Manuel Larramendi eta Joan Antonio Mogel: XIX. Mendeko Euskal Literatura
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,09 KB
Manuel Larramendi (1690-1766)
Bizitza
Aita Manuel Larramendi Andoainen sortu zen. Salamancan ikasi eta jesuita egin zen. Irakasle ere izan zen Salamancan. Euskal Herriak inoiz izan duen pertsonarik argienetakoa eta eztabaidari zorrotza izan da, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko lan asko idatzi zuena.
Obra
Bere lanik gehienak gaztelaniaz idatzi zituen Larramendik. Euskal Herria eta haren izaera, gobernu moldea eta hizkuntza berezia ditu aztergai lan gehienetan. Bere helburu nagusiak hauek ziren:
- Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarri eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatzea.
- Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatzea.
Gaztelaniazko ekarpena
De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España: Euskararen aldeko defentsa edo apologia suharra da. Honako abantaila hauek ikusten ditu euskaran:
- Espainiako hizkuntza zaharrena da.
- Gaztelaniazko hitz askoren jatorria euskaran dago.
- Inguruko hizkuntzak baino hobea da.
- Hizkuntza filosofikoa, erregularra, salbuespen gutxikoa, eztia eta atsegina da.
Discurso histórico sobre la famosa Cantabria.
Sobre los fueros de Guipúzcoa: Politika-gaiei heltzen die zuzenean, foruen defentsa sutsua eginez.
XIX. Mendea: Peru Abarkaren Garaia
Sarrera
Historia
Hemeretzigarren mendea bizi-bizia izan zen Euskal Herrian: mendea bera Napoleonen gerraren eta politikaren katramilekin hasi bazen, erdi aldera bi gerrate karlistaren astindu latza jaso zuen gure herriak.
Foruak gainbehera larrian amildu ziren. Lehen Gerrate Karlista hura Bergarako besarkada ezagunean bukatu zen. Bigarrena 1872tik 1876ra bitartean ebatzi zen. Borrokaldiaren bukaerak, 1876an, Hegoaldeko lau Foruen abolizioa ekarri zuen. Abolizioarekin batera, protestatu eta erantzun beharra zegoela esaten zuen giro politikoa indartu zen. Protesta-giro horrek abertzaletasun-mugimendua bideratu zuen.
Literatura
XIX. mendean, etxeko nahiz kanpoko euskaltzale eta ikertzailearen, euskararen sustatzailearen figura ere oso ezaguna izatera iristen da. Apologisten tradizioa, berriz, indar berriturik ikus dezakegu.
Bizkaierazko Literatura
Joan Antonio Mogel (1745-1804)
Bizitza
Eibartarra denez, bizkaieraz ari den Gipuzkoakoa da. Luzaro apaiz-lanetan Markina-Xemeinen jardun ondoren, bertan hil zen. Beste bi euskal idazleren osaba ere bada: Joan Joserena eta Bizentarena.
Obra
Joan Antonio Mogelen obra honako gai hauetara bil daiteke:
- Erlijioa: Hiru lan ditu:
- Konfesio eta komunioko Sakramentuen gañean erakasteak (1800).
- Konfesio ona (1803).
- Kristianuaren jakinbidea (1805).
- Literatura:
- Alegiak: Izenburu horrek biltzen dituen gehien-gehienak Esoporen eta Fedroren itzulpen eta egokitzapenak dira.
- El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua Bascongada en la Universidad de Basarte o Diálogo entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamando Maisu Juan. Obra euskaraz dago.
- Iritzi kritikoa:
- Obra 1802an idatzi arren, 1881ean argitaratu zen. Baina eskuz egindako kopiak zeudenez, argitaratu baino lehen ezaguna egin zen, garai hartan euskaraz idatzitako obra batekin izan zitzakeen neurrietarako.
Obraren egitura eta muina
Obraren kanpo-egitura honako hauxe da:
- Sarrera bat gaztelaniaz.
- Sei autu edo elkarrizketa. Horietan garatzen da obraren mamia.
- Zazpigarren elkarrizketa.
Zein da obraren muina? Maisu Juan kaletar ezjakina da eta Peru Abarka, berriz, baserriko eskolan (Basarteko Unibertsitatean) hezi eta zaildutako gizona; pertsonaia bakoitzak islatzen duen bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa.
Joko horretako elementuak dira:
- Obrako bi pertsonaien nortasuna.
- Bi pertsonaien izaeraren ikerketa.
- Elkarrizketaren bidez denbora- eta leku-zehaztapenak, oso urriak badira ere, egiteko trebetasuna.
- Ohituren azterketa.
- Pertsonaia bakoitzaren araberako hizketa-mailaren jokoa.
- Euskarari buruzko oharrak.
- Eta, oro har, mundu-ikuskera osoa: baserri-bizitzaren idealizazio nabarmena barne.
Maisu Juan izenez baino ez da maisu. Bi pertsonaia nagusien arteko elkarrizketaren bidez garatzen da; gainerakoak bidenabar baino ez dira agertzen. Eta horixe du obrak trama-arrasto bakarra.
Baina bi protagonisten arteko oreka, autoreak halaxe erabaki duelako, Maisu Juanen alde lerratzen da, haren motz eta ezinean, irakurleak hura hurbilago sentitzen baitu Peru orojakilea baino. Dena dela, autoreak pertsonaiekiko erabili duen begikotasunak ederki asmatu du bi pertsonaien arteko nortasun-oreka aurkitzen.
Kritikak Peru Abarka euskal obra gorenen artean dauka. Ezaugarri hauek argigarri izan ditzakegu:
- Kultura-maila arruntetik goratxoagoko hartzaileari dago zuzenduta obra.
- Obra euskal mundu jatorraren erakusleiho izaki, irakurlearentzat oso begiko egiten da.
- Elkarrizketen ugaritasunak arindu eta hartzaileari hurbildu.
- Gainera, obraren oinarri bihurtu ditu autoreak.
- Elkarrizketen aberastasunarekin ordezkatzen asmatu du.
- Erritmo arina behin eta berriro goraipatzen da Peru Abarkaren ezaugarrien artean.
- Azkenik, balio etnologikoa ere estimatzen dute; erabilera metalinguistikoa dela eta, laburrak izanda ere, deskribapen tarteak lortzeko erabili baititu.
Ezaugarri horiek guztiek Peru Abarka oso obra originala bihurtzen dute arrazoi hauengatik:
- Molde honetako aurrekaririk ez dago gure literaturan.
- Mogel obraren lanketarako hautatu dituen oinarrietan eta orekan oso airoso mugitu zen.
Eragina
Mogelek berak jasotako eraginen artean, Peruk Rousseau-ren Emilio edo Heziketaz obrako protagonistarekiko kidetasuna aipatu ohi da. Mogelek berak geroan utzi duen arrastoa aipatzean, bizkaitar idazleen artean izan dela nabarmendu du kritikak.
XX. mendeko ohitura-eleberriaren aitzindaritzat dauka kritikak Mogelen obra hau. Idazle apaizen artean, Peru Abarkaz gainera, Mogelen sermoiak eta erlijio-argibideak ere oso estimatuak izan dira.
Bukatzeko, jakitekoa da Peru Abarka euskal erromantizismoari lotu izan dela. Obra XIX. mendea jada oso aurreratuta zela argitara eman izanak, ordea, eragin hori ezinezko bihurtzen du.