Marx eta Alienazioa: Kapitalismoaren Kritika

Otras materias3,25 KB

Marx eta Alienazioa Gizarte Kapitalistan

Alienazioa gizarte kapitalistan gizakiaren egoera da. Gizakia izaki natural, gorena, langilea eta soziala da. Gizabanakoen arteko lankidetza eta harreman ezberdinek gizarte-egiturak sortzen dituzte. Baina egitura kapitalistak alienazioa dakar.

Alienazio motak Marxen arabera

Marxek alienazio mota ezberdinak bereizten ditu:

  • Erlijiosoa: Guztien eredua dena.
  • Politikoa
  • Soziala
  • Ekonomikoa: Guztien iturria dena.

Alienazioak errealitatea faltsutu egiten duen ideien multzoaren bidez ezkutatzen da, boterea duen klase burgesaren menderakuntza mantentzeko.

Alienazio Ekonomikoa

Gizartean truke-harremanak hasi bezain laster, gizakiaren lanaren emaitza merkantzia bihurtzen da. Merkantzia bi motatan bereiz daiteke:

  • Erabilera balioa: Beharrak asetzea.
  • Truke balioa: Normalean produktuari erantsitako lan kopurua, lan denbora.

Merkantziek duten ezaugarri kuantitatibo abstraktu horrek diruz aldatzeko aukera ematen du. Merkataritza diru bihurtzean, desagertu egiten dira lanari aipamen guztiak, eta horregatik diruak berez du balioa. Hori dela eta, lanaren ondorio diren giza harreman pertsonalak lan abstraktu bilakatzen dira merkataritzan, eta gero gauzak bihurtzen dira diruan. Horregatik, Marxek pentsatzen zuen dirua beharrezkoa bezain arriskutsua dela gizartearentzat, giza harremana harreman ekonomiko bihurtu delako. Dirua ez da alienazioa, baina haren baldintza da. Ekoizpen modu kapitalista berriak sortzen ditu kapitala, kapitalistak eta proletarioak.

Alienazio Ekonomikoaren Islak

  • Gainbalioaren fenomeno ekonomikoa: Langileak bere lan indarra aldi baterako saltzen du soldata baten truke. Lana erostean egiten den negozioa lan-merkantziak duen erabilera-balioan datza, berez balio gehiago sortzen baitu.

Gainbalioaren fenomenoa kapitalismoaren oinarrian dago. Sistema kapitalistaren aldizkako krisiak lanpostuen galera eta langileen klasearen eroste-ahalmenaren murrizketa dakar.

Laneko Alienazio Moduak

  • Produktuarekiko alienazioa
  • Alienazioa ekoizpena egiten den unean
  • Naturarekiko alienazioa
  • Beste gizakiekiko alienazioa

Alienazio Erlijiosoa

Marx Feuerbachengandik abiatzen da gizakia eta mundu soziala ulertzeko, eta erlijioak betetzen duen paperaren kritika egiteko. Erlijioak esentzia metafisikoa ematen dio gizakiari eta gizakia kanpoko botere baten menpe jartzen du, errealitatetik aldentzen du eta bere itxaropenak beste mundu batean jartzera bultzatzen du. Emaitza gizakiaren alienazioa da munduari dagokionez.

Hau da, alienazio erlijiosoaren oinarrian badago zatiketa bat: munduko bizitza eta erlijiozko bizitza. Erlijioak bere ideologia zabaltzen du beste bizitzak eta jainkozko probidentzia daudela sinestaraziz. Modu honetan, proletalgoak jasaten duen bidegabekeria justifikatu egiten da eta mundu honetako bizitza igaro beharreko "negarrezko herria" gisa ulertarazten du. Horregatik, erlijioa Marxen ustez herriaren opioa da, eta erlijiozko sentimendu bera gizarte-produktua da.

Descargar

PDF Word HTML