Marxen Kritika Kapitalismoari eta Millen Utilitarismoa
Marxen kritika kapitalismoari eta alienazioa
Marxen iritziz, kapitalismoa ez da eredu naturala; sistema esplotatzaile eta bidegabea da, proletarioaren sufrimenduaren eta alienazioaren bizkarretik bizi dena. Sistema hau berez amaitzear zegoela aurreikusten zuen.
Gainbalioaren sekretua
Ondasun baten erabilera-balioak ondasun horrek ematen digun onurarekin eta erabilgarritasun praktikoarekin du zerikusia. Aldiz, truke-balioa merkatuan ondasun horrek daukan prezioa da, lan-kantitatearen isla dena.
- Lan-indarra: Burgesak langileari ordaintzen dion soldata da.
- Sorkuntza: Langileak, bere jardueraren bitartez, aberastasuna eta balioa sortzeko gaitasuna du.
- Gainbalioa: Lan-indarraren erabilera-balioaren eta haren truke-balioaren arteko aldeari deritzo.
Langileek soldatarekin jasotzen dutena baino balio handiagoa sortzen dute; hori da kapitalistarentzat aberastasun estra bihurtzen den gainbalioa.
Sistema kapitalistaren ezegonkortasuna
Nahiz eta sistema kapitalistak burgesei aberastasuna eman, ezegonkortasun larriak ditu. Merkatuan lehiakideei irabazteko, prezioak jaitsi behar dituzte; horretarako, langileen soldatak jaitsi eta gainbalioa igo behar dute. Soldatak jaistean, eroste-ahalmena ere apaldu egiten da eta, ondorioz, inork ezingo du ezer erosi, gainprodukzio-krisia sortuz.
Komunismoaren ezinbesteko etorrera
Zapalkuntzaren amaiera ez da etorriko lantegiak jabetza pribatuaren esku egoteari uzten dioten arte eta langile guztienak izatera iristen diren arte. Komunismoan, jabetzak komunalak dira eta klase-borroka amaituko da. Sistema honek behar bereziak dituztenei arreta eskaintzen die, pertsonek sari material handiena izan dezaten ahaleginduz.
Iraultzarako bidea eta klase-kontzientzia
Marxek konfiantza osoa zuen proletarioaren indar iraultzailean komunismoa lortzeko. Langileek, ideologikoki menderatuta dauzkaten interpretazio faltsuak gaindituz gero, klase-kontzientzia hartuko dute. Alienazio ideologikoa gaindituta, pairatzen duten esplotazioaz jabetuko dira. Estatu burgesaren egituren gainean proletarioen diktadura ezarriko da, komunismoari bide emanez.
Stuart Millen utilitarismoa
Askatasunaren alde
Industria Iraultza garaiko pentsaera
Comte filosofo positibistak zioen mundu hobea sortzeko gizartea aldatu nahi badugu, beharrezkoa dela zientziaren garapenean oinarritzea, antzinako erlijioaren mitoak eta filosofiaren teoria lausoak alde batera utziz. Garai berean, Darwinek bere teoria eboluzionista landu zuen.
Filosofia utilitaristaren oinarriak
Bentham eta Mill dira korronte honetako pentsalari garrantzitsuenak. Hauen ustez, gizakiok zoriontasuna lortu nahi dugu eta hedonismoaren oinarrizko printzipioa onartzen dute. Zoriontasuna "plazera eta oinazerik eza" gisa definitzen dute.