Marx eta Klase Borroka: Historiaren Analisia eta Gaur Egungo Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

Marx eta Klase Borrokaren Teoria

Marxek, Engels bezala, inspirazioa gizartearen azterketan aurkitu zuen. Bere ustez, gizartea klaseen arteko borrokaren ondorioz sortzen da. Historian zehar, bi klase nagusi bereizi izan dira: zapalduak eta zapaltzaileak. Haien arteko borrokek sistema ekonomikoa edo azpiegitura zehazten zuten. Ondoren, azpiegitura horrek gainegitura baldintzatzen zuen: gobernu sistemak eta ideologiak, besteak beste. Beraz, erakunde publikoak talde zapaltzaileek boterea mantentzeko baliabideak zirela defendatu zuen.

Historia eta Iraultzen Garrantzia

Gizarte guztietan daude bizimodu erosoa daramaten pertsonak, beste batzuen lanari esker. Adibide argiak dira:

  • Grezia eta Erromako gizarte esklabistak.
  • Marxen garaiko gizarte kapitalista.

Gaur egun ezagutzen dugun mundua antzinako iraultzen ondorioa da. Esaterako, estatu edo herri subiranotasunaren kontzeptuak 1789ko Frantziar Iraultzaren emaitza dira. Iraultza hori aristokraziaren (klase zapaltzailea) eta klase zapalduaren arteko gatazka izan zen, arrazoi ekonomikoek bultzatuta; burgesek botere ekonomiko handiagoa nahi zuten.

Gaur Egungo Gizartea eta Kapitalismoa

Gaur egungo gizarte ereduak Marxen ideien aurka doaz. Kapitalismoak zuzentzen du gizartea, baina hiritar gehienek ez dute beren burua zapaldu edo zapaltzaile gisa ikusten. XX. mendeko bigarren hamarkadatik eta XXI. mendean, kapitalismo garatuak erdi mailako klasea sortu du:

  • Klase kontserbadorea da.
  • Ez du klase kontzientziarik, ezta iraultzarako arrazoirik ere.
  • Goi mailako klasera igotzeko ilusioa dute.

Horregatik, zaila da gizartea eraldatuko duen klase borrokarik aurkitzea.

Ondorioa: Historiaren Konplexutasuna

Marxen klase borrokaren ideia historia deskribatzeko tresna egokia bada ere, gaur egungo mundu kapitalista konplexuagoa da bi klaseren arteko borrokaren bidez definitzeko. Erdi mailako klasearen agerpenarekin, zapaltzaile eta zapalduen arteko muga lausotu da. Historia faktore konplexu ugariren ondorioa da (erlijio gerrak, etab.), eta ezin da soilik klaseen arteko borrokaren bidez azaldu.

Entradas relacionadas: