
Langilegoaren diktadura: Sistema kapitalistaren hondamendiak ekarriko du komunismoaren ezarpena. Marxek planteatzen du tartean sozialismoa eta langilegoaren diktadura. Langilegoaren diktadura, beraz, trantsizioko gunea izango da, sistema kapitalistaren hondamenetik komunismoaren ezarpena gertatu arte. Anarkistek ez dute langilegoaren diktadura onartuko; uste dute erakunde bat dela eta beldur dira langilegoaren gaineko diktadura bihurtzeko. Diktadura erakunde politikoaren bitartez gauzatzen da eta, kontzeptu horretan, langilegoaren gain egotea aurkezten da. Langilegoaren diktadura dugu trantsizioko erakundea eta, neurri batean, azpimarratzen du herriaren borondatea —boterearen eratorria herria dela—. Demokrazia popularra azpimarratzen du, sistema kapitalistak azpimarratzen duen demokrazia liberalari kontrajarria.
/Merkantzia / SALGAI
Merkantzia / SALGAI: Marxek dioenez ekoizpen sistema kapitalistan guztia salgai dago; dena erosi eta saldu daiteke. Guztia esan nahi du: langilearen lana, lurrak, abereak, eraikinak, bere lanaren produktua, edozein objektu… Edozer bihur daiteke salgai ekoizpen sistema kapitalistan.
Balio-mota nagusiak
- Erabilera-balioa: Objektuen erabilgarritasuna eta gizakiaren beharrak asetzeko gaitasuna.
- Truke-balioa: Merkataritza-balioa adierazten du. Sistema kapitalistan edozein produktuk dauka merkataritza-balioa, hots, prezioa; prezio hori merkatuaren lege ekonomiko nagusien arabera zehazten da —eskaintza eta eskariaren legearen arabera—.
Erabilera-balioa askotan baztertu egin da eta lehentasuna eman zaio merkataritza-balioari.
Historia
Marxek dioenez, historia hainbat produkzio moduren jarraipena da. Historia produkzio-prozesu errealaren prozesua da. Gizartearen produkzio-indarrak une batean, une horretan existitzen diren produkzio-harremanekin kontrajartzen direnean, iraultza sozialaren garaia hasten da, eta horrela, laster edo poliki, oinarri ekonomikoaren aldaketa lortzen da, eta ondorioz, gainegitura erraldoia ere aldatu egiten da. Osotasun sozialaren aldaketa horiek produkzio modu berri baten agerpena ekarriko dute, hots, historiaren urrats berri aurrerakoi bat.
// Makinen eragina eta lan-banaketa
Makinen erabilpenaren ugaritzeak eta lan-banaketak berezko izaera kentzen diote langilearen lanari, eta atxikimendu edo erakarpen osoa galdarazten diote. Hori dela eta, lana makinaren apendize soil bihurtzen da, eta soilik operazio sinple, monotono eta errazak exijitzen zaizkio langileari. Burgesen arteko lehia hazkorraren eta honek eragiten dituen merkatal-krisien emaitza gisa, soldatak gero eta gorabeheratsuagoak dira; makineriaren etengabeko eta azkarreko hobekuntzak langilea egoera are prekarioagoan jartzen du. Langile indibidualaren eta burges indibidualaren arteko kolisioek gero eta gehiago bi klaseren arteko kolisioaren izaera hartzen dute. Langileek koalizioak eratzen hasten dira burgesen aurka eta beren soldaten defentsarako elkarrekin jarduten dute.
Komunisten helburuak
Komunisten berehalako helburua gainerako langile alderdi guztien helburu berberarekin bat dator: proletarioak klase gisa antolatzea, aginte burgesa erauztea eta proletarioek botere politikoa konkistatzea.