Euskal Literaturaren Historia: XX. Mende Hasierako Idazleak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Gaia: XX. Mende Hasierako Euskal Literatura

Txomin Agirreren nobelak eta euskalkiak

Zeintzuk dira Txomin Agirrek utzi zizkigun nobelak? Zein euskalkitan eman zituen?
Txomin Agirre ondarroarrak hainbat nobela idatzi zituen: Auñemendiko lorea (1898), Kresala (1906) eta Garoa (1912). Lehenengo biak bizkaieraz idatzi zituen, eta azkena, gipuzkeraz.

Garoa nobelaren azterketa

Zein da Garoa nobelaren gai nagusia? Nolako eredua ematen du? Nola deskribatzen du Bizkaia 66. orrialdeko testuan?
Garoa euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria da. Obra ia osoa Zabaletako Joanes artzain-baserritarrak betetzen du. Euskaldunaren eredu idealizatua izanik, pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio.

Manuel Etxeita eta mende arteko literatura

Zein da Mundakako idazlea mende bien arteko zubia? Nolako liburuak idatzi zituen?
Manuel Etxeita da idazle hori. Zahartzaro aldera ekin zion euskaraz idazteari. Bizkaieraz taxututako eleberriak idatzi zituen: errazak, aparteko korapilorik gabekoak, baina atseginez irakurtzen direnak. Nabarmendu beharrekoak: Josetxo (Umezurtz baten historia) eta Jaioterri maitia (Ameriketako emigrazioari buruz).

Euskal nobelagintzaren geldialdia (1920tik aurrera)

Zer dela eta ez zuen aurrera egin euskal nobelagintzak 1920tik aurrera? Hizkuntza ereduak badauka zerikusirik?
1923tik 1930era bitartean, Primo de Riveraren diktadurak lehortea eragin zuen euskal herrietan. Garai hartan nagusitu zen idazkera garbizalea olerkigintzarako baliagarria zen, baina ezin zitekeen prosa modernoa moldatzeko erabili. Adibideak: Usauri (1930), Donostia (1933), Uztaro (1937).

Ebaristo Bustintza 'Kirikiño'

Nolako lanak egin zituen Ebaristo Bustintza Kirikiñok?
XX. mendeko lehen hamarkadako autorerik irakurrienetakoa izan zen. Hainbat aldizkaritarako eta, batik bat, Euzkadi egunkarirako artikulu labur eta arinak idatzi zituen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Abarrak izeneko bilduma ere idatzi zuen.

Beirazko gudari bat

“Beirazko gudari bat”: Zein euskalki darabil? Eman adibideak.
Bizkaieraz idatzita dago. Adibideak: eban, euskelako

Jean Etxepare, aparteko gizona

Zergatik esaten da Jean Etxepare aparteko gizona dela? Eman adibideren bat.
Jean Etxepare “Mirikua” zen. Medikua izateaz gain, garaiko kultura europarra ezagutzen zuen. Haren pentsakera ez zetorren bat, puntu askotan, aldi hartako euskaltzale gehienek zutenarekin.

Itsasoa kukulauka

“Itsasoa kukulauka”: Zein euskalki darabil? Eman sei adibide argi.
Lapurteraz idatzita dago. Adibide argiak: eskual, urtez, arraz, emeki, gira, erran.

Entradas relacionadas: