Martin Ugalde: Bizitza eta Ibilbide Literarioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,35 KB
Martin Ugalderen ibilbide profesionala
Andu baserrian jaio zen eta hortik datorkio Andu ezizena. Donostiako Apaiztegian egin zituen ikasketak. Magisteritza (Donostian) eta Filosofia eta Letrak lizentziatura (Erroma eta Valentzia) ditu. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Euskal Literaturaren eta Literatura Unibertsalaren irakasle izan zen.
1970ean argitaratu zuen lehen liburua. Ordutik hona, etenik gabe joan da hazten bere literatur ekoizpena. Bere literatur lanari dagokionez, harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu.
Kazetaritza eta sariak
Kazetari ere ibilia da, Eginen sorrerako lehen urtean, eta gero kolaboratzaile gisa Egunkaria, Berria, Diario Vasco, El País, El Mundo, La Vanguardia eta Diario egunkarietan. Literatur eta zine kritika egin du. Birritan irabazi du Euskadi Saria.
Gerra Zibila eta Venezuelako erbestea
Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, garai gorriak igaro behar izan zituen Martin Ugaldek eta bere familiak. Gerraostean, 1945 inguruan Diario Vasco egunkarirako artikuluak idazten hasi zen.
1947an bizitza markatuko zion erabakia hartu zuen: Venezuelara ihes egin zuen, bere bigarren aberri bilakatuko zen herrialdera, eta han 22 urte eman zituen. Hastapenetan, Elite aldizkariaren ardura hartu zuen eta gero Nosotros eta El Farol aldizkarien zuzendari izendatu zuten. Orduan hasi zen fikziozko lanak egiten.
Familia eta Euskal Herrira itzulera
- 1951: Venezuelar nazionalitatea hartu zuen.
- 1955: Ezkondu egin zen Ana Maria Martinez Urreiztietarekin. Seme bat eta bi alaba eduki zituzten.
- 1969: Euskal Herrira itzuli zen, 48 urte zituela.
EAJn lanean buru-belarri sartu zen berehala. Zeruko Argia aldizkarian eta Deia egunkaria sortzeko lanetan hartu zuen parte, zuzendariorde eta euskarazko erredakzioaren arduradun moduan azken honetan. 1976an Hondarribira joan zen bizitzera. 1982an Carlos Garaikoetxea lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Euskarazko Arazoetarako zuzendari nagusi izendatu zuen. 1985ean Eusko Alkartasunan afiliatu zen.